Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

9.
zenbakia



2026ko urriaren 30

An image of...
IZENBURUAK (3)

1.- Talde Berdea: azaroko keinua

Azaroko keinua DBH
KEINUA: Ikastolara hamaiketakoa edo merienda ekartzean, ontzi berrerabilgarriak erabili, ahalik eta zabor gutxien sortzeko, eta sortzen dugun zaborra ongi sailkatu.

GOGORATU: EKINTZA XUMEAK, ERAGIN HANDIAK

Irakurri gehiago

HAUSNARKETARAKO:
https://www.youtube.com/watch?v=cVoeaeXwF-k
Treba gaitezen elkarrekin_ Familia Formazioak
Pantaila-argazkia 2026-10-30 125143

2.- Treba Gaitezen Elkarrekin: Azaroak 17 HAUR ETA GAZTEEN TRANSEXUALITATEA: ulertu lagundu ahal izateko

Formazio saioa aurrera ateratzeko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Hori dela eta, saioetara etortzeko izena emateko azaroak 10 bitarte izango duzue. Kopuruaren arabera itzulpen zerbitzuak ere eskainiko ditugu.

Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!
Captura de pantalla 2026-10-29 a las 10.38.47
Buletina IZENBURUAK (27)
Buletina-IZENBURUAK-25-1

3.- ELKARLANEAN ERAIKITZEN DUGUN KOMUNITATEA DA GUREA

Gure herrigintza elkarlaguntzaren inguruan garatzen da eta bakoitzak bere ekarpena egiten du komunitatea indartzeko. Seaskako egutegia, Errigora saskia, Xiberuako saskia eta Hendaiako txokolateak dira, adibidez, gure lurralde eta tradizioen adierazgarri eta produktuak, tokiko ekoizlea eta kontsumitzailea lotzen dituztenak.

Produktu hauek partekatzeak lotura estuagoak sortzen ditu gure artean, eta, aldi berean, tokiko ekonomia bultzatu, euskara eta ikastolen mugimendua ere indartzen ditu. Horrela, elkarrekin eraikitzen dugu komunitate sendoa eta bizirik dagoena, herrigintza ez baita lan bakartia, denon parte-hartzearekin eraikitzen dena baizik.

Martxan dauden kanpainak

kartela (1)
Ikaskoli-2026-Kartela
Captura de pantalla 2026-10-22 a las 10.11.25

4.- Gau Beltza hurbiltzen ari da: festa guztion artean zaintzen

SUSTRAITIK ESPAZIORA DOKUMENTALA

Errigora herri-ekimenaren 13 urteko ibilbidea eta eguneroko jarduna jasotzen dituen 54 minutuko dokumentala da. Urriaren 24an estreinatu zen Lazkaon, eta herriz herriko aurkezpen bira bat egiten ari da Euskal Herrian zehar, UEMArekin (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) lankidetzan, udazkeneko "Euskarari Puzka" kanpainaren barruan.

Oiartzunen azaroaren 3an izango da, 18:00tan Udal Pleno aretoan.

Animatu eta goza dezagun dokumentalaz
Buletina IZENBURUAK (28)
Gau Beltza ospatzeko garaia gerturatzen ari da, eta horrekin batera, elkarrekin gozatzeko, irudimena lantzeko eta gure ohiturak bizitzeko aukera ederra. Hala ere, Abaraxka Ludotekak, Oiartzungo Antzerki Taldeak eta Haurtzaro Ikastolak gogorarazi nahi dizuegu ospakizun honen funtsa.

Gau Beltza ez da inor iraintzeko, beldurtzeko, umiliatzeko edo erasotzeko unea. Dibertitzea ez da inoiz besteen kontura egin behar. Horregatik, familiei dei egiten diegu etxean gai honi buruz hitz egitera, seme-alabei enpatiaren, elkarbizitzaren eta errespetuaren garrantzia transmititzera, eta besteen ongizatea zaintzeko eredu izatera.

Guztiok dugu festa giro atsegina, segurua eta errespetuzkoa izateko ardura: haurrek, gazteek zein helduek. Gure esku dago Gau Beltza guztiontzat esperientzia polita izatea. Has gaitezen bakoitzak bere jokabidea eta ingurukoena zaintzen, denon artean giro osasuntsua eraikitzeko.

Festa honekin bat egiten ez duenak ez du zertan parte hartu. Baina parte hartzea erabakitzen duenak ospakizuna eta bertan parte hartzen duten pertsonak errespetatzea eta zaintzea oinarrizkoa dela gogoratu nahi dizuegu.

Eskerrik asko zuen arduragatik eta lankidetzagatik.

Abaraxka Ludoteka, Oiartzungo Antzerki Taldea eta Haurtzaro Ikastola
Izenik gabeko diseinua (5) (2)
Buletina IZENBURUAK (29)
JUUL kanpaina zirkular atariajpg

5.- JUUL kanpaina martxan ikastolan

Ikasturte berriarekin batera, JUUL kanpaina abiatu dugu. Ikasle guztiek euskaraz idatzitako liburu eta ipuin ugari irakurriko dituzte urtean zehar, eta helburua argia da: irakurzaletasuna ikasgela guztietara eta etxeetara hurbiltzea.

Zer da JUUL kanpaina?
JUUL kanpaina Euskal Herriko ikastoletan urtero antolatzen den ekimena da. Haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea du xede.

Zer egiten da kanpainan?
  • Irakurketa: ikasturtean zehar, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek euskaraz idatzitako liburu eta ipuin ugari irakurtzen dituzte.
  • Bozketa (JUUL Eguna): apirilean, normalean Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruan, ikasleek botoa ematen dute gehien gustatu zaien liburua, idazlea eta ilustratzailea aukeratzeko.
  • Emaitzak: urtero argitaratzen dira bozketako irabazleak eta gogokoenak, hau da, hautatutako lanak eta haien egileak.
Irakurzaletasuna, denon artean egiten
Irakurtzeko plazerra etxean ere indartzeko deia egin nahi diegu familia guztiei. Hartu denbora tarte bat zuen seme-alabekin batera irakurtzeko, liburuei buruz hitz egiteko eta kanpainan parte hartzeko.

Irakurtzen hasteko prest? Ikasturte osoan, liburuz liburu, elkarrekin gozatuko dugu!


INFO gehiago: https://www.nafarroakoikastolak.net/juul
APARTEKOAK (2)

1. ESKOLAZ KANPOKO EKINTZA: hainbat informazio garrantzitsu

Ikastolako errezibotik kobratzen diren eskolaz kanpoko ekintzak, kuotaren zenbatekoa eta epeak hauek izango dira:

Kultur ekintzak:
  • Euskal dantzak, bertso eskola, xakea, jolas txokoa, eskulanak.
  • 15€ hilabetean, 9 hilabetetan banatuta; urritik ekainera bitarte.
Kirol ekintzak:
  • Atletismoa: Kuota orokorra 17€ hilabetean, 9 hilabetetan banatuta; urritik ekainera
    bitarte. Federatuak beste kuota gehigarria izango dute eta atletismoko arduradunek
    jakinarazi diete guztia.
  • Muittu! (Jolas Hezi): Ikasturte osoan 30€ izango da eta 5€ kobratuko zaizue 6
    hilabetetan zehar; urrian hasi eta martxoa bitarte.
  • Multikirola: Ikasturte osoan 60€ izango da eta 10€ kobratuko zaizue 10 hilabetetan zehar: urritik martxoa bitarte.
GARRANTZITSUA: Jolas eta Multikirolan izena emandako guztiek urte osoko kuota
ordaindu beharko dute.
An image of...

1. GAU BELTZA HERRIAN

GAU BELTZA 2026
KALABAZA HUSTUKETA
KALABAZA BIZKOTXOA
An image of...

2.- Pello Añorgaren ipuin kontaketa: azaroak 3, asteartea

Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Lur Kortaren ahotik:
  • Eguna: azaroak 3, asteartea
  • Ordua: 17:00
  • Adina: 3 urtetik gorako haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta
saioa atsegina izan dadin guztiontzat, arau hauek
jarraituko ditugu:
  • Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
  • 4 urtetik gorako haurren saioetan helduak ez gara gelara sartuko.
  • 2-3 urteko haurren saioetan gehienez heldu bat haur bakoitzeko. Hobe guraso bat haur taldetxo batez arduratzen bada.
  • Garaiz etorriko gara, eta gelako atea itxita baldin badago, ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
  • Saioaren aurretik edo ondoren meriendatuko dugu, Bibliotekan ezin da jan eta.
An image of...

KULTUR AGENDA

facebook instagram twitter youtube website