|
|
|
ELKARLANEAN ERAIKITZEN DUGUN KOMUNITATEA DA GUREA
Gure herrigintza elkarlaguntzaren inguruan garatzen da eta bakoitzak bere ekarpena egiten du komunitatea indartzeko. Seaskako egutegia, Errigora saskia, Xiberuako saskia eta Hendaiako txokolateak dira, adibidez, gure lurralde eta tradizioen adierazgarri eta produktuak, tokiko ekoizlea eta kontsumitzailea lotzen dituztenak.
|
|
Produktu hauek partekatzeak lotura estuagoak sortzen ditu gure artean, eta, aldi berean, tokiko ekonomia bultzatu, euskara eta ikastolen mugimendua ere indartzen ditu. Horrela, elkarrekin eraikitzen dugu komunitate sendoa eta bizirik dagoena, herrigintza ez baita lan bakartia, denon parte-hartzearekin eraikitzen dena baizik.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Heko, gure moneta
Haurtzaro Ikastola dagoeleko bazkide egin da. Eta zu?
|
Zer da gure moneta?
Aberastasuna gure lurraldean, gure herrian geratzea nahi duen proiektua da. Horregatik sortu da HEKOa, Hegoaldeko tokiko moneta osagarri berria. Proiektuak bertako ekonomia bultzatzea helburu badu ere, badira sustatzen diren bete balioak ere:
|
- Euskara: jarduera ekonomikoan eta sozialean ardatz izatea.
- Ingurumena: ekonomia zirkularra, kontsumo jasangarria eta lurrari lotutako nekazaritza bultzatzea.
- Justizia soziala: gizarte inklusibo eta justuago baten alde lan egitea, inor bazterrean utzi gabe.
|
Praktikan, nola?
1 Heko = 1 euro. Guztiz legala eta araututa dago, espainiar legedia beteko du, eta Espainiako Bankua egitasmoaren jakitun da. Baztanen eta Oarsoaldean erabili ahal izatea aurreikusten dugu 2026ko azken hiruhilekoan.
|
Trukeguneetan euroak Heko billeteengatik trukatu ahal izango dira, eta euroak tokiko banku bateko berme-funts batean gordeko dira. Billeteak erabiltzeko bazkide egin behar da. Profil digitala sortuz gero, online kontua, aplikazioa eta QR txartela ere izango dira ordaintzeko.
|
Euskal Herri osora zabaltzea da asmoa, eta horretarako herritarren, establezimenduen eta elkarteen parte-hartzea behar dugu. Etorkizunean, Eusko-rekin bateragarria izango da.
|
Egin zaitez bazkide!
Heko-a zurea ere bada. Bazkide egiten bazara, billeteak erabili ahal izango dituzu eta proiektua gure komunitatean errotzen lagunduko duzu. Eman izena orain eta izan zaitez Heko-ren lehen erabiltzaileetako bat: heko.eus
|
|
|
|
|
Xiberoko ikastolen alde elkartasuna hedatzen
2003 urteaz geroztik, Xiberoan kokatuak diren 2 ikastolek (Alozekoa Basabürüan, eta Eperra Pettarrean) tokiko mozkinekin osatutako saskiak salgai jartzen dituzte Gabonetarako. Iaz, 2.200 saski saldu zituzten.
|
Hiru saski dituzue aukeran:
|
- Pettarra 52€: Ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx gatzatuak eta pastak.
- Arbaila 57€: Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi gazta zati, bixkotx gazituak, erreximenta, tisana eta pastak.
- Basabürüa 70€: Xerri patea, bixkotx artisanalak, ardi gazta kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra eta pastak.
Osagai guztiak, produkzio txikiko ekoizleenak dira. Kalitate handiko eta bertan ekoiztutako produktuak eskaintzen dituzte. Xiberoko ikastolen saski salmenta azaroaren 22an bukatuko da. Haurtzaro Ikastolan banaketa noiz egingo den zehaztuko dugu aurrerago. www.ikaskoli.eus webgunean eros ditzakezue, eta eskuratzeko guneak ere webgunean hautatu behar dituzue.
|
|
Euskara susta dezagun, Xiberoko Ikastolak lagunduz!
|
|
|
|
|
|
Hendaiako Ikastolako txokolateak
|
Hendaiako Gure Ikastolatik zuzentzen gatzaizkizue. Aurten, seigarrenez, Eguberritako txokolate egutegiaren salmenta kanpainarekin hasiko garelako. Zuen ikastoletan, erantzun ezinhobea eman duzue azken urteetan familiek, irakasleek zein langileek, eta biziki eskertuak gaude. Horregatik, aurten ere eskaera berdinarekin gatozkizue.
|
Egutegiak 24 leihatila ditu, abenduaren 1etik 24ra irekitzeko. Bakoitzaren atzean Baigorriko Laia txokolategiko txokolate bat dago, eta sorpresaren bat ere bai: egun berezienetan bina ere agertu daitezke.
|
Diseinua Patxi Huarte “Zaldieroa” marrazkilari ezagunak egin du. Bertsoak, berriz, Miren Artetxe eta Maddi Ane Txoperena bertsolariek jarri dituzte, biak ikastolako ikasle ohiak.
|
- Egutegiaren prezioa 12 € da.
- Eskaera egiteko: gureikastola.eus
- Egutegiak azaroaren azken astean banatuko dira.
|
Familien bultzada ezinbestekoa da Hendaian haurrek euskaraz bizi eta ikasten jarrai dezaten.
|
Hendaiako Gure Ikastolako familiak
|
|
|
|
|
|
Seaskarekin elkartasuna: 2027ko egutegia: izen bat egunero, ikastola bat bakoitzean
|
|
|
Urte berria atean dela, Seaskaren egutegia berriz ere etxeetara iritsiko da. Euskal Herriko sukalde askotako klasikoa da, eta egunero euskal izen bat gogorarazten digu, bai ezagunak zoriontzeko, bai izen politen bat aurkitzeko.
|
|
Ekimenak historia luzea du. Duela hamarkada asko sortu zen,
|
70eko hamarkadaren amaieran, guraso talde baten eskutik.
|
1982an izenak gehitu zituzten, eta ordutik tradizio bilakatu da familia askorentzat.
|
Egutegia erosteak zerbait gehiago esan nahi du: saltzen den diruarekin Seaskako ikastoletako proiektuak finantzatzen dira. Seaskak ezin du erakunde publikoen dirurik jaso eraikinak ordaintzeko, eta horregatik ekimen hauek dira funtsezkoak euskarazko eskola sarea mantentzeko eta hobetzeko. Urtero 50.000 ale inprimatzen dira.
|
Zure sukaldean zintzilikatzeko, edo oparitzeko, ezin hobea da.
|
Non eskuratu: Ikastolako idazkaritzan Prezioa: 4 euro
|
|
|
|
|
|
PARTE HARTZEN DITUGUN KANPAINAK:
|
|
|
Eskatu Errigoraren saskia!
|
Urteak dira jada Ager eremuko (Nafarroa erdi eta hegoaldeko) euskalgintza baliabidez hornitzeko lanean dabiltzala Errigoran. Irekitako bideez eta aukera berriz beteriko ikuspegia dute aurrez aurre, eta horregatik, gaur inoiz baino indartsuago ekin behar diote auzolanari.
|
Azaroaren 12ra bitartean eskatu saski beltz, berde edo gorria errigora.eus webgunean. Saskien balioaren %25 ekarpen gisa doa Agerreko euskalgintzako eragileengana (Agerraldia, Ikastolak, AEK eta Sortzen).
|
|
Animatu eta egin zuen eskaria!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|