|
|
|
|
8. zenbakia
2026ko urriaren 23a
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1.- Gaztain jatea plazan: gau beltzaren aurretik, udazkena goxo-goxo ospatzen!
Gogoratu, urriaren 30ean, ostiralean, 16:45 aldera, Doneztebe plazan elkartuko garela gau beltzaren aurretik udazkena ospatzeko.
|
|
DBHko Eskuttuneko kideek antolatutako gaztain jatean, bildutako gaztainak danbolinan erreko dira. Hurbildu familiarekin eta gozatu arratsalde goxo batez!
|
|
|
|
|
|
|
|
2.- Gau Beltza: DBH 4koen eskutik, afaltzeko gazte pack-ak salgai
Bokata, edaria eta patata zorroa 8,50 €-an, Haurtzaro Ikastolako DBH 4ko ikasbidaiaren aldeko ekimenean
|
Haurtzaro Ikastolako DBH 4ko ikasleek Gau Beltzaren antoklaketan gazte packa eskainiko dute: bokata + edaria + patata zorroa, 8,50 €-an.
|
Tiketa erosteko bi egun jarri badira ere, egun bakarra geratzen da txartela eskuratzeko:
|
- Urriaren 26an, astelehena: jolas-orduan.
Afaria urriaren 31n jasoko da, Kontzejupean, 19:00etatik 22:00etara.
|
|
Animatu zaitezte eta lagundu gure DBH 4ko gazteei!
|
|
|
|
|
|
|
3.- Jantokiko menuetan aldaketak
2025eko apirileko BOEn 315/2025 Errege Dekretua argitaratu zen. Bertan, ikastetxeetako elikadura osasungarria eta jasangarria sustatzeko arauak ezartzen dituen jantokietarako lege berria jasotzen da. Dekretu honek ikastetxeetako menuen nutrizio-kalitatea eta jasangarritasuna bermatzeko irizpideak zehazten ditu eta urtebeteko epean ezartzeko malgutasuna eskaintzen zuen.
|
Ikastolak bere menuak lege-baldintza berrietara egokitzeko prozesua egin zuen eta indarrean jarri zen pasa den maiatzean.
|
|
Eskertuko genizueke ulertuko bazenute aldaketa orok egokitzeko aldi bat eskatzen duela.
|
|
|
|
|
|
|
|
4.- Eskatu Errigoraren saskia!
Urteak dira jada Ager eremuko (Nafarroa erdi eta hegoaldeko) euskalgintza baliabidez hornitzeko lanean dabiltzala Errigoran. Irekitako bideez eta aukera berriz beteriko ikuspegia dute aurrez aurre, eta horregatik, gaur inoiz baino indartsuago ekin behar diote auzolanari.
|
Azaroaren 12ra bitartean eskatu saski beltz, berde edo gorria errigora.eus webgunean. Saskien balioaren %25 ekarpen gisa doa Agerreko euskalgintzako eragileengana (Agerraldia, Ikastolak, AEK eta Sortzen).
|
Haurtzaro Ikastolan 2025eko azaroako kanpainan 40 ale saldu genituen. Baietz aurten 41!
|
|
Animatu eta egin zuen eskaria!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
5.- Xiberoko ikastolen alde elkartasuna hedatzen
2003 urteaz geroztik, Xiberoan kokatuak diren 2 ikastolek (Alozekoa Basabürüan, eta Eperra Pettarrean) tokiko mozkinekin osatutako saskiak salgai jartzen dituzte Gabonetarako. Iaz, 2.200 saski saldu zituzten.
|
Hiru saski dituzue aukeran:
|
- Pettarra 52€: Ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx gatzatuak eta pastak.
- Arbaila 57€: Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi gazta zati, bixkotx gazituak, erreximenta, tisana eta pastak.
- Basabürüa 70€: Xerri patea, bixkotx artisanalak, ardi gazta kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra eta pastak.
Osagai guztiak, produkzio txikiko ekoizleenak dira. Kalitate handiko eta bertan ekoiztutako produktuak eskaintzen dituzte. Xiberoko ikastolen saski salmenta urriaren 28tik aurrera salgai izango da. Haurtzaro Ikastolan banaketa noiz egingo den zehaztuko dugu aurrerago, baina aurreikusten dugu abenduaren 15a inguruan izango dela.
|
www.ikaskoli.eus webgunean eros ditzakezue, eta eskuratzeko guneak ere webgunean hautatu behar dituzue.
|
|
Euskara susta dezagun, Xiberoko Ikastolak lagunduz!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
6.- Hendaiako Gure Ikastolak zortzigarrenez abiatu du Eguberrietako txokolate-egutegien kanpaina
Hendaiako Gure Ikastolak, 116 familia elkartzen dituen hezkuntza proiektu txikiak, zortzigarren aldiz abiatu du Eguberrietako txokolate-egutegien kanpaina, ikastolaren diru-iturri nagusia. Eskaerak egiteko azken eguna azaroaren 15a da.
|
Egutegiak 24 leihatila ditu, abenduaren 1etik 24ra irekitzeko. Bakoitzaren atzean Baigorriko Laia txokolategiko txokolate bat dago, eta sorpresaren bat ere bai: egun berezienetan bina ere agertu daitezke.
|
Diseinua Patxi Huarte “Zaldieroa” marrazkilari ezagunak egin du. Bertsoak, berriz, Miren Artetxe eta Maddi Ane Txoperena bertsolariek jarri dituzte, biak ikastolako ikasle ohiak.
|
- Egutegiaren prezioa 12 € da.
- Eskaera egiteko: gureikastola.eus
- Egutegiak azaroaren azken astean banatuko dira.
|
Familien bultzada ezinbestekoa da Hendaian haurrek euskaraz bizi eta ikasten jarrai dezaten.
|
|
|
|
|
|
|
7.- Heko, gure moneta
Haurtzaro Ikastola dagoeleko bazkide egin da. Eta zu?
|
Zer da gure moneta?
Aberastasuna gure lurraldean, gure herrian geratzea nahi duen proiektua da. Horregatik sortu da HEKOa, Hegoaldeko tokiko moneta osagarri berria. Proiektuak bertako ekonomia bultzatzea helburu badu ere, badira sustatzen diren bete balioak ere:
|
- Euskara: jarduera ekonomikoan eta sozialean ardatz izatea.
- Ingurumena: ekonomia zirkularra, kontsumo jasangarria eta lurrari lotutako nekazaritza bultzatzea.
- Justizia soziala: gizarte inklusibo eta justuago baten alde lan egitea, inor bazterrean utzi gabe.
|
|
|
|
Praktikan, nola?
1 Heko = 1 euro. Guztiz legala eta araututa dago, espainiar legedia beteko du, eta Espainiako Bankua egitasmoaren jakitun da. Baztanen eta Oarsoaldean erabili ahal izatea aurreikusten dugu 2026ko azken hiruhilekoan.
|
Trukeguneetan euroak Heko billeteengatik trukatu ahal izango dira, eta euroak tokiko banku bateko berme-funts batean gordeko dira. Billeteak erabiltzeko bazkide egin behar da. Profil digitala sortuz gero, online kontua, aplikazioa eta QR txartela ere izango dira ordaintzeko.
|
Euskal Herri osora zabaltzea da asmoa, eta horretarako herritarren, establezimenduen eta elkarteen parte-hartzea behar dugu. Etorkizunean, Eusko-rekin bateragarria izango da.
|
Egin zaitez bazkide!
Heko-a zurea ere bada. Bazkide egiten bazara, billeteak erabili ahal izango dituzu eta proiektua gure komunitatean errotzen lagunduko duzu. Eman izena orain eta izan zaitez Heko-ren lehen erabiltzaileetako bat: heko.eus
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|