|
|
|
|
7. zenbakia
2026ko urriaren 16a
|
|
|
|
|
|
|
1.- URRIAK 12
|
Urriaren 13an Berria egunkarian zabaldutako informazioaren harira, adierazi nahi dugu informazioaren kudeaketan Haurtzaro Ikastolak ez duela ardurarik izan, Haurtzaroren inguruan argitaratutakoak ez direla guztiz zuzenak eta gurekin kontrastatu gabeko informazioa izan dela. Ondorioz, argitaratutako informazioaren egunean zuzenketa egitea eskatu zen eta hala egin zen.
|
|
|
|
|
|
|
|
2.- IGANDEAN DENOK NAFARROA OINEZERA!
|
|
|
|
|
|
3.- MUGIKORRAREN ITUNA
Aurten ere gure ikastolako familien artean mugikorraren ituna sinatazeko konpromisa zabaldu nahiko genuke.
|
LH3tik hasi eta DBH4rako ibilbidean, gure seme-alabek MUGIKORRA AHALIK ETA BERANDUEN izatea da helburua.
|
Izen-ematea erabat anonimoa da.
|
|
|
|
|
|
|
4.- DBH 4: hamaiketakoak
Urtero bezala, aurten ere DBH 4. mailako ikasleek hamaiketakoen postua jarri dute ikasbidaiarako dirua lortzeko.
|
HH3ko sarreraren alboan egongo dira jolasgaraiero.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
5.- Gaztain jatea plazan: gau beltzaren aurretik, udazkena goxo-goxo ospatzen!
Urriaren 30ean, ostiralean, 16:45 aldera, Doneztebe plazan elkartuko gara udazkenaren gozotasunaz gozatzeko eta gau beltzaren giroan murgiltzeko!
|
Urtero, urri amaiera eta azaroa hasiera honetan, iluntasunak eta misterioak hartzen dute protagonismoa: gau beltza, arimen gaua, ahaztuen gaua... Euskal Herrian betidanik izan da garai hori kontatzeko, jateko eta elkarrekin biltzeko aroa, eta gaztainak izan dira horren ikur nagusietako bat.
|
Hori guztia kontuan hartuta, DBHko Eskuttuneko kideek gaztain jatea antolatu dute, eta HHko haurrek eurek bildutako gaztainak danbolinan erreko dira. Gaztain beroen usaina plazan zabalduko da, eta modu goxo horretan gau beltzaren asteburuari harrera egingo diogu, tradizioari eutsiz eta elkarrekin giro ona sortuz.
|
Hurbildu familiarekin, hartu gaztain epelak eta pasa dezagun arratsalde goxo bat plazan, guztiokelkarrekin.
|
|
Animatu gaztain jatera, udazkena ospatu eta neguari etorrera egitera!
|
|
|
|
|
|
|
|
6.- Seaskarekin elkartasuna, Seaska egutegi bat familiako
Iparraldeko ikastolak laguntzeko erabakia hartua du Haurtzaro Ikastolako Kontseilu Errektoreak. Elkartasun ekintza honetarako egutegi bat erostea eskatzen diegu ikastolako partaideei (4 euro). Aukera hori herritar orori ere eskaintzen zaio, noski.
|
- Familiaren batek egutegia EZ BADU EROSI NAHI, inprimakia bete beharko du. Inprimakia bete ezean EZ DUGU EGUTEGIA ITZULTZEA ONARTUKO: INPRIMAKIA BETE
- Azken eguna urriaren 23a izango da; epe horretatik kanpo ez dugu ezezkorik onartuko.
- 4€-ak kontu korrontetik kobratuko dizkizuegu banaketa egin ondoren.
- Egutegi gehiago nahi duenak idazkaritzan adieraz dezake datorren astean.
|
|
|
|
|
|
1.- Ereintza Eskubaloi Hastapen Eskola Oiartzunen
Iaz EREINTZA ESKUBALOIA elkarteak apostua egin zuen eskubaloia Oiartzunen zabaltzeko. Izandako arrakastaren ondoren, aurten jarraitzea erabaki da.
|
- Noiz: Ostiraletan, 18:00etan.
- Non: Elorsoro Kiroldegian.
- Norentzat: 2015 eta 2018 urte bitartean jaiotako haurrentzat.
|
Kiroldegiko bazkide izatea ezinbestekoa da.
|
|
|
|
|
|
2.- Multikirolak
Ikasturte berriko Multikiroletako egutegia eskuragarri duzue jada:
|
|
|
|
|
|
|
|
1.- Kandelen inguruan istorioak asteburuan
Bihar larunbata, 17:00etan, Iturriozko dorretxean elkartuko dira, kandelen inguruan istorioak kontatzeko.
|
- Norentzat: LHko ikasleentzat
- Oharra: Oinetako gabe sartu behar da
|
|
|
|
|
|
2.- Go!azen telesailaren denboraldi berriko lehen atala Oiartzunen
Go!azen telesailaren denboraldi berriko lehen atala estreinatuko da primizian UEMAko kide garen hainbat udalerritan, EiTBrekin lankidetzan.
|
Udalerri euskaldunetan euskarazko ikus-entzunezkoak areago zabaltzea da UEMAren eta EiTBren arteko hitzarmenaren helburua.
|
Denboraldi berriko lehen atala azaroaren 20an izango da ikusgai ETBren lehen katean. Oiartzunen azaroaren 16an (astelehena) ikusi ahal izango dugu, Landetxeko pantaila handian.Gonbidapenak urriaren 26an, astelehena, jarriko dira eskatzeko moduan arratsaldeko 17:30ean Landetxeko leihatilan eta arratsaldeko 19:00etan https://sarrerak.oiartzun.eus webgunean.
|
|
Urtea bukatu bitarte haur eta gazteentzat antolatu diren beste hainbat emanaldietako sarrerak ere jada salgai daude webgune berean.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|