Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

6.
zenbakia



2026ko urriaren 9

APARTEKOAK
Buletina IZENBURUAK (18)

1.- Urriko keinua: Oinez, patinetez, txirrindaz, hobe!

Urria2 DBH (2)

Iazko ikasturteako moduan, Haurtzaro Ikastolako Talde Berdea martxan da dagoeneko eta hilabeteroko keinuaren iniziatiba abian du.

Urriko keinua ondorengoa da: kotxe pribatua erabili beharrean, oinez, patinetez edo txirrindaz ibiltzea. Bestela, garraio publikoa ahal den neurrian erabiltzea edo kotxea partekatzea gomendatzen da.

EKINTZA XUMEAK, ERAGIN HANDIAK

Irakurri gehiago
Buletina IZENBURUAK (18)

2.- Webgunea: informazio-iturri nagusia familientzat

Ikasturteari buruzko informazio garrantzitsu guztia "Familiak" atalean kontsulta daiteke eta Ikastolako Funtzionamendu Orokorreko txostena ere bertan eskuragarri duzue. Horrez gain, gogoratu tutoreekin harremanetan jartzeko helbideak ere bertan dituzuela:

FAMILIAK ATALA:
https://haurtzaroikastola.eus/familiak/

DOKUMENTAZIO GUNEA:
https://haurtzaroikastola.eus/familiak/dokumentazio-gunea/

TUTOREEKIN KONTAKTUA:
HH: https://haurtzaroikastola.eus/familiak/hh-tutoreak/
LH: https://haurtzaroikastola.eus/familiak/lehen-hezkuntza-tutoreak/
DBH: https://haurtzaroikastola.eus/familiak/dbh-tutoreak/

BULETINAK:
https://haurtzaroikastola.eus/buletinak/

Era berean, edozein zalantzen aurrean webgunea erabiltzeko ohitura hartzea gomendatzen dizuegu. Horrela, era errazean eta azkarrean kezka guztiak argitzeko modua izango duzue idazkaritzara hurbildu aurretik.

Eskerrik asko zuen lankidetzagatik!
Buletina IZENBURUAK (15)
Captura de pantalla 2026-10-01 a las 11.09.00

3.- Nafarroa oinez, urriaren 18rako autobusa

Urriaren 18an Zizur Nagusian, Nafarroa Oinez ospatuko da, Oinez bidean bat gara lelopean. Haurtzaro Ikastolatik bertara joateko dei berezia egiten dizuegu. Hala, bertaratzeko autobus zerbitzua antolatuko dugu.

Autobusa ikastolako aparkalekutik goizeko 09:00etan aterako da eta Zizur Nagusitik arratsaldeko 19:00etan irtengo da. Autobuseko txartela idazkaritzan eros dezakezue: urriaren 14a izango da azken eguna. Txartelaren prezioa 10 eurokoa da.

Ikastolen festa honen helburua, ikastola zaleok elkarrekin euskararen eta ikastolen alde, festa giroan, eguna igarotzea da. Helburu hori bete dadin, autobusez bertaratuko diren gaztetxoen gurasoen kolaborazioa ezinbestekoa dugu gai horretan, beraz, gurasoei arduraz jokatzea eskatzen dizuegu. Ikastolak autobusa antolatzen badu ere, ez da adingabekoek bertan izan dezaketen jokabideaz arduradun egingo.

ADI! Familien baimen inprimakia beharko du ikasleak (DBHn soilik), txartela erosi ahal izateko.

Ikastolak bere jardunetik kanpo antolatzen dituen autobusetan (Kilometroak, Nafarroa Oinez, Herri Urrats…) adingabeek bakarrik bidaiatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da gurasoek Alexiako galerian topatuko duzuen baimen-orria betetzea eta sinatzea. Inprimakia idazkaritzako atarian ere eskuragarri duzue.
Baimen-orria idazkaritzan entregatu beharko da tiketa erosi ahal izateko.
Zatoz gozatzera elkarrekin eta guztiontzat!

Nafarroa Oinez busa Zizur nagusia, oharra, baimenak...epea urriak 14, 17:00ak arte

https://www.nafarroaoinez.eus/
Buletina IZENBURUAK (13)

4.- Xanistebanetan ikastolako tabernan lan egindakoentzat afaria

Xanistebanetan ikastolako tabernan lanean parte hartu duzuenentzat afaria antolatu du Txosna Batzordeak. Girizia elkartean izango da urriaren 16an 21:00etan. Izena emateko, bete inprimaki hau.
Izena emateko azken eguna urriaren 11 izango da. Afaria lanean aritutako guztiei irekita dago. Parte hartzaileen artean, momentu honetan ikastolan seme-alabarik ez duenik ere badagoenez, zabal ezazue mezua haien artean ere.
APARTEKOAK (1)

1.- GAU BELTZA GIROTUZ lehen ekimena

GAU BELTZAKO APAINKETA TAILERRA
Gau beltza hurbiltzen ari den honetan, Abaraxkak, Oiartzungo antzerkizaleak eta Oiartzungo Udalak egitaraua antolatu du.

Lehen ekintzak asteburu honetan izango dira:

Gaur ipuin saioa izango da 4 urtetik gorakoentzat liburutegian.
Bihar, urriak 10ean, gau beltza girotzeko apaingarriak egiteko. 16:30ean Abaraxkan bilduko dira. Animatu eta parte hartu!

Ondorengo egunetarako egitaraua:
  • Urriak 14, 18:30ean Herri Argazkia Doneztebe plazan. Jarraian, herioaz solasaldia udal pleno aretoan helduentzat.
  • Urriak 17 17:00etan Kandelen inguruko istorioak Iturriotzeko Dorretxean.
  • Urriak 24.
    • 16:30ean Mozorro tailerra Abaraxkan.
    • 17:00etan Kluedo jolasa eta janari beldugarria Topalekuan gazteentzat.
  • Urriak 30ean, 17:00etatik 18:30era kalabaza hustu Abaraxka Ludotekan.
  • Urriak 31, 19:30ean Gau Beltza! Doneztebe plazan.
GAU BELTZA 26 EGITARAUA

2.- Harrera Bizilagun Berriei

Harrera Bizilagun berriak KARTELA 2026
Oiartzungo Udalaren eta Abaraxkaren eskutik, datorren astetik aurrera Harrera Bizilagun Berriei saioaren inguruan hainbat ekintza antolatu dira:
  • Urriak 15 19:30ean, Zinema "Viaje al pais de los blancos" Landetxen.
  • Urriak 16 17:00etan, "Hartzi" ipuin kontaketa hizkuntza ezberdinetan udaletxeko areto nagusian. Ondoren mokadutxoa.
  • Urriak 18 11:00etan, Harrera saioa plaztik abiatuta.
Animatu eta parte hartu ekimenean!
HERRIKO AGENDA KULTURALA

KULTUR AGENDA

facebook instagram twitter youtube website