Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

5.
zenbakia



2026ko urriaren 2a

APARTEKOAK
EGUNA (1)

1.- Bizikidetza eguna: Bizi elkarrekin

Ikasturte hasiera guztietan bezalaxe, Bizikidetza eguna ospatu genuen. Portaera egoki eta osasuntsuaren sustapenerako 14 printzipioen lanketari hasiera eman diogu komunitatean. Goizean zehar hainbat lanketa eta ekintza egin genituen gelakideekin, baita beste maila batzuetako kideekin ere eta, ondoren, 11:30ean anfiteatroan elkartu ginen ekintza kolektibo batekin goiza amaitzeko. Koloretako kamisetak ekarri genituen, aniztasuna eta, era berean, taldea osatzen dugula adierazteko. Egun ederra pasa genuen.
IMG_4362
Buletina IZENBURUAK (14)

2. Familia Ordezkarien lehen bilera: urriaren 5a

Familia Ordezkarien bilera izango da urriaren 5ean 17:00etan, jantokiko goiko solairuan. Gogoratu bilerak irekiak direla eta familia guztiak gonbidatuta zaudetela.
An image of...

3.- Urriak 12, kontuan hartzeko ohar garrantzitsua

Euskal egutegiaren baitan, urriaren 12an Haurtzaro Ikastola irekita egongo da eta bere zerbitzu guztiak eskainiko ditu.

Urriak 12 eta jantokia

Ezinbestekoa zaigu jantokira etorriko den ikasle kopurua aurrez jakitea. Beraz:
  • Urriak 12an, JANTOKIAN baja eman behar baduzue, urriaren 5a, 17:00ak arte, izango duzue epea bajan emateko. Hemen inprimakia
  • Ondoren adierazten zaizkigun bajak kobratu egingo ditugu.
Mesedez, arreta berezia eskatzen dizuegu gai honekin, jantokiko zerbitzuaren antolaketarako ezinbestekoa baitzaigu ahalik eta informazio zuzenena edukitzea.
Gelako argazkiak nork EZ du nahi

4. Treba Gaitezen Elkarrekin

Familia Formazioa izango dugu aurten ere, kasu honetan, Treba Gaitezen Elkarrekin izenburupean.

Ikasturte honetan bi saio izango ditugu:
  1. HAUR ETA GAZTEEN TRANSEXUALITATEA: ulertu lagundu ahal izateko. Naizen elkartea.
    1. Azaroak 11, 16:45ean.
  2. ABILEZIA SOZIALAK. Harremanak.eus
    1. Apirilak 7, 16:45ean.
Laster irekiko dugu lehen ikastaroaren izen-ematea. Gorde datak eta treba gaitezen elkarrekin!
Urriak 14 (1) (1)
Buletina IZENBURUAK (13)

5.- Xanistebanetan ikastolako tabernan lan egindakoentzat afaria

Xanistebanetan ikastolako tabernan lanean parte hartu duzuenentzat afaria antolatu du Txosna Batzordeak. Girizia elkartean izango da urriaren 16an 21:00etan. Izena emateko, bete inprimaki hau.
Izena emateko azken eguna urriaren 11 izango da. Afaria lanean aritutako guztiei irekia dago. Parte hartzaileen artean momentu honetan ikastolan seme-alabarik ez duenik ere badagoenez, zabal ezazue mezua haien artean ere.
Buletina IZENBURUAK (9)

6. IGANDEAN DENOK KILOMETROTARA! Lazkaon ikusiko dugu elkar!

Egitaraua: www.kilometroak.eus
Captura de pantalla 2026-10-01 a las 14.06.14
Buletina IZENBURUAK (15)

7.- Nafarroa oinez, urriaren 18rako autobusa

Urriaren 18an Zizur Nagusian, Nafarroak Oinez ospatuko dute, Oinez bidean bat gara lelopean. Haurtzaro Ikastolatik bertara joateko dei berezia egiten dizuegu. Hala, bertaratzeko autobus zerbitzua antolatuko dugu.

Autobusa ikastolako aparkalekutik goizeko 09:00etan aterako da eta Zizur Nagusitik arratsaldeko 19:00etan irtengo da. Autobuseko txartela idazkaritzan eros dezakezue: urriaren 14a izango da azken eguna. Txartelaren prezioa 10 eurokoa da.

Ikastolen festa honen helburua, ikastola zaleok elkarrekin euskararen eta ikastolen alde, festa giroan, eguna igarotzea da. Helburu hori bete dadin, autobusez bertaratuko diren gaztetxoen gurasoen kolaborazioa ezinbestekoa dugu gai horretan, beraz, gurasoei arduraz jokatzea eskatzen dizuegu. Ikastolak autobusa antolatzen badu ere, ez da adingabekoek bertan izan dezaketen jokabideaz arduradun egingo.

ADI! Familien baimen inprimakia beharko du ikasleak (DBHn soilik), txartela erosi ahal izateko.

Ikastolak bere jardunetik kanpo antolatzen dituen autobusetan (Kilometroak, Nafarroa Oinez, Herri Urrats…) adingabeek bakarrik bidaiatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da gurasoek Alexiako galerian topatuko duzuen baimen-orria betetzea eta sinatzea. Inprimakia idazkaritzako atarian ere eskuragarri duzue.
Baimen-orria idazkaritzan entregatu beharko da tiketa erosi ahal izateko.
Zatoz gozatzera elkarrekin eta guztiontzat!

Nafarroa Oinez busa Zizur nagusia, oharra, baimenak...epea urriak 14, 17:00ak arte

https://www.nafarroaoinez.eus/
Captura de pantalla 2026-10-01 a las 11.09.00
APARTEKOAK (2)

1.- Eskolaz kanpoko ekintzen inguruko HAINBAT OHAR:

MUSIKART:
Musikart HH: aurten dugun izen-emate altua kontutan hartuta, ASTEARTETAN 45 minutuko saioak egingo dira, ikastolan bertan.
  • HH5 + LH 1: 13:00-13:45
  • HH4: 13:45-14:30
LH2tik gora ezinezkoa izan zaigu ikastolan saioa eskaintzea eta beraz, ondorengoa da saioak jasotzeko eman dezakegun aukera: Landarbasoren eskutik MUSIKART Errenterian. Ordutegiak aukeran:
  • Asteartetan 17:10-18:10
edo
  • Asteazkenetan 17:15-18:15
edo
  • Ostiraletan 17:00-18:00
EUSKAL DANTZAK:
  • LH 6: taldea mantentzeko helburua kontuan hartuta, eguna eta ordua zehazteko zailtasunak ditugu, beraz, talde honen ordutegia aurrerago zehaztuko dugu.
  • LH 2-3: bestelako plangintza gaiak direla eta, datorren astetik aurrera saioak 17:15-18:30 bitartean izango dira.
OHARRA: denon lehen entsegu egunean HH 3ko sarreran elkartuko gara, baina gainontzeko egun guztietan, Haurtzaro ttiki eraikuntzan egingo dira (HH 5, LH 1, LH 2 eta LH 3.mailako ikasleak).

TRIKITIXA eta PANDEROA:
Azken orduko kudeaketak tarteko oraindik ezin ditugu saio hauek hasi. Abisatuko da, noiz hasiko diren. Barkatu eragozpenak.

BERTSO ESKOLA:
  • LH 5-6: ASTEAZKEN EGUERDITAN 13:25-14:25. (zalantzak estraeskolarrak@haurtzaro.ikastola.eus)
  • DBHko ikasleekin, datorren asteazkena, urriak 7, 11:00tan elkartuko dira monitorearekin ordutegia zehazteko.

MULTIKIROLA (Eskola kirola):
Gogoratu saioak 16:45-17:45 izango direla.
APARTEKOAK (1)

1.- Oiartzungo bizilagun berrien harrera-saioa: parte hartzera gonbidatuta zaudete!

Zuetako batzuek 2015etik parte hartu duzue Oiartzungo bizilagun berrien harrera-saioetan. Oraingoan ere gonbidatu nahi zaituztegu: herrira etorritakoentzat garrantzitsua da bertako herritar eta eragileen presentzia, esperientziak lehen pertsonan kontatuta harrera askoz naturalagoa baita.

Oiartzungo Udaleko Euskara eta Gizarte Ongizateko Sailak eta Abaraxka ludotekak saio berria antolatu dute, otordutxo baten bueltan. Bertako eta urrutiko jakiak eta doinuak izango dira protagonista, eta nork bere espezialitatea ekartzera animatzen zaituztegu!

Eguna: 2026ko urriaren 18a, igandea
Ordua: 11:00etan
Lekua: Done Eztebe plazan elkartuko gara, eta erraldoi txikiekin batera Arizmendieneako lorategira joango gara.
Eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko areto nagusian.

Egin diezaiegun bizilagun berriei guri egitea nahiko genukeen harrera!
An image of...

2.- Lur Kortaren ipuin kontaketa: urriak 9

Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Lur Kortaren ahotik:
  • Eguna: urriak 9, ostirala
  • Ordua: 17:30
  • Adina: 4 urtetik gorako haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta
saioa atsegina izan dadin guztiontzat, arau hauek
jarraituko ditugu:
  • Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
  • 4 urtetik gorako haurren saioetan helduak ez gara gelara sartuko.
  • 2-3 urteko haurren saioetan gehienez heldu bat haur bakoitzeko. Hobe guraso bat haur taldetxo batez arduratzen bada.
  • Garaiz etorriko gara, eta gelako atea itxita baldin badago, ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
  • Saioaren aurretik edo ondoren meriendatuko dugu, Bibliotekan ezin da jan eta.

3.- Buru osasunaren inguruko hitzaldiak

Captura de pantalla 2026-10-01 a las 11.27.04
Buru osasuna gure bizitzako alderdi garrantzitsuenetako bat da, baina sarritan ez dugu horretaz hitz egiteko edo informazioa jasotzeko espazio egokirik izaten. Horregatik, Arraztalok Oiartzunen elkartzeko eta esperientziak zein zalantzak partekatzeko hiru saio berezi antolatu ditugu.
Etorri, entzun, galdetu eta parte hartu! Zure ahotsak eta esperientziak garrantzia dute.

Lekua: Oiartzun Udal Pleno Aretoan
Ordutegia: 18:00etatik 19:30era
Egitaraua:
  • Urriak 8: Buru osasuna Oiartzunen: zein da zure iritzia? Arraztaloren 16 urteko esperientzia ezagutuko dugu eta herritarren ahotsari zein iritziei tartea egingo diegu.
  • Urriak 22: Buru osasuna familian: nola kudeatu egoera gaixo daudenean? Agifesek gidatutako saio praktikoa: oinarrizko kontzeptuak, errekuperazio bideak, estigma motak eta harreman osasuntsuak lantzeko.
  • Azaroak 5: Herritarren ahotsa buru osasunaren inguruan: zuen galderak, denon erantzunak
Saio parte-hartzailea eta irekia, aurreko saioetan azaleratutako kezka, zalantza eta proposatutako gaiak erantzuteko.

Zure inguruan gai hau interesatu dakiokeen norbait baduzu, ez egin zalantzarik eta pasa informazioa!
Urriak 8
Urriak 22
Azaroak 5

4.- Hegazti askatzea Arditurrin: etorri eta parte hartu!

Hegazti askatzea URR 4_2026
Igande honetan, urriaren 4an, hegazti askatze bat egingo da Arditurriko Interpretazio Zentroan, 11:00etan. Gipuzkoako basa-fauna berreskuratzeko Foru Aldundiaren zentroan, Basabizin, sendatutako miru beltz bat eta amiamoko bat askatuko dituzte.

Aukera paregabea da natura gertutik bizitzeko, eta bereziki ikasleentzat eta familientzat interesgarria izan daiteke. Horregatik, zuen laguntza eskatu nahi dugu informazio hau ikasleei eta familiei zabaltzeko.

Eguna: 2026ko urriaren 4a, igandea
Ordua: 11:00etan
Lekua: Arditurriko Interpretazio Zentroa

Hurbildu eta ikusi sendatutako hegaztiek hegan egiten!
HERRIKO AGENDA KULTURALA

AGENDA KULTURA

facebook instagram twitter youtube website