|
|
|
|
4. zenbakia
2026ko irailaren 25a
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1.- Astelehenean BIZIKIDETZA EGUNA
Irailaren 28an ospatuko dugu Bizikidetza Eguna ikastolan. Ez ahaztu zure mailari dagokion koloreko kamiseta ekartzea!
|
- Horia: HH 3
- Urdina: HH 4 eta LH 6
- Gorria: LH 3 eta LH 5
- Morea: LH 1 eta DBH 1
- Berdea: LH 2 eta DBH 2
- Beltza: LH 4 eta DBH 3
- Zuria: HH 5 eta DBH 4
|
Egun ederra pasatuko dugu elkarrekin!
|
|
|
|
|
|
|
2.- KMK aldizkaria
Zuen seme-alaben eskutik, gaur jasoko duzue zuen etxeetan KMK aldizkaria, Kilometroetako aldizkaria.
|
Kilometroak, urriaren 4rako autobusa
|
Urriaren 4an, igandea, Lazkaon, Kilometroak ospatuko da, Ibilian ibilian, buelta! lelopean. Haurtzaro Ikastolatik bertara joateko dei berezia egiten dizuegu. Hala, bertaratzeko autobus zerbitzua antolatuko dugu. Idazkaritzan tiketak salgai.
|
|
|
|
|
|
|
Urriak 12, kontuan hartzeko ohar garrantzitsua
Euskal egutegiaren baitan, urriaren 12an Haurtzaro Ikastola irekita egongo da eta bere zerbitzu guztiak eskainiko ditu.
|
Urriak 12 eta jantokia
|
Ezinbestekoa zaigu jantokira etorriko diren ikasle kopurua aurrez jakitea. Beraz:
|
|
- Urriak 12an, JANTOKIAN baja eman behar baduzue, urriaren 5a, 17:00ak arte, izango duzue azken eguna bajan emateko. Hemen inprimakia: https://forms.gle/5sAobKFHxdneXMMo6
- Ondoren adierazten zaizkigun bajak kobratu egingo ditugu.
|
Mesedez, arreta berezia eskatzen dizuegu gai honekin, jantokiko zerbitzuaren antolaketarako ezinbestekoa baitzaigu ahalik eta informazio zuzenena edukitzea.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
3.- 688 bazkide gara Haurtzaron
|
Haurtzaro Ikastolako kooperatiba integralean dagoeneko 688 bazkide gara: 510 bazkide onuradun (familia), 94 lan-bazkide (langile), 82 bazkide ez-aktibo eta 2 bazkide laguntzaile. Horrez gain, badago gure kooperatibaren laguntzaile izaterik ere. Animatu!
|
|
|
|
|
|
|
4.- Jantokian hortzak garbitzeko prozedura
|
Bazkaldu ondoren hortzak garbitzea ez da derrigorrezkoa, gurasoen esku dago erabakia. Beraz, zuen seme-alabak eguerdian bazkal ondoren hortzak garbitzea nahi baduzue, ondorengoa egin behar duzue:
|
|
- Horretarako prestatutako inprimakia bete https://forms.gle/d8ehZFw2R4bhFfGB9 (irailaren 11tik irailaren 27ra).
- Urrian hasiko gara. Hortzak garbitzeko tresnak, hortz-eskuila eta pasta, nezeser batean ekarri.
- Hortz-eskuilen higienearen mantenua ikaslearen eta familiaren esku dago.
- HHko haurrek eguerdietako eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen badute eta saioak 13:30 baino lehen hasten badira, ez dituzte egun horietan hortzak garbituko.
- HH3ko siesta egiten duten ikasleek ezin izango dituzte hortzak garbitu.
- Haur Hezkuntzan:
- Jantokiko begiraleak arduratuko dira haurrei laguntzeaz.
- Hilabeteko azken asteburuko eskola egunean, etxera eramango dute nezeserra eta eskuila garbitzeko, eta berriz ere aste hasieran ekarriko dute.
- Lehen Hezkuntzan:
- Jantokiko begiralea arduratuko bada ere haurrei laguntzeaz, haurraren esku gelditzen da tresnen erabilera.
- Hilabeteko azken asteburuko eskola-egunean, etxera eramango dute nezeserra eta eskuila garbitzeko, eta berriz ere aste hasieran ekarriko dute.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan:
- Ikaslearen esku dago hortzak garbitzea.
- Hortz-eskuila nezeser batean gordeko dute ikasleek. Beraz, bakoitzak bere tresnak ekarriko ditu eta bera arduratuko da garbitasunaz.
|
|
|
|
|
|
5.- HIZKUNTZA ARLOKO IRAKASLE LAN-ESKAINTZA
Oiartzo Batxilergo Ikastolak Bigarren Hezkuntzako Euskara eta Gaztelania eta Literatura irakaslea behar du, ikasturtea amaitu arteko %90eko jardunaldirako.
|
|
Interesa dutenek urriaren 2ra arte eman dezakete izena, Ikastolaren webguneko Lan-poltsa atalaren bidez:
|
|
|
|
|
|
|
|
1.- Urriak 1 Eskolaz Kanpoko ekintzen hasiera
Saioaren lehen egunean ekintza ondorengo lekuetan hasiko dugu:
Saioaren lehen egunean ekintza ondorengo lekuetan hasiko dugu:
|
- Eguerditako ekintzak: Bi deialdi: 13:00etan eta 13.20ean ikastolako frontoian.
- Euskal dantzak: HH 3ko sarreran.
- Eskola kirola: frontoian.
- Atletismokoak: anfiteatroan.
- Bertsolaritza: jakinaraziko zaizue ordutegi zehatza emailez. Gogoratu bertsolaritzarako izen ematea irekia dagoela eta animatzen dena estraeskolarrak@haurtzaro.ikastola.eus helbidera idatzi behar duela ikaslearen izen abizenak eta maila adieraziz. Epea:irailak 25.
- Gitarra: irakaslearekin adostutako orduan frontoian.
- Trikitixa eta panderoa: irakaslea jarriko da harremanetan izena eman duzutenekin.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
“ON ! Piztu euskara(z)” elkartea eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko lankidetza baten emaitza den tresna hau euskararen biziberritzea helburu nagusi duen egitasmoa da.
|
|
Webgune honek euskararekin harreman zuzena duten pertsonei laguntza eta baliabideak eskaintzen ditu. Horretarako, euskararekin harremana duten artikuluak, dokuteka, aholkuak, lan eskaintzak eta haur zein helduei euskaraz gozatzeko kantak, ipuinak, jokoak,
|
marrazki bizidunak, musika, filmak, hiztegiak, euskara errekurtsoak ere eskaintzen ditu.
|
|
Baliabide bikaina da euskaraz gozatu eta euskaraz bizitzeko!
|
|
|
|
|
|
|
|
2.- Mintzalagun egitasmoa: ERAMAN EUSKARA PRAKTIKARA
|
|
|
|
Beste ikasturte batez, Intxixu AEK eta Oiartzungo Udalak Mintzalagun egitasmoa jarri dute abian: euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak elkartzen ditu, astean ordubetez eta doan, euskara praktikatzeko. Ezagutza soila hankamotz gera daiteke erabili ezean, eta horixe da aurtengo kanpainaren gakoa.
|
Oiartzunen herritarren %53,3k baino ez du euskara egunerokoan erabiltzen. Iaz 25 lagunek eman zuten izena eta 3 talde aritu ziren; aurten, parte-hartzea handitu nahi da.
|
Bidelariak (euskara ikasleak eta euskara galdu dutenak) eta bidelagunak (euskaldun osoak) elkartzen dira taldeetan, eta talde bakoitzak erabakitzen du noiz, non eta zertarako bildu. Guraso taldeak ere antolatu daitezke, familiekin euskaraz aritzeko. Horrez gain, hileroko ekintzak egingo dira: asteburu pasak, txangoak, tailerrak, hitzaldiak, mintzodromoak...
|
|
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: hurbildu zaitez Intxixu AEK euskaltegira, idatzi edo deitu 684805492 zenbakira, edo idatzi oiartzun_mintza@aek.eus helbidera.
|
|
|
|
|
|
3.- Topalekua berriro martxan
|
|
|
|
2009-2014 urte bitarteko gazteak, adi! Topalekua berriro martxan da, urriaren 1etik aurrera.
|
Topalekua ordutegi honekin irekiko da:
|
- Osteguna: 17:00-20:00
- Ostirala: 17:00-21:00
- Larunbata: 17:00-21:00
- Igandea: 17:00-20:00
|
Sarrera-irteera librea da.
|
Informazio gehiagorako, jarraitu Topalekuaren kontua Instagramen: @topalekua.oiartzun.
|
Oiartzungo Udala eta Ttur Ttur euskaltzaleon bilgunea
|
|
|
|
|
|
4.- Abaraxka Udal Ludoteka: matrikulazioa zabalik
|
|
|
|
Abaraxka Udal Ludotekako matrikulazioa zabalik dago 2026-2027 ikasturterako. Gozatzeko, jolasteko eta harremantzeko leku polita eta segurua da. Hauek dira aurtengo eskaintzak:
|
- Familia eremua: astelehenero, 16:30etik 19:30era, 0tik HH5era bitarteko haurrentzat eta haien hurbilekoentzat. Ate irekiak urriko astelehenetan (5, 12, 19 eta 26). Guraso/tutore bilera: urriaren 5ean, 15:00etan, Abaraxkan.
- Ludoteka: asteartetik ostiralera, 16:30etik 19:30era, Lehen Hezkuntza osoarentzat. Ate irekiak: urriaren 1ean eta 2an, eta 6tik 9ra. Guraso/tutore bilera: urriaren 6an, 15:00etan.
- Abaraxka ibiltaria: larunbatetan.
|
|
|
|
|
5.- Itturri Eguna, urriaren 2an Oiartzungo plazan
|
|
|
|
Itturri Merkatari Elkarteak Itturri Eguna antolatu du, eta datorren urriaren 2an, ostiral arratsaldean, Oiartzungo plazan ospatuko da. Herriko merkataritzaren eguna da, eta herritar guztiak gonbidatuta daude batera gozatzera. Bertan, Haur Jolasak eta Antzerki musikatua egongo dira.
|
|
Itturri Merkatari Elkartearen izenean, animatu zaitezte ospakizun egunean, herriko denda eta zerbitzuekin giroaz gozatzera. Zuen beharra dugu ospakizuna arrakastatsua izan dadin!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|