Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

9.
zenbakia



2025eko urriaren 31

An image of...
IZENBURUAK (3)
2Azaroa

1. Talde Berdea: azaroko keinua

KEINUA: Ikastolara hamaiketakoa edo merienda ekartzerakoan, ahal den zabor gutxiena sortzeko, ontzi berrerabilgarriak erabili. Eta zaborra sortzen dugunean, ongi sailkatu!

Argi dago zabor asko sortzen dugula gure egunerokoan, eta plastikoaren kudeaketa arazo larria bihurtzen ari dela. Zenbakiak beldurgarriak dira: Adibidez, Oiartzunen urtean pertsonako 40,6 kg plastiko hondakin birziklatzen dira gutxi gorabehera.

Baina, Greenpeacen arabera, sortzen den plastikoaren %35 bakarrik birziklatzen da. Beraz, oso garrantzitsua da nork bere hondakinak ongi sailkatzea.

Gainerakoa, erabiltzen dugun plastikoaren %65, gure artean barreiatua dago, batez ere, itsasoan. Gure itsasoetan dagoen plastiko kopurua handia da; Frantziaren tamainako zabor uharteak daude ozeanoetan.

Plastikoek eta, batez ere, mikroplastikoen kaltea nabarmena da itsasoko bizidunengan, baina baita gizakiongan ere.

Horregatik Talde Berdeko kideok animatzen zaituztegu zuen egunerokoan ahal duzuen plastiko gutxien sortzera. Adibidez: ikastolara hamaiketakoa edota merienda ekartzerakoan ontzi berrerabilgarriak erabiltzera, edota zaborra sortzen duzuenean, ongi sailkatzera.

Xumea izanik ere ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa.

MIKROPLASTIKOEI buruzko informazio gehiago:
https://youtu.be/KhPrHynr-7A?si=YHQfNH5XUDpCrccz
An image of...
An image of...

2. Treba Gaitezen Elkarrekin: Azaroak 12

Formazio saioa aurrera ateratzeko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Hori dela eta, saioetara etortzeko izena emateko azaroak 5 bitarte izango duzue. Kopuruaren arabera itzulpen zerbitzuak ere eskainiko ditugu.

Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!
IZENBURUAK (4)
An image of...

3. Hendaiako Ikastolako txokolateak

Hendaiako Gure Ikastolatik zuzentzen gatzaizkizue. Aurten, seigarrenez, Eguberritako txokolate egutegiaren salmenta kanpainarekin hasiko garelako. Zuen ikastoletan, erantzun ezinhobea eman duzue azken urteetan familiek, irakasleek zein langileek, eta biziki eskertuak gaude. Horregatik, aurten ere eskaera berdinarekin gatozkizue.

Txokolateak urtero bezala, Baigorriko Laia txokolategian eginak dira. Aurten, salneurria igo beharrean izan gara (kakaoaren prezioa izugarri garestitu delako) eta 12 eurokoa izango da.

Eskariak azaroaren 12rako beranduenez egitea eskertuko genuke, esteka honetan.

Jaso agur bero bat eta eskerrak aldez aurretik.

Hendaiako Gure Ikastolako gurasoak
IZENBURUAK (5)

4. Guraso ordezkarien bileren egutegia

Ikasturte honetako bilera egunak ezagutzen dituzu jada? Hona hemen guraso ordezkarien bileren egutegia, agendan markatuta izateko!
  • Azaroak 17
  • Abenduak 15
  • Urtarrilak 19
  • Otsailak 23
  • Martxoak 16
  • Apirilak 20
  • Maiatzak 18
  • Ekainak 15
An image of...
HH (12)

Miñan

Egilea: Amets Arzalluz eta Ibrahima Balde
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2019

Sinopsia

Amak hala eskatuta anaia txikiaren bila abiatu eta, beste askok bezala, Afrikatik Europarako bidea egin duen Ibrahima Balderen bizitzaren kronika kontatzen du liburuak, lehen pertsonan, Ibrahima bera baita narratzailea eta Amets Arzalluz, kontakizuna idatziz biribildu duena. Mendebaldea migranteak deshumanizatzeko ahalegin betean ari den garai honetan, ezinbesteko liburua da Miñan, egunero zenbatzen diren etorkin horietako bakoitzaren atzean bizitza bat, familia bat, bide luze eta gogor bat, eta amets batzuk daudela gogorarazteko bada ere. Kontakizuna Ibrahimaren bizitza bezain gordina da, basamortua gurutzatzea lortu duen pertsona batena; pasatzaileak, poliziaren indarkeria, bahitzaileak, egarria, gosea, mina… eta miñan, anaia txikia da pular hizkuntzan, minez betetako bere bidearen abiapuntu nagusia.
HH (11)

Dena zulo bera zen

Egilea: Eider Rodriguez Martin Argitaletxea: Susa Urtea: 2025

Sinopsia

Sute arrisku handieneko urte-sasoia da kanikula, uda-mina, eta hark ematen dio izena liburu honetako sei istorioetan lehenari. “Nor zara?”, galdetzen dio pertsonaietako batek besteari. “Ur asko eta beste elementu batzuk, zu bezala”, erantzuten dio.

Zerua argi egon arren, arnasa hartzea hain erraza ez den paisaia bat hedatzen da liburu honetan. Edertasunaren eta heriotzaren igurtzi amaigabean, bakea ez, egia aitzurtu nahia da protagonista. Laguntasuna eta sentsualtasuna ageri dira, olatu artifizialak eta uharteak, doluen aurreko doluak, zorion moderatua, esku batzuek egin dezaketena baina sekula egingo ez dutena. Inoiz baino gorputzago sentitzen den jendea —hortzak, hazia, hezurrak—, eta, tarteka, inoiz baino hondakinago, zakarrak eta ametsak, biak, eguzkitara ateraz.

Hendaian, Bordelen, Donostian, Irunen, Koh Pha Ngan-en, Hondarribian, Errenterian; elkar besarkatuta kabitzeko moduko zulo txiki batekin aski zatekeen. Gauza guztien azken aldi bat —eta ondorioz lehena— Eider Rodriguezen bosgarren ipuin liburuan.
An image of...
HITZALDIA_A_S

1. Txara basoaren etorkizuna

Aurten, Txara basoa hartu da ardatz eta urte osoan zehar hura behatzen ibili dira herritarrekin batera; bide horretan, hainbat jardunaldi egin dira, naturako izaki ezberdinak gertutik behatzen. Orain, haratago doa taldearen asmoa eta Aitziber Sarobe biologaren laguntzarekin, herriko arnasgune preziatuaren hausnarketa sakona egingo da eta bertako etorkizunaren inguruan gogoeta egin nahi da oiartzuarrekin batera.

Beraz, azaroaren 5ean Ikastolako jantokiko goiko solairuan izango den hitzaldiaren gonbidatu dituzte herritar guztiak.

Animatu eta hurbildu saiora!
agora

2. Galderen Agorak txikiekin batera filosofatzera gonbidatzen du

Zer da egia? Zer da justizia? Errealitate bakarra dago, edo begiradak adina? Zergatik pentsatzen dut pentsatzen dudana? Zergatik gustatzen zaigu gizakioi sortzea? Ezinbestekoa ote dugu bizitzeko? Zer da artea? Heldu, gazte zein haur, denok gara herritar, eta, herritar garen heinean, herriaz hausnartu eta herrian parte hartzea dagokigu, baina noiz eta nola egin dezakegu hori?

GALDEREN AGORAn, Haur Filosofiaren bidez, galdera hauek eta beste asko partekatuko dira elkarrekin filosofatzeko. Batzuetan erantzunak aurkituko dira, beste batzuetan galdera gehiago; askotan inora iritsi gabe geratuko gara ere. Baina bidean asko ikasiko dugu pentsamendu kritiko, sortzaile eta arretatsua garatuz, eta artearekin gozatuz gainera!

Noiz: Igande arratsaldeetan, hilean behin, 17:00etatik aurrera. Lehenengo saioa: azaroaren 23a.
Non: Abaraxka ludotekan, Ehuntze espazioan eta Hipatiaren lorategian.
Izena emateko: Azaroaren 7a arte idazkaritzan edo Abaraxkan.

A4OIARTZUNsuizidioa

3. Suizidioa prebenitzeko hitzaldia nerabeen gurasoentzat

Oiartzungo Udalak, Gaztematika sareak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gaztea sailak elkarlanean antolatu dute nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia: "Suizidioa prebenitu bizitza salbatzeko".

Gaur egungo gizartean, nerabeengan suizidioa geroz eta handiagoa den kezka. Ikerketek adierazten dute prebentzio goiztiarra eta informazio egokia ezinbestekoak direla egoera hauek ekiditeko. Hitzaldi honetan, Biziraun elkarteak gurasoei tresna eta ezagutza praktikoak eskainiko dizkie seinale ohartaraztaileak identifikatzeko eta nola jokatu jakiteko.

Noiz: Azaroak 6
Ordua: 18:00etan
Non: Udal pleno aretoan
Trebatzailea: Biziraun elkartea
Norentzat: Nerabeen gurasoentzat

Sarrera librea. Animatu eta parte hartzera!
An image of...
GAU BELTZA (1)
footerra
facebook instagram twitter youtube website