Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

8.
zenbakia



2025eko urriaren 24a

APARTEKOAK
IZENBURUAK (1)

1. Webgunea: informazio-iturri nagusia familientzat

Ikasturteari buruzko informazio garrantzitsu guztia "Familiak" atalean kontsulta daiteke eta jada ikasturte honetako Ikastolako Funtzionamendu Orokorreko txostena ere bertan eskuragarri duzue.

FAMILIAK ATALA:
https://haurtzaroikastola.eus/familiak/

DOKUMENTAZIO GUNEA:
https://haurtzaroikastola.eus/familiak/dokumentazio-gunea/

Era berean, edozein zalantzen aurrean webgunea erabiltzeko ohitura hartzea gomendatzen dizuegu. Horrela, era errazean eta azkarrean kezka guztiak argitzeko modua izango duzue idazkaritzara hurbildu aurretik.

Eskerrik asko zuen lankidetzagatik!
Treba gaitezen elkarrekin
Web_TGE

2. Treba Gaitezen Elkarrekin: Azaroak 12ko izen-ematea

Formazio saioa aurrera ateratzeko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Hori dela eta, saioetara etortzeko izena emateko azaroak 3 bitarte izango duzue. Kopuruaren arabera zaintza eta itzulpen zerbitzuak ere eskainiko ditugu.

Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!
ERRIGORA_IZENA
Errigora1
Errigora2

2. Eskatu Errigoraren saskia!

Urteak dira jada Ager eremuko (Nafarroa erdi eta hegoaldeko) euskalgintza baliabidez hornitzeko lanean dabiltzala Errigoran. Irekitako bideez eta aukera berriz beteriko ikuspegia dute aurrez aurre, eta horregatik, gaur inoiz baino indartsuago ekin behar diote auzolanari.

Azaroaren 13ra bitartean eskatu saski beltz, berde edo gorria errigora.eus webgunean. Saskien balioaren %25 ekarpen gisa doa Agerreko euskalgintzako eragileengana (Agerraldia, Ikastolak, AEK eta Sortzen).

Animatu eta egin zuen eskaria!
XIBERUKO SASKIA
IMG-20251021-WA0003

3. Xiberoko ikastolen alde elkartasuna hedatzen

2003 urteaz geroztik, Xiberoan kokatuak diren 2 ikastolek (Alozekoa Basabürüan, eta Eperra Pettarrean) tokiko mozkinekin osatutako saskiak salgai jartzen dituzte Gabonetarako. Iaz, 2.200 saski saldu zituzten.

Hiru saski dituzue aukeran:
  • Pettarra 52€: Ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx gatzatuak eta pastak.
  • Arbaila 57€: Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi gazta zati, bixkotx gazituak, erreximenta, tisana eta pastak.
  • Basabürüa 70€: Xerri patea, bixkotx artisanalak, ardi gazta kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra eta pastak.
Osagai guztiak, produkzio txikiko ekoizleenak dira. Kalitate handiko eta bertan ekoiztutako produktuak eskaintzen dituzte.

Xiberoko ikastolen saski salmenta azaroaren 23an bukatuko da. Haurtzaro Ikastolan banaketa noiz egingo den zehaztuko dugu aurrerago. www.ikaskoli.eus webgunean eros ditzakezue, eta eskuratzeko guneak ere webgunean hautatu behar dituzue.

Euskara susta dezagun, Xiberoko Ikastolak lagunduz!
Xanistebanetako tabernako afaria

4. Xanistebanetan ikastolako tabernan lan egindakoentzat afaria

Xanistebanetan ikastolako tabernan lanean parte hartu duzuenentzat afaria antolatu du Txosna Batzordeak. Girizia elkartean izango da azaroaren 7an, ostirala, 21:00etan. Izena emateko, bete inprimaki hau.

Izena emateko azken eguna azaroaren 3a izango da. Afaria lanean aritutako guztiei irekia dago. Parte hartzaileen artean momentu honetan ikastolan seme-alabarik ez duenik ere badagoenez, zabal ezazue mezua haien artean ere.
IZENBURUAK (2)
marta-reis-DZ0urIRl5_M-unsplash

5. HOTZARI ONGI ETORRIA EMATEKO GAZTAIN JATEA ELKARREKIN

Udazken, udagoien, larrazken, ihartze, neguantz, urriaro izenak erabiltzen ditugu negurako ataria adierazten duen urtaroa izendatzeko. Ez da ospakizun berezirik izaten sasoi honetan, ez bada Gau Beltza. Horregatik, hotzari ongi etorria emateko eta urriaren 31ko ilunabarrerako giroketa egiteko, zuekin batera gaztain jatea egin nahi genuke arratsaldeko 16:30ak aldera HH 3 urteko sarrera inguruan. Animatu!
An image of...

ARGI HIZKIAK: 2 liburu gomendio aste honetan

HH (3)

Izotz azpian

Idazlea: Michael Escoffier Argitaletxea: Ttarttalo
Urtea: 2024 Adina: 4tik gora

Laburpena:

Album ilustratu honek kontakizun laburra eskaintzen du, bi eszenatoki paraleloetan garatua: izotz gainean inuita gaztea arrantzan, eta izotz azpian arraintxo bat zulorantz jana bila. Egoerak paraleloak dira, eta gai nagusiak laguntasuna, kooperazioa, erresilientzia eta enpatia. Amaieran, albumak bestearen lekuan jartzera gonbidatzen du irakurlea. Tonua bizia eta umoretsua da.

Istorioa orrialdez orrialde pilatzen doa: bi protagonistek laguntzaileak biltzen dituzte norabide kontrakoan tiraka aritzeko, eta tentsioa goraka doa, haria apurtu arte. Arraintxoa, libre, pozik geratzen da bere mokadu goxoarekin.

Bi planoak urdin eta zuriaren erabilerari esker argi bereizten dira. Testuak, izotzaren erdiko geruza urdin argian kokatua, esaldi laburren bidez narrazioa osatu eta anbiguotasunez jokatzen du, bi ikuspegietara egokitzeko moduan.
HH (6)

Gau beltz on

Idazlea: Karmele Mitxelena Etxebeste
Ilustratzailea: Naiara Mitxelena Etxebeste
Argitaletxea: 1545 Urtea: 2024 Adina: 6tik gora

Laburpena:

Gau Beltz on album ilustratua da, euskal tradizioan Arimen Gaua izenez ezagutzen den Gau Beltza berreskuratzen duena.

Narrazio intimista eta iradokitzailearen bidez, amaren galeraren ondoren lehen aldiz Gau Beltza biziko duen neskatilaren begiradatik kontatzen da istorioa. Albumak dolua eta beldurrak gainditzearen inguruko gaia jorratzen du, eta aldi berean belaunaldiz belaunaldi transmititutako erritual eta ohiturak erakusten ditu. Udazkeneko giroan kokatua, neskatilak bere beldurrak aurrez aurre biziko ditu: mozorrotzea, arbolaren ureztatzea, herriko errituan parte hartzea eta basoaren zeharkaldia bakarrik egitea.

Ilustrazioetan argiztapenaren erabilera nabarmena da: ilunabarreko itzaletatik egunsentiko lehen printzetarako trantsizioak emozioen garapena laguntzen du.
An image of...
zuzara euskara mintzalagun

1. EUSKARA ZU ZARA LELOPEAN, Mintzalagun egitasmoa abiatuko dute Oiartzunen euskara praktikatzeko

Intxixuko AEK-k Oiartzungo Udalaren laguntzarekin, Mintzalagun egitasmoa jarriko du abian ikasturte honetan, euskaldunon sarea indartzeko helburuarekin.

Programak bi profil biltzen ditu: bidelariak (euskara ikasleak edo hizkuntza berraktibatu nahi dutenak) eta bidelagunak (euskaldun osoak). Talde txikietan bilduko dira parte-hartzaileak astean ordubetez euskaraz praktikatzeko, bakoitzak nahi duen tokian eta eran: kafetxoa hartzeko, ibiltzeko edo berriketan aritzeko.

Azken soziolinguistika-datuen arabera, Oiartzunen herritarren %53,3k baino ez du euskara erabiltzen egunerokoan eta egitasmoaren bidez, hizkuntza-ohituretan eragitea eta euskara eroso bizitzea lortu nahi da.

Parte-hartzea guztiz doakoa da, eta hileroko ekintza bereziak ere antolatuko dituzte: asteburu pasak, txangoak, tailerrak eta mintzodromoak. Herritarrak animatu nahi dituzte euskararen komunitatea indartzeko Mintzalagun egitasmoan parte hartzera.

Animatu eta parte hartu. Informazio gehiago: https://praktikatu.eus/blog/oiartzun/

Film labur faktoria
Kaixo!! 🎬✨

Animatzen zara film labur bat sortzera?
Oiartzunen tailer berezi bat egingo dugu, DBH eta Batxiko ikasleentzat.
Antzerkia eta ekoizpena landuko ditugu, eta parte hartzaile bakoitzak aukeratuko du:
👉 Kameraren aurrean
👉 Edo atzean aritzea
🎭 Antzerkia, 🎥 bideoak, 🎨 diseinu grafikoa, 🎧 edizioa, 👗 jantziak, 💃 dantza, 🎤 abestea…

Zuk gustuko duzuna lantzeko aukera izango duzu gure faktorian!
📌 Aurkezpena: Azaroak 7, 18:00
🎬 Tailerrak: Azaroak 8 eta 15, 10:30 – 13:00
📝 Izen-ematea hemen:
https://forms.gle/PScLY4QgB4Ykg2GK6

Animatu, primeran pasako dugu!! 🚀🔥
GAU BELTZA
KANDELEN INGURUAN IPUINAK (1)
GAU BELTZEKO KALABAZAK SORTZEN
GAU BELTZA BIZKOTXOA

2. Gau Beltza bitarteko egitaraua

  • Bihar larunbata, hilak 25:
    • 18:00tatik aurrera, Iturriotzeko Dorretxean, kandelen inguruko ipuinak. LHko ikasleei zuzendua.
  • Hilak 30 osteguna: Gau Beltzerako azken prestaketak egingo dituzte. Kalabazak hustutzeko tailerrak egingo dituzte, 17:00etan Abaraxkan.
  • Azkenik, hilaren 31n Gau Beltza ospatuko da, 19:30ean Doneztebe plazan.
Gau Beltzerako kantak eta koplak ikasteko, iazko Gau Beltza duzue irudietan. Animatu eta hurbildu gurekin Gau Beltza ospatzera! IKUSI BIDEOA
Gau Beltza ikus-entzunezkoa
Goazen

3.- Go!azen telesailaren denboraldi berriko lehen atala Oiartzunen

Go!azen telesailaren denboraldi berriko lehen atala estreinatuko dua primizian UEMAko kide garen hainbat udalerritan, EiTBrekin lankidetzan. Udalerri euskaldunetan euskarazko ikus-entzunezkoak areago zabaltzea da UEMAren eta EiTBren arteko hitzarmenaren helburua.

Denboraldi berriko lehen atala azaroaren 7an izango da ikusgai ETBren lehen katean. Oiartzunen azaroaren 8an (larunbata) ikusi ahal izango da, Landetxeko pantaila handian.

Gonbidapenak urriaren 27an, astelehena, jarriko dira eskatzeko moduan arratsaldeko 17:30ean Landetxeko leihatilan eta arratsaldeko 18:00etan
https://sarrerak.oiartzun.eus webgunean.
HERRIKO AGENDA KULTURALA

KULTUR AGENDA

footerra
facebook instagram twitter youtube website