|
|
|
|
7. zenbakia
2025eko urriaren 17a
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1. IGANDEAN DENOK NAFARROA OINEZERA!
|
|
|
|
|
|
2. Argi hizkiak": irakurketaren magia piztuko duen egitasmoa Liburutegien Egunean aurkeztuko dugu
Urriaren 24an, Liburutegien Eguna ospatzeko, Haurtzaro Ikastolak abian jarri nahi du "Argi hizkiak" izeneko egitasmoa. Irakurketarekin gozatzeko asmoz eta irakurzaletasuna bultzatzeko, mimo handiz ikasturte berrirako ekimena hasiko dugu. Horren aurkezpena, egun horretan egingo dugu. Guztiei dei egiten dizuegu parte hartzera.
|
Ekitaldia 15:50ean hasiko da sarrera nagusian, non egitasmoaren xehetasunak azalduko diren. Ondoren, 16:00etan, Liburu Txokoa eta bere erabilera ezagutzeko aukera izango da, irakurleentzat espazio berezi hau nola aprobetxatu erakutsiz.
|
16:20ean, Juul txokoa aurkeztuko da gurasoekin batera, eta ekitaldia 16:40ean amaituko da Eskuttuneko ikasleek prestatutako ipuin kontaketa polit batekin.
|
Ordubeteko egitarau xume baina osatua, irakurzaletasuna sustatzeko eta elkarrekin momentu atsegina pasatzeko pentsatua.
|
|
Ez galdu aukera hau "Argi hizkiak"en magia ezagutzeko!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
3. Treba Gaitezen Elkarrekin:
HAUR ETA NERABEEN BURU-OSASUNAREN SUSTAPENA
- Urriak 29 HH3-LH4. mailako familientzat eta profesionalentzat zuzenduta. IZEN-EMATEA lotura honetan.
- Azaroak 12 LH5-DBH4.mailako familientzat eta profesionalentzat zuzendua.
Formazio saioa aurrera ateratzeko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Hori dela eta, saioetara etortzeko izena emateko urriaren 23a bitarte izango duzue. Kopuruaren arabera zaintza eta itzulpen zerbitzuak ere eskainiko ditugu.
|
|
Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
4. Hezkuntza komunitatea Palestinarekin! Genozidioa STOP mobilizazioak
Urriaren 25ean, Bilbon Gure haurrak ere badirak deituta EKIMEN NAZIONALA deitu da. Egun horretan zehar, elkartasun ekintza eta jarduera bereziak izango dira, eta arratsaldean, 17:30ean, Jesusen Bihotzetik abiatuko den manifestazio nazionala egingo da.
|
|
Ikastolen komunitate osoa gonbidatuta dago haur palestinarren aldeko elkartasuna adieraztera, zapatak ikur gisa erabiliz eta “Gure Haurrak ere Badira” kamiseta jantzita.
|
|
|
|
|
|
|
5. Seaskarekin elkartasuna, Seaska egutegi bat familiako
Iparraldeko ikastolak laguntzeko erabakia hartua du Haurtzaro Ikastolako Kontseilu Errektoreak. Elkartasun ekintza honetarako egutegi bat erostea eskatzen diegu ikastolako partaideei (4 euro). Aukera hori herritar orori ere eskaintzen zaio, noski.
|
- Familiaren batek egutegia EZ BADU EROSI NAHI, inprimakia bete beharko du. Inprimakia bete ezean EZ DUGU EGUTEGIA ITZULTZEA ONARTUKO: INPRIMAKIA BETE
- Azken eguna urriaren 24a izango da, ostirala; epe horretatik kanpo ez dugu ezezkorik onartuko.
- 4€-ak kontu korrontetik kobratuko dizkizuegu banaketa egin ondoren.
- Egutegi gehiago nahi duenak idazkaritzan adieraz dezake datorren astean.
|
|
|
|
|
|
6. ZIBURUKO IKASTOLAREN ALDE MATERIALA
|
|
|
|
|
Ziburuko ikastolatik laguntza eske datoz, beraien lanpostuak osorik finantzatu behar dituztelako. Beraien elkarteak iraun dezan, hainbat ekitaldi antolatzen dituzte urtero. Horien artean aurten T-shirt eta izerditako salmenta bat jarri dute martxan.
|
|
Banaketa eta ordainketa noiz eta nola egingo den e-posta bidez adieraziko zaizue aurrerago
|
|
|
|
|
|
|
|
7. IKASTOLAK aldizkariaren 265. zenbakia
|
Zuen seme-alaben eskutik, gaur jasoko duzue zuen etxeetan IKASTOLAK aldizkariaren 265. zenbakia.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1. Gau Beltzerako mozorro prestaketa, bihar, Abaraxkan
Bihar larunbata, urriak 18, 16:30ean Abaraxkan elkartuko dira, mozorroak sortzeko.
|
Gogoratu, arropa zaharrak, gortinak, tapeteak, gabardinak, gonazpikoak… eramateaz.
|
|
|
|
|
|
|
2. Lur Kortaren ipuin kontaketa: urriak 23, osteguna
Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Lur Kortaren ahotik:
|
- Eguna: urriak 23, osteguna
- Ordua: 17:30
- Adina: 2-3 urtetik gorako haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat, arau hauek jarraituko ditugu:
|
- Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
- 4 urtetik gorako haurren saioetan helduak ez gara gelara sartuko.
- 2-3 urteko haurren saioetan gehienez heldu bat haur bakoitzeko. Hobe guraso bat haur taldetxo batez arduratzen bada.
- Garaiz etorriko gara, eta gelako atea itxita baldin badago, ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
- Saioaren aurretik edo ondoren meriendatuko dugu, Bibliotekan ezin da jan eta.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|