|
|
|
|
6. zenbakia
2025eko urriaren 10
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1. Urriko keinua: Oinez, patinetez, txirrindaz, hobe!
Iazko ikasturteako moduan, Haurtzaro Ikastolako Talde Berdea martxan da dagoeneko eta hilabeteroko keinuaren iniziatiba abian du.
|
Urriko keinua ondorengoa da: kotxe pribatua erabili beharrean, oinez, patinetez edo txirrindaz ibiltzea. Bestela, garraio publikoa ahal den neurrian erabiltzea edo kotxea partekatzea gomendatzen da.
|
|
Autoek eta beste garraiobide kutsakorrek sortzen dute CO2 gehien. Garraiobide kutsakorrak eta bereziki autoak erabiltzeagatik 53.000 tona CO2 isurtzen ditugu urtean Oiartzunen, kopuru osoaren %61.
|
Pertsonako gutxi gorabehera:
|
- Ibilgailu partikularretan, 208 g CO2e/km
- Hiri-busean, 135 g CO2e/km
- Oinez, patinetez edo txirrindaz, 0 g CO2e/km
Berotegi Efektuko Gasak dira klima-aldaketaren erantzule nagusiak. Gaur egun bizitzeko dugun moduaren eta eguneroko praktika eta ohituren ondorioz, geroz eta CO2 tona gehiago isurtzen ari gara atmosferara.
|
Datuek diotenez dute: 85.676 tona CO2 igorri zituela Oiartzunek 2019an, 2010ean baino 3.000 gehiago. Joera hau mantenduko bagenu, 2030ean 90.000 CO2 tonatik gora isuriko lirateke herrian.
|
Azken 40 urteetan 1,2°C igo da Oiartzungo batez besteko tenperatura eta prezipitazio kopuruak behera egin du. Bizitza eta kontsumo ohiturak mantendu eta neurririk hartuko ez bagenu, mende amaierarako 4,5°C igoko litzateke tenperatura. Bero boladak, lehorteak eta gau tropikala ere ugaritu egingo lirateke.
|
|
EKINTZA XUMEAK, ERAGIN HANDIAK
|
Horregatik, Talde Berdeko kideok kotxe pribatua gutxiago erabiltzera animatzen zaituztegu eta leku batetik bestera oinez, patinetez edo txirrindaz joatera. Xumea dirudien arren, ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
2.- Hezkuntza komunitatea Palestinarekin! Genozidioa STOP mobilizazioak
|
|
|
|
|
1. PALESTINAREN ALDE GREBA URRIAK 15EAN
|
Urriaren 15erako hezkuntza greba deialdia egin da eta Haurtzaro Ikastolako lan bazkideek erabaki dute aldarrikapenari babesa ematea eta greba egitea.
|
Gauzak honela, gure egunerokoan eskaintzen ditugun zerbitzuak (garraioa, jantokia, goizeko eta eguerdiko zaintza, jardun pedagogikoa, eskolaz kanpoko ekintzak…) ezin izango ditugu eskaini, ikastola zerbitzu minimoetan egongo delako egun horretan.
|
Jantokiko erabiltzaileek jakin egun horretan zerbitzurik ez denez izango, egun horretako gastua erabiltzaile guztiei zuzenean deskontatu egingo zaizuela, bajarik eman gabe.
|
|
Era berean, bertan behera geratuko da urriaren 16rako aurreikusitako mobilizazioa.
|
|
|
|
|
|
"Gure haurrak ere badira" ekimenak bultzatzen duen salaketarekin lotuta gogoratu ondorengo ekimenak:
|
|
2. ZAPATAK BILTZEA (urriaren 14a arte) ikastolan. Ume palestinarren aldeko ekimenetan erabiliko dira eta gero urriaren 25ean Bilbora eramateko eskatu da. Zapatak biltzeko edukiontzia LH 5-6 eta DBHko sarreran egongo da.
|
|
|
|
|
|
4. Urriaren 25ean, Bilbon EKIMEN NAZIONALA:
|
Egun horretan zehar, elkartasun ekintza eta jarduera bereziak izango dira, eta arratsaldean, 17:30ean, Jesusen Bihotzetik abiatuko den manifestazio nazionala egingo da.
|
Ikastolen komunitate osoa gonbidatuta dago haur palestinarren aldeko elkartasuna adieraztera, zapatak ikur gisa erabiliz eta “Gure Haurrak ere Badira” kamiseta jantzita.
|
|
|
|
|
5. KAMISETA SOLIDARIOA: Kamiseta erosketa bateratua egiteko eskaera egin denez, ondorengo inprimakiaren bidez egin daiteke eskaera: EROSKETA EGITEKO Salmentatik ateratako diru guztia Palestinara bideratuko da. Azken eguna eskaera egiteko urriaren 15a izango da.
|
|
Ekimen hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Ikastolak, guztiak elkarrekin, gure haurrak ere badirelako!
|
|
|
|
|
|
|
3. Arropa Bilketa ekimena 5, 6 eta 7 urteko haurrentzat
Ikastolan ikasleren batek arropa aldatzeko beharra izango balu (istripua, pixa, sabeleko arazoak...), ordezko arropa izateko, arropa eskaera egin nahi dugu.
|
- Mudak (barneko arropa)
- GaLtzerdiak
- Kamisetak
- Mallak
LH1 (6 urte) eta LH 2 (7 urte)
|
- Mudak (barneko arropak)
- Galtzerdiak
- Galtzak/mallak
- Jertseak
- Kamisetak
Eskertuko genuke, arropa garbia eta egoera onean izatea, eta urtaro desberdinetakoa izatea baliagarriagoa egingo zaigu.
|
Biltegia idazkaritza aurrean jarriko dugu.
|
Eskerrik asko, aldez aurretik zuen lankidetzagatik! Honen bidez, gure ikasleen ongizatea eta erosotasuna bermatzen laguntzen duzue.
|
|
|
|
|
|
|
3. DBH 4: hamaiketakoak
Urtero bezala aurten ere DBH4. mailako ikasleek hamaiketakoen postua jarri dute, ikasbidaiarako dirua lortzeko.
|
HH3ko sarreraren alboan egongo dira jolasgaraiero.
|
|
|
|
|
|
|
|
4. Nafarroa Oinez, urriaren 19rako autobusa
Urriaren 19an, igandea, Atarrabian Nafarroa Oinez ospatuko dute, Buruz, bihotzez, oinez lelopean. Haurtzaro Ikastolatik bertara joateko dei berezia egiten dizuegu, hala, bertaratzeko autobus zerbitzua antolatuko dugu. Animatu!
|
Autobusa ikastolako aparkalekutik goizeko 09:00etan aterako da eta Atarrabiatik arratsaldeko 19:00etan irtengo da. Autobuseko txartela idazkaritzan eros dezakezue: urriaren 16a, osteguna, izango da azken eguna. Txartelaren prezioa 10 eurokoa da.
|
|
Ikastolen festa honen helburua ikastola zaleok elkarrekin euskararen eta ikastolen alde, festa giroan, eguna igarotzea da. Helburu hori bete dadin autobusez bertaratuko diren gaztetxoen gurasoen kolaborazioa ezinbestekoa dugu gai horretan, beraz, gurasoei arduraz jokatzea eskatzen dizuegu. Ikastolak autobusa antolatzen badu ere, ez da adingabekoek bertan izan dezaketen jokabideaz arduradun egingo.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1. Ereintza Eskubaloi Hastapen Eskola Oiartzunen
Azken urteotan, Oiartzundik datozen haurren parte-hartzea nabarmen handitu da Ereintza Eskubaloiko Hastapen Eskolan eta atsegin handiz jaso dituzte klubean. Hori dela eta, aurtengo denboraldirako eskaintza zabaldu da eta saio horiek Oiartzungo Elorsoro kiroldegian egingo dituzte.
|
- Noiz: Ostiraletan, 18:00etatik 19:00etara.
- Non: Elorsoro Kiroldegian.
- Norentzat: 2014, 2015, 2016 urteetan jaiotako haurrentzat.
Urriak 17an 18:00etan ate irekiak izango dira, bertan parte hartu nahi duen guztientzat.
|
|
Oharra: Kiroldegiko bazkide izatea ezinbestekoa da.
|
|
|
|
|
|
|
1. Gure haurrak ere badira: BOLONDRESAK BEHAR DITU
|
|
|
|
“Gure Haurrak ere badira” ekimenak urriaren 25ean Bilbon egingo duen mobilizazioan laguntzeko boluntarioak behar ditu. Horretarako, laguntzeko prest bazaude bete inprimakia: esteka
|
Eskertuko genuke inprimaki hau zuen inguruan zabaltzea.
|
Hala ere, mesedez, inprimakia soilik bete benetan konprometitzeko aukera duzuenak.
|
|
Eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntzagatik!
|
|
|
|
|
|
2. Aitziber eta lau urtaroak, Antonio Vivaldiren 4 urtaroetan oinarritutako ikus-entzunezko ipuin musikatua
|
|
|
|
|
TEL-Euskadik bat egin du irailaren 30eko TEL/TDLren Kontzientziazio Egunarekin, eta gogorazten du biztanleriaren % 3-7 Hizkuntzaren Garapenaren Nahasmenduarekin bizi dela. Egoera hori ikusezina da, eta komunikazioan, ikaskuntzan eta gizartearen bizitzan eragiten du.
|
Urriaren 10ean, Lekuona Fabrikan (Errenteria), ipuin berezi bat aurkeztuko da, TEL/TDLaren esperientzia lantzen duena sentsibilizatzeko, zabaltzeko eta aldarrikatzeko eguna.
|
|
|
|
|
|
3. GAU BELTZA GIROTUZ lehen ekimena
|
|
|
|
Gau beltza hurbiltzen ari den honetan, Abaraxkak, Oiartzungo antzerkizaleak eta Oiartzungo Udalak egitaraua antolatu du.
|
Lehen ekintza larunbat honetan izango da, urriaren 11n gau beltza girotzeko eskunalak egiteko. 16:30ean Abaraxkako plazan bilduko dira. Animatu eta parte hartu!
|
Ondorengo egunetarako egitaraua:
|
- Urriak 18 16:30ean: Gau beltz On abaraxka ludotekan.
- Urriak 25 18:00etan Kandelen inguruko ipuinak Iturriotzeko Dorretxean.
- Urriak 29 eta 30ean, 17:00etatik 18:30era kalabaza hustu Abaraxka Ludotekan.
- Urriak 31, 19:30ean Gau Beltza! Mendibilko frontoian.
|
|
|
|
|
|
|
4. Harrera Bizilagun Berriei
|
|
|
|
Oiartzungo Udalaren eta Abaraxkaren eskutik, datorren astetik aurrera Harrera Bizilagun Berriei saioaren inguruan hainbat ekintza antolatu dira:
|
- Urriak 16 19:30ean, Zinema "Los miserables" landetxen.
- Urriak 17 18:30ean, "Oiartzuarrak arrazistak al gara?" mahai-ingurua Landetxen.
- Urriak 19 11:30ean, Harrera saioa herriko plazan.
- Azaroak 15 goizean zehar, munduko arrozen eguna, kontzejupean.
|
Animatu eta parte hartu ekimenean!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|