|
|
|
|
5. zenbakia
2025eko urriaren 3a
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1. Hezkuntza komunitatea Palestinarekin! Genozidioa STOP mobilizazioak
Haurtzaro Ikastolak eta Ikastolen Elkarteak ere bat egin dugu "Gure haurrak ere badira" ekimenak bultzatzen duen salaketarekin eta hainbat ekinemen berri eman dugu Palestinako umeen alde:
|
- Ostegunero mobilizazioak ikastoletan, irakasle, ikasle eta familien parte-hartzearekin. Datorren ostegunean, urriak 9, 16:45ean, ikastolako anfiteatroan elkartuko gara. Umeen zapata bilketa egingo dugunez, egun horretan ekartzea proposatzen da, lotuta. Aurrez ekartzeko aukera ere izango da, edukiontzia LH 5-6 eta DBHko sarreran jarriko da.
- Zapatak biltzea (urriaren 15a arte) ikastolan. Ume palestinarren aldeko ekimenetan erabiliko dira eta gero urriaren 25ean Bilbora eramateko eskatu da. Zapatak biltzeko edukiontzia LH 5-6 eta DBHko sarreran egongo da.
- Urriaren 25ean, Bilbon ekimen nazionala: hitzaldiak, ipuin-kontaketa, pailazoen kalejira, manifestazioa eta omenaldia ume palestinarrentzat.
- Kamiseta solidarioa: ostegunero janzteko deia egiten dute. Salmentatik ateratako diru guztia Palestinara bideratuko da.
- Urriak 16ko zehaztasunak datorren asteko buletinean egingo ditugu.
Ekimen hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Ikastolak, guztiak elkarrekin, gure haurrak ere badirelako!
|
|
|
|
|
|
|
|
2. Bizikidetza eguna: Bizi elkarrekin
|
Ikasturte hasiera guztietan bezalaxe, Bizikidetza eguna ospatu genuen. Portaera egoki eta osasuntsuaren sustapenerako 14 printzipioen lanketari hasiera eman diogu komunitatean. Goizean zehar hainbat lanketa eta ekintza egin genituen gelakideekin, baita beste maila batzuetako kideekin ere eta, ondoren, 11:15ean anfiteatroan elkartu ginen ekintza kolektibo batekin goiza amaitzeko. Koloretako kamisetak ekarri genituenu, aniztasuna eta era berean taldea adierazteko. Egun ederra pasa genuen.
|
|
|
|
|
|
|
3. Guraso Ordezkarien lehen bilera: urriaren 6a, astelehena
|
Guraso Ordezkarien bilera izango da urriaren 6an, astelehena, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan. Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
4. Treba Gaitezen Elkarrekin
Familia Formazioa izango dugu aurten ere, kasu honetan, Treba Gaitezen Elkarrekin izenburupean. Hauek izango dira saio guztiak:
|
Lehen bi saioak azaroan izango ditugu:
|
- HAUR ETA NERABEEN BURU-OSASUNAREN SUSTAPENA. Nagore ZamarreƱo. AGIFES
- Urriak 29 HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat eta profesionalentzat.
- Azaroak 12: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4 mailako familientzat eta profesionalentzat.
Saio horiek aurrera ateratzeko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Laster irekiko ditugu izen-emateak. Saioetarako izen-emate epeak astebete lehenago itxiko ditugu. Kopuruaren arabera zaintza eta itzulpen zerbitzuak ere eskainiko ditugu.
|
|
Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!
|
|
|
|
|
|
|
5. IGANDEAN DENOK KILOMETROTARA! Elgoibarren ikusiko dugu elkar!
|
|
|
|
|
|
1. Abaraxkaren Irekiera Eguna, bihar
|
|
|
|
Bihar larunbata, urriak 4, Irekiera Eguna izango dute Abaraxkan, 25/26 ikasturteari hasiera emateko. Abaraxko plazan izango dira bertako kideak, 16:30etik aurrera.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|