Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

4.
zenbakia



2025eko irailaren 26a

APARTEKOAK
EGUNA (1)

1. BIZIKIDETZA EGUNA: irailak 29, astelehena

Irailaren 29an, astelehenean, ikastolak Bizikidetza Eguna ospatuko du. Portaera egoki eta osasuntsuaren sustapenerako 14 printzipioen lanketari hasiera emango diogu komunitatean. Goizean zehar hainbat lanketa eta ekintza egingo ditugu gelakideekin, baita beste maila batzuetako kideekin ere eta, ondoren, 11:15ean anfiteatroan elkartuko gara ekintza kolektibo batekin goiza amaitzeko. Astelehenean ikasleek kolore hauetako kamisetak ekartzea eskatu nahi dugu:

  • Horia: HH3
  • Urdina: HH4 eta LH6
  • Gorria: LH3 eta LH5
  • Morea: LH1 eta DBH1
  • Berdea: LH2-DBH2
  • Beltza: LH4-DBH3
  • Zuria: HH5 eta DBH4
Egun ederra pasatuko dugu!
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (33)

2. Kilometroak, urriaren 5erako autobusa

Urriaren 5ean, igandea, Elgoibarren, Kilometroak ospatuko dute, Salto Saltoka lelopean. Haurtzaro Ikastolatik bertara joateko dei berezia egiten dizuegu. Hala, bertaratzeko autobus zerbitzua antolatuko dugu.

Autobusa ikastolako aparkalekutik goizeko 09:00etan aterako da eta Elgoibartik arratsaldeko 19:00etan irtengo da. Autobuseko txartela idazkaritzan eros dezakezue: urriaren 2a, osteguna, izango da azken eguna. Txartelaren prezioa 10 eurokoa da.

Ikastolen festa honen helburua, ikastola zaleok elkarrekin euskararen eta ikastolen alde, festa giroan, eguna igarotzea da. Helburu hori bete dadin autobusez bertaratuko diren gaztetxoen gurasoen kolaborazioa ezinbestekoa dugu gai horretan, beraz gurasoei arduraz jokatzea eskatzen dizuegu. Ikastolak autobusa antolatzen badu ere, ez da adingabekoek bertan izan dezaketen jokabideaz arduradun egingo.

Kilometroetarako boluntarioak behar dituzte

Kilometroak Eguna antolatzeko ezinbestekoa dugu denon parte hartzea eta gogoratu Kilometroen egunean laguntzeko eskaera egin digutela Elgoibarko Ikastolatik. Beraz, Ekarpena egin nahi baduzu, bertan parte hartuz eman izena ondorengo dokumentuan: IZENA EMATEKO INPRIMAKIA.

Zatoz elkarlanean aritzera eta gozatzera! Elkarrekin eta elkarrentzako!

Gelako argazkiak nork EZ du nahi (34)

3. Bihar, DBH 4koen azoka, Ugaldetxon

DBH4. mailako ikasleen bigarren eskuko azoka bihar larunbata, irailak 27, eta igandea, irailak 28, Ugaldetxon, 10:etatik 14:00etara. Animatu!
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (17)

4. 691 bazkide gara Haurtzaron

Haurtzaro Ikastolako kooperatiba integralean dagoeneko 517 bazkide gara: 784 ikasle, 517 bazkide onuradun (familia), 96 lan-bazkide (langile), 76 bazkide ez-aktibo eta 2 bazkide laguntzaile. Horrez gain, badago gure kooperatibaren laguntzaile izaterik ere. Animatu!
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (18)
WhatsApp Image 2025-09-25 at 15.29.02
WhatsApp Image 2025-09-25 at 12.47.38

5. “Gure haurrak ere badira” ekimenarekin bat egiten jarraitzen dugu Ikastolan

Palestinaren aurkako genozidioak eta horrek haur eta nerabeengan duen eragin bereziak ez du etenik. Horregatik, aurretik hasitako "Gure haurrak ere badira" ekimenak deituta, datozen ostegunetan mobilizazioak egiteko ikastetxeei egindako eskaerarekin bat egiten jarraitzen dugu gure ikastolan.

Deialdi hauekin, Palestinarekiko elkartasuna adierazi nahi dugu, genozidioa gelditzeko eskatu eta Israelekin dauden harremanak etetea exijitu.

Ondorengo deialdia egingo diogu egunez egun kolektibo bakoitzari:
  • 1. deialdia: irailak 25ean langileei.
  • 2. deialdia: urriak 2an langile eta ikasleei.
  • 3. deialdia: urriak 9an gure komunitate osoari: langile, ikasle, familiei.
  • 4. deialdai: urriak 16an herritar guztiei.
Beraz, bueltinaren bidez, astez aste hurrengo osteguneko deialdi zehatza egingo dugu.

Zuek ere ekimenarekin bat egin nahi baduzue, etor zaitezte "Hezkuntza komunitatea Palestinarekin! Genozidioa STOP!" salatzera.
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (35)

6. LIBURU TXOKOA berriz erabilgarri

Astelehen, asteazken eta ostegunetan Ikastolako Liburu txokoa erabiltzeko aukera berriz ere martxan jarriko dugu 8:00-9:00 bitarte izango da eta 16:30- 17:15.

Liburu txokoa erabili ahal izateko sarreran helduaren datuak osatu eta eremua behar bezala zaintzea eskatzen da. Erabilera amaitu ondoren, espazioa topatu moduan uzten dela ziurtatu beharko da. Eta sarrera-irteerak egiteko, Idazkaritzako atetik egiteko eskatu nahi da.

Ezagutu nahi gehiago zerbitzu hau? Sartu gure webgunera: https://haurtzaroikastola.eus/zerbitzuak/liburu-txokoa/

Goza dezagun liburuez, goxo-goxo.
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (20)
ef-223302-17587045443335_40_1200x726
ikastolak_0_0

7. 1IKASTOLAK marka berria dugu

Antzaldatu egin dugu Ikastolen Elkartea: logo eta irudi berria dugu. Marka «garai berrietara» egokitzea dugu xede eta, aurreratzean, 1kastolak izango dugu logo, aurretik izar moduko bat jarrita; leloa, berriz, hauxe: Bagatoz!. Atzo aurkeztuko zituzten jendaurrean aldaketak, Ikastolen Elkartearen ikasturte hasierako ekitaldian.

Aski ezaguna da ikastolek orain arte izan duten irudia: Euskal Herriko mapa, erdian koloretako iturri moduko batekin. Orain, baina, aldatzea erabaki da, aldi berrira egokitzeko.

Erronka berriak ditugu euskal gizartean, eta ikastolek ilusioz heltzen diegu erronka berriei, ikuspegi berrietatik jardunez, egitasmo berriak sortuz, erantzun berriak eskainita; eta, orain, marka berriarekin.

Logoak, ezkerrean, izar itxurako ikur bat du. Sarea irudikatzen du: Horixe baikara: ikastola bakoitzean komunitate bat, saretuta, eta Euskal Herriko ikastola guztien artean beste komunitate bat, hura ere saretuta. Ikastolak. 1kastolak hitza dago segidan. Hitz hasierako 1 horrekin bat direla erakutsi asmo dugu: Zazpiak bat. Edo 115ak bat, 115 ikastola baikara. Eta ausardia: Historikoki erakutsi dugun ausardia ere jasotzen du "i" hizkiaren ordez zenbaki bat sartzeak. Eraldatzaileak gara, geure burua eraldatzeko prest gaudelako.

Amaierako "k" ere ez da ausazkoa: Horrekin plurala egiten dugu, gure arteko aniztasuna aldarrikatzeko, eta, aldi berean, kolektibo bat garela erakusteko. Asko gara, ezberdinak gara. Denok gara ikastola.

Gehiago irakurri

APARTEKOAK (2)

1. Eskolaz Kanpoko ekintzen hasiera:

urriak 1

Saioaren lehen egunean ekintza ondorengo lekuetan hasiko dugu:
    • Eguerditako ekintzak: Bi deialdi: 13:00etan eta 13.20ean ikastolako frontoian.
    • Euskal dantzak: HH 3ko sarreran.
    • Eskola kirola: frontoian.
      Lehenengo jardunaldia urriaren 4an izango da, eskura duzue egutegia gure webgunean.
    • Atletismokoak: anfiteatroan.
    • Bertsolaritza: idazkaritzako sarreran
    • Gitarra: irakaslearekin adostutako orduan frontoian.
    • Trikitixa eta panderoa: irakasle aldaketa dago aurten eta informazio gehiago dugunean jarriko gara harremetan. Ekintza aurrerago hasiko da.
    • Perkusioa: ez da talderik osatu. Beraz, bertan behera geratuko da oraingoz ekintza.
OHARRA: bileran adierazi bezala, herriko gainerako ekintzen informazioa helarazteaz dagokion elkartea arduratuko da.
APARTEKOAK (1)

1. ON.EUS Euskararen ataria

Captura de pantalla 2025-09-25 a las 10.26.01
“ON ! Piztu euskara(z)” elkartea eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko lankidetza baten emaitza den tresna hau euskararen biziberritzea helburu nagusi duen egitasmoa da.

Webgune honek euskararekin harreman zuzena duten pertsonei laguntza eta baliabideak eskaintzen ditu. Horretarako, euskararekin harremana duten artikuluak, dokuteka, aholkuak, lan eskaintzak eta haur zein helduei euskaraz gozatzeko kantak, ipuinak, jokoak,
marrazki bizidunak, musika, filmak, hiztegiak, euskara errekurtsoak ere eskaintzen ditu.

Baliabide bikaina da euskaraz gozatu eta euskaraz bizitzeko!
Captura de pantalla 2025-09-25 a las 10.30.11
Captura de pantalla 2025-09-25 a las 10.30.40
HERRIKO AGENDA KULTURALA

2. AGENDA KULTURALA

footerra
facebook instagram twitter youtube website