Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

3.
zenbakia



2025eko irailaren 19a

APARTEKOAK
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (22)

1. Guraso bileretako zaintza zerbitzua

Aste honetan guraso bilerak hasiko dira eta gogoratu zaintza zerbitzua egongo dela HH3, HH4, HH5, LH1 eta LH2ko guraso bilera orokorren egunetan, eskaeraren arabera.

INPRIMAKIA

Betetzeko epea: zaintza antolatu ahal izateko, bilera baino 5 egun lehenago itxiko dugu galdetegia. Zaintza zerbitzurik EZ bada, jakinaraziko dizuegu.
Gogoratu noiz diren guraso bileretako datak:
WhatsApp Image 2025-09-11 at 11.09.56
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (12)
1000147361

2. DBH4: bigarren eskuko azoka

Gogoratzen dizuegu irailaren 27an eta 28an, Ugaldetxon bigarren eskuko azoka egin nahi dutela DBH4ko ikasleek. Etxean erabiltzen ez dituzuen jostailuak, liburuak, patineteak eta antzekoak ikastolako LH5-6ko sarrerako ontzietara ekarri, mesedez. Berrerabil daitezkeen gauzak izan daitezela.

Mila esker.

DBH4ko ikasleak
1000147637
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (21)
Captura de pantalla 2025-09-18 a las 9.34.30

2. KMK aldizkaria

Zuen seme-alaben eskutik, gaur jasoko duzue zuen etxeetan KMK aldizkaria, Kilometroetako aldizkaria.

Horrez gain, gogoratu Kilometroen egunean laguntzeko eskaera egin digutela Elgoibarko Ikastolatik eta beraz, interesa baduzu bertan parte-hartzeko eman izena ondorengo dokumentuan: IZENA EMATEKO INPRIMAKIA

Azken eguna: irailak 24.
APARTEKOAK (2)
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (15)

1. Guraso bilera: irailak 22

Irailak 22, astelehena, 17:00etan, ikastolako jantokian, Eskolaz Kanpoko Ekintzetako bilera orokorra egingo dugu. Garrantzitsua da bertaratzea.

Gelako argazkiak nork EZ du nahi (31)

2. Eskolaz Kanpoko Ekintzen hasiera:

urriak 1

Eskolaz Kanpoko Ekintzak urriaren 1etik aurrera hasiko dira martxan, bakoitzari dagozkion egunean eta orduan. Eguerdietako ekintzetako parte-hartzaileak dagokien orduan elkartuko dira HH3koen sarreran.

Bestalde gogoratu, galerietan ordutegiak eskura dituzuela kontsultatu ahal izateko, baliteke aldaketa batzuk egotea eta beraz, hasi aurretik begiratzea eskatu nahiko genizueke.
APARTEKOAK (1)
HERRIKO AGENDA KULTURALA

1. AGENDA KULTURALA

GOIBURUA 300

2. Oarsoaldeko euskaltegiak: helduentzako ikastaroak 25-26

Eskualdeko euskaltegiak ere ikasturteari ekitera doaz eta pertsona helduentzako izen-emate kanpainen berri helarazi digute. Interesgarria izan daitekeelakoan, segidan iritsi zaigun informazioa:
AEK EUSKALTEGIA (INTXIXU EUSKALTEGIA)
  • Maila guztiak eta ordutegi aukera zabala
  • Ordaintzeko erraztasunak eta bekak
  • Izena emateko epea: irailak 26
  • Izena emateko inprimakia
  • Informazio gehiago:
    • Intxixu AEK euskaltegia (Oiartzun)
      • 607534263 / 943493957
      • oiartzun@aek.eus
      • 10:00-13:00 / 16:30-19:30. Ostiral arratsaldetan itxita (Mendiburu kalea, 14)
_Abaraxka 2526 ikasturtea

3. Abaraxka ikasturte berrian

Abaraxka ere itzuli da eta urtean zehar izango duten eskaintzaren berri ematen ari dira. Ezagutu nahi baduzu urriaren 6an 14:45ean edota urriaren 7an, 14:45ean guraso bilera deialdiak egin dituzte ludotekako egoitzan bertan. Interesa baduzu, hurbildu bertara eta ezagutu proiektua gertuagotik.
Kartela25-26 (2)

4. Haur eta Gaztetxoen Irakurle Taldea, Manuel Lekuona Udal Bibliotekan

Herri literaturzalea da Oiartzun, helduen irakurle taldearen ibilbideak eta azken urteotako haur eta gaztetxoen taldeeek erakusten duten moduan. Eta, zaletasun horri erantzuten jarraitzeko, aurten ere hainbat talde sortuko dira Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, haur eta gaztetxoak ere elkartu eta zuen zaletasuna partekatzeko aukera izan dezazuen.

Xabi Salaberria Gonzalez 1545 argitaletxeko kideak gidatuta, hilabetean behin elkartzen da irakurle talde bakoitza, bibliotekako ganbaran.


Beraz, irakurtzea maite baduzu eta lagunekin zaletasun hori partekatu nahi baduzu, hauxe duzu aukera! (Bibliotekan bertan eman behar da izena).


ADINA:
1. taldea: LH 2.
2. taldea: LH 3.
3. taldea: LH 4.
4. taldea: LH 5 eta LH 6.

LEKUA: Manuel Lekuona Udal Bibliotekako ganbara.


EGUNA: hilabetean behin, astelehenetan (irailaren 26an itxiko da izen-ematea, eta orduan adieraziko zaizue egutegi zehatza).

Lehenengo saioak urriaren 6an (LH5-6), urriaren 13an (LH3 eta LH4) eta urriaren 20an (LH2) izango dira.


ORDUA:
LH2: 17:30-18:30.
LH3: 17:30-18:30.
LH4: 18:30-19:30.
LH5-6: 18:30-19:30.


Animatu eta gozatu irakurtzen!
2e550a20-df35-4606-878d-16209d037f95

5. Emergentziei aurre egiteko ikastaroa

Taldea Oiartzungo alor ezberdinetako langileek osatzen dute (osasun langileak, suhiltzaileak eta udaltzainak). Bizilagun taldearen helburu orokorra herritarrei eguneroko larrialdiei aurre egin ahal izateko baliabideak eskaintzea da. Helburu zehatzen artean bihotz-geldialdia, suteak eta trafiko istripu baten aurrean nola jokatu daude.
Saioen metodologia: irizpide teorikoak eta saio praktikoak.

Urriak 8an izango da 18:00etatik 21.00tara Landetxe Kultur Aretoan.

Izena emateko: https://sarrerak.oiartzun.eus
WhatsApp Image 2025-09-18 at 15.42.08

6. Euskararen historia ikasteko aukera

Euskararen historia ikastaroa Oiartzunen Ttur-ttur euskaltzaleon bilgunea, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin batera “Euskararen historia” ikastaroa antolatzen ari da datorren udazkenerako. Ikastaro hau ez da berria, iaz Altzoko kultura batzordeak eta Tolosako Galtzaundi Tolosaldeko euskatzaleen elkarteak antolatu zuten Altzon bertan. Beraien laguntza ezinbestekoarekin, ikastaro hauxe gure zonaldean eskaini nahi da oraingoan.

Gaiak herritarren interesa piztuko duelakoan, 5 saioko ikastaroa aurkezten da. Saio guztiak Oiartzunen izango dira goizeko 10:00etatik 13:00etara.

1.go saioa: Jakin noiztik X. mendera.
2. saioa: Euskara, jalgi hadi kanpora, XI.-XVIII. Mendeak
3. saioa: Pizkundeak eta atzerakada berria, 1800-1975.
4. saioa: Euskalgintzaren berregituratzea eta indarberritzea, 1975-2025
5. saioa: Nora goaz? Etorkizunera begira. Mahai ingurua.

Ikastaroan parte hartzeko izen ematea irailaren 8tik 26ra irekiko da.
footerra
facebook instagram twitter youtube website