Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

2.
zenbakia



2025eko irailaren 12a

BERRI OROKORRAK

Gelako argazkiak nork EZ du nahi (14)

1. Ikasturte hasierako Guraso Bilera Orokorrak

Irailaren 24an hasiko gara 2025-26 ikasturte hasierako bilera orokorrak egiten. Guztiak 17:00etan izango dira. Deialdia Alexiako jakinarazpen bidez jasoko duzue.
WhatsApp Image 2025-09-11 at 11.09.56
Bilerako txostena Alexian ere edukiko duzue: Alexiako Galeriak ataleko Guraso Bilera Orokorrak izeneko atalean. Beraz, deialdia jasotzen joaten zareten heinean, txostenak ere Alexian eskura jartzen joango gara. Bilerara, txostena irakurrita etortzea gomendatzen dizuegu.

Oharra: zaintza zerbitzua egongo da HH 3, HH 4, HH 5, LH1 eta LH 2ko bilera egunetan, eskaeraren arabera. Inprimakia: https://forms.gle/3MR39WGp8J5bhAfRA.

Betetzeko epea: zaintza antolatu ahal izateko, bilera baino 5 egun lehenago itxiko dugu galdetegia. Zaintza zerbitzurik EZ bada, jakinaraziko dizuegu.
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (10)

2. Jantokiko erabiltzaileentzat oharrak

  • Jantokiko erabilera egokia egiteko arautegia errepasatzea ezinbestekoa da. Hemen duzue informazio guztia (altak, bajak, araudia, prozedurak, menuak...).
  • JANTOKIAN HORTZAK GARBITZEKO PROZEDURA: bazkaldu ondoren hortzak garbitzea ez da derrigorrezkoa, gurasoen esku dago erabakia. Beraz, zuen seme-alabak eguerdian bazkal ondoren hortzak garbitzea nahi baduzue, ondorengoa egin behar duzue:
  1. Horretarako prestatutako inprimakia bete https://forms.gle/d8ehZFw2R4bhFfGB9 (irailaren 26 arte).
  2. Urrian hasiko gara. Hortzak garbitzeko tresnak, hortz-eskuila eta pasta, nezeser batean ekarri, bertan izena jarrita.
  3. Hortz-eskuilen higienearen mantenua ikaslearen eta familiaren esku dago.
Oharrak:
  • HHko haurrek, eguerdietako eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen badute eta saioak 13:30 baino lehen hasten badira, ez dituzte egun horietan hortzak garbituko.
  • HH3ko siesta egiten duten ikasleek ezin izango dituzte hortzak garbitu.
  • Haur Hezkuntzan:
    • Jantokiko begiraleak arduratuko dira haurrei laguntzeaz.
    • Hilabeteko azken asteburuko eskola-egunean, etxera eramango dute nezeserra, eskuila garbitzeko. Familia arduratuko da, berriz ere, aste hasieran ikastolara ekartzeaz.
  • Lehen Hezkuntzan:
    • Jantokiko begiralea arduratuko bada ere haurrei laguntzeaz, haurraren esku gelditzen da tresnen erabilera.
    • Hilabeteko azken asteburuko eskola-egunean, etxera eramango dute nezeserra. Familia arduratuko da, berriz ere, aste hasieran ikastolara ekartzeaz.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan:
    • Ikaslearen esku dago hortzak garbitzea.
    • Hortz-eskuila nezeser batean gordeko dute ikasleek. Beraz, bakoitzak bere tresnak ekarriko ditu eta arduratuko da garbitasunaz.
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (12)
Bigarren eskuko azoka 1

3. DBH 4: bigarren eskuko azoka

DBH4ko ikasleak laguntza eske gatoz!

Irailaren 27 eta 28an Ugaldetxon bigarren eskuko azoka egin nahi dugu. Etxean erabiltzen ez dituzuen jostailuak, liburuak, mozorroak, patineteak, baserritar jantziak... ikastolako LH 5-6ko sarrerako ontzi hauetara ekarri, mesedez. Berrerabil daitezkeen gauzak izan daitezela.

Mila esker.
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (13)
kilometroak

4. KILOMETROAK jaiaren ospakizunerako laguntza eske

Aurtengo KILOMETROAK jaiaren ospakizuna (urriak 5) ate joka dugunez, Elgoibarko ikastolako kideek guregana jotzea erabaki dute laguntza eske.

KILOMETROAK jai handia da, eta lan egiteko oinarrizko esentzia AUZOLANA da. Bereziki TXOSNETAN lan egiteko eskatu dute laguntza. Beraz, oso eskertuak leudeke prest dagoen jendea lortuko balute.

Animatuz gero, osatu INPRIMAKI hau.

Izena emateko azken eguna: Irailak 24

Milesker,

Elgoibar Ikastolako Giza Baliabideen Batzordea

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Gelako argazkiak nork EZ du nahi (18)

1. Ikastolako Eskolaz Kanpoko Ekintzetarako Lan Poltsa Eguneratzen ari gara

Gure ikastolan haurrak eta gazteak eskolaz kanpoko hainbat jarduera eta ekintzekin ere formatzen dira, eta horretarako kualifikatutako eta motibazioa duten pertsonak behar izaten ditugu. Kirol jardueretatik hasi eta arte tailerretaraino, kultur saioetatik teknologia tailerretaraino.

Nola eman izena?
Interesa duenak gure webguneko "Gurekin lan egin" atalean dagokion inprimakia osatuz izena eman dezake. Bertan, prestakuntza, esperientzia eta intereseko arloak zehazteko eskatzen du eta "Non lan egin nahiko zenuke?" atalean "Eskolaz kanpoko ekintzak" aukeratu beharko da.

Ikasturte osoan zehar beharrak sortzen diren neurrian, bertatik aukeratuko ditugu barematutako profilak.
Parte hartzeko gogoa duzu? Ez galdu aukera eta bete inprimakia!

APARTEKOAK

HERRIKO AGENDA KULTURALA

EZAGUTU ASTE HONETAKO ESKAINTZA

2. Hemen da berriro Natura Behatuz Familian ekimena

0eef7d86-a395-48a1-83cb-b8d7065797c8 (1)
Jolas eta dinamiken bidez Txara basoa nolakoa den ikusi, sentitu eta bizitzea gonbidaru nahi zaitugu; bere landaredia eta animaliak ezagutu gertutik behatuz eta elkarrekin partekatuz.

Etorri Oiartzungo txoko magiko bat ezagutu eta maitatzera!

Eman zure izena mesedez antolaketa errazteko ondorengo inprimakian.
footerra
facebook instagram twitter youtube website