|
|
|
|
1. zenbakia
2025eko irailaren 8a
|
|
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Familia berrientzat:
Jaso berri duzun dokumentu Haurtzaro Ikastolako buletina da. Baina, zer da buletina? Ikastolako barne komunikaziorako dokumentua da, bertan informazio nagusiaz gain, ohar garrantzitsuak ere jasotzen dira. Buletin bakoitzak zenbaki bat du, zein datarekin atera den adierazten dugu eta ostiraletan bidaltzen dugu.
|
Baina, nola jasotzen da? Gaur jaso duzun moduan digitalki jasotzen da, ikastolako gurasoen e-postaren bidez. Horrez gain, Alexian ere eskura dezakezu, baita gure ikastolako webgunean ere kontsulta daiteke: https://haurtzaroikastola.eus/buletinak/
|
|
Beraz, adi ostiraletan eta ongi-etorri gure komunitatera!
|
|
|
|
|
|
|
2. 2025-26 ORDUTEGIAK:
Ikasturte honetan ondorengoa izango da gure ordutegia:
|
- HHn sarrerako ordutegia malgua izango da.
- Irailak 8-12: 09:00-12:00.
- Irailaren 15etik aurrera: 09:00-12:00 eta 14:30-16:30.
- LHn
- Irailak 8-12: 08:30-12:00.
- Irailaren 15etik aurrera: 08:30-12:00 eta 14:30-16:30.
- DBHn
- Irailak 9-12: 09:00-13:10.
- Jantokia 14:00 (zaintza 13:10-14:00).
- Irailaren 15etik aurrera: 08:00-14:00.
|
|
|
|
|
|
3. Zaintza zerbitzua
Goizeko zaintza zerbitzua, HH4tik LH6 bitartekoentzat, martxan dago gaurtik aurrera:
|
- 07:30-09:00.
- Zaintza gela HH5 eremuan dago. Okindegitik gertuen dagoen sarreratik.
- Beranduenez 08:45ean sartu ahal izango da zaintza gelan.
- 3 urteko haurren kasuan, goizeko ordutegi osoa betetzen hasten direnean, familiek zaintza zerbitzua erabiltzeko aukera izango dute, beti ere ikaslearen egokitzapen prozesua egokia baldin bada. Haurra egokitu arte, heldu erreferenteak bertan egoteko aukera ematen da.
- Ikasturtean zehar zerbitzu honen beharra suertatuko balitz, idazkaritzan izena eman daiteke.
- Doako zerbitzua da.
|
|
|
|
|
|
4. Haurtzaroikastola.eus FAMILIA atala: Urtean zehar beharrezko informazioa
Ikasturte honetan zehar beharrezkoak izango zaizkizuen informazio garrantzitsu guztiak FAMILIA atalean dituzue eskuragarri.
|
Atal honetan modu antolatuan eta eguneratuan aurkituko dituzue ikasturtean zehar erabilgarriak izan dakizkizueken datu, dokumentuak eta informazioak.
|
Halaber, tutorearekin harremanetan jarri nahi izanez gero, email helbideak webgunean dituzue eskuragarri.
|
Kontuan hartu, tutoreek aukera dutenean jarriko direla zuekin harremanetan.
|
|
Gomendatzen dizuegu atal hau aldizka kontsultatzea ikastolako berritasun eta informazio funtsezko guztien berri izateko.
|
|
|
|
|
|
|
5. Bekak
|
Aurreratzen dizuegu Haurtzaro Ikastolan eskaerak bideratzeko (edo kontsultak egiteko) epea, berriz, honako hau izango dela:
|
|
IRAILAREN 8tik IRAILAREN 25era
|
|
08:30etik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era
|
|
|
|
|
|
|
6. Dokumentazioa sinatuta itzuli ikastolara BAI EDO BAI
Zuen seme-alabek bi dokumentu daramate etxera gaur. Eskura jasoko dituzue:
|
- Medikazioa emateko baimen inprimakia
- Irteeretarako baimena
|
Derrigorrezkoa da irailaren 12rako, ostirala, osatuta itzultzea tutoreari (bi dokumentuak eta ikasle guztiek).
|
|
|
|
|
|
|
7. Argitxoren egutegia
Berriz ere, ARGITXOREN EGUTEGIA banatuko dizuegu familia bakoitzari, zuen etxean jartzeko eta gure txikienek, ikastolan bezala, hain maitagarria duten pertsonaia gertu izateko. Egutegiaren salneurria 4 eurokoa da eta kopuru hori iraileko erreziboari gehituko diogu. HHtik LH3. mailara arte (8 urte) banatu dugu egutegia gaur, astelehena, hilak 8.
|
|
Halere, norbaitek itzuli nahi izango balu, hilaren 12ra arte, ostirala izango du egiterik, seme-alabaren tutoreari eman besterik ez du. Ez dugu onartuko ondoren itzulitako egutegirik. LH3tik gorako mailetako familiek egutegia eskuratzeko interesa baduzue, idazkaritzan galdetu.
|
|
|
|
|
|
|
Eskolaz Kanpoko Ekintzen oharrak
1. Eskolaz Kanpoko Ekintzak 2025-26
Ikasturterako Eskolaz Kanpoko Ekintzen eskaintza joan den ekainean zabaldu eta izen-ematea egin genuen. Orain irailean, alta berriak eta bajak emateko aukera izango duzue.
|
- 2025-26 ikasturteko ekintzen dokumentua. Bertan ordutegiak kontsulta ditzakezue.
- ADI! Bertso eskolan eta antzerkian ordutegin hainbat aldaketa izan dira.
- Familia askok jantokiko egunak eskolaz kanpoko eguerdiko ekintzen baitan antolatu dituzuela aurreikusten dugu. Egutegian aldaketak egon direnez ekintza batzuetan, familiaren ardura izango da, jantokian ere aldaketak egin behar badira,
7 egunetako epearen barruan egitea.
- Izen ematea egiterako orduan, alta berriak onartuko dira, baldin eta lekurik badago, bestela zai zerrenda osatuko da.
- Momentuan beteta daudenak hauek dira:
- Dantza modernoa: LH 1 beteta dago.
- Antzerkia: LH 5eko taldetan, 3 plaza asteartetan eta bakarra astelehenetan, beste talde guztiak beteta daude.
- Eskulanak
- Sorgin eta Aztien Heltzea.
- Ekainean izena eman zenuten edo ez jakiteko, Google inprimakia izango duzue posta elektronikoan (spam-ean eduki dezakezue).
- Ekainean izena eman bazenuten eta aldaketarik ez baduzue egin behar, nahikoa izango litzateke horrela.
- Alta berriak emateko aukera izango duzue. Kontuan izan, ez dakigula zenbat baja jasoko ditugun, ezin dugula plaza egon daitekeela ziurtatu. Lehentasuna ekainean izena emandakoek izango dute eta lekurik bada taldean sartuko zaizue, ez bada lekurik, hurrengo bajak jaso bitartean zain egon beharko duzue.
- IZEN-EMATE EPEA: irailaren 8tik 14ra.
|
|
|
|
|
BESTELAKO GAIAK
|
1. Euskararen historia ikastaroa
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|