Euskara ez da hizkuntza bat gehiago, herria egiteko modua da guretzat, gure balioetan oinarritutako herria.
|
Horren lekuko Ikastolak: 7 probintzietan herria euskaratik egitea helburu dugun proiektu pedagogikoak. Ikastolen bihotzean euskara dugu, gure izaeraren ardatz.
|
Gure egunerokoa euskaraz bizi dugu eta hori horrela izaten mantendu dezagun, gazteen ekintzailetza eta euskara uztartzen dituen proiektua dugu ikastolan: Eskuttun euskara taldea. Ekintzailetza eta euskara bi bide izatetik, elkar indartzen duten zutabe dira Eskuttunen. Hizkuntza batek komunitatea sortzen duenean, komunitate horrek herria eraikitzen du.
|
Eta herri hau euskaratik egin nahi dugu, euskaratik egiten ez badugu, izango al da bada herririk?
|