Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

26
zenbakia



2026ko martxoaren 13a

An image of...
IZENBURUAK (10)
HH
DBH

1.- URA ZENTZUZ ERABILI
Martxoko keinua

1. Martxoan sartu gara eta Agenda 30etik badator hilabete honetako KEINUA:
  1. Hortzak garbitzean, ura behar ez duzunean, txorrotada itxi.
  2. Dutxan behar den denbora baino gehiago ez pasa.
Gure inguruan ur asko badugu ere, zaindu beharreko elementua da. Murriztu al dezakegu ur kontsumoa?
Ziurrenik bi keinu txiki kontuan hartzen baditugu, lortuko dugu:
  1. Hortzak garbitzean ur txorrotada beti irekia utzi beharrean, ura behar ez duzuenan itxi.
  2. Bainatu beharrean, dutxa hartzea hobe da. Inoiz neurtu al duzu zenbat denbora pasatzen duzun dutxan? Behar baino denbora gehiago ez badugu pasatzen, ez dugu ura alferrik gastatuko.
Urarekin lotutako beste aholkuren bat nahi?
  • Zure ontzia erabili ura edateko, eta, ostatuetan, iturriko ura eskatu. Botilako uraren ordez, iturriko ura edaten hasten den pertsona bakoitzeko, urtean 36 kg CO2 gutxiago isuriko dira.
Horregatik, Talde Berdeko kideok animatzen zaituztegu zuen egunerokoan, eta batez ere, hilabete honetan, uraren kontsumo arduratsua egitera.

Xumea irudituagatik, ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa.
IZENBURUAK (4)
GO_M17_banner_Kartela-A3

2.- GREBA GUTXIENEKO SOLDATA HEMEN ERABAKITZEKO martxoaren 17a

Martxoaren 17rako greba deialdia egin da eta Haurtzaro Ikastolako lan bazkideek aldarrikapenari babesa ematea eta greba egitea erabaki dute.

Gauzak honela, gure egunerokoan eskaintzen ditugun zerbitzuak (garraioa, jantokia, goizeko eta eguerdiko zaintza, jardun pedagogikoa, eskolaz kanpoko ekintzak…) ezin izango ditugu eskaini, ikastola zerbitzu minimoetan egongo delako egun horretan.

Egun horretan jantoki zerbitzurik ez denez izango, egun horretako gastua erabiltzaile guztiei zuzenean deskontatu egingo zaizue, bajarik eman gabe.
An image of...
Acabe-1

3.- Treba gaitezen elkarrekin: Ohitura osasuntsuak sortuz: elikadura portaera-nahasmenduak ekiditeko familientzako gida. ACABE elkartea

FAMILIA FORMAZIOA. Saioaren informazioa:
  • Martxoak 24 , 16:45ean: adin guztietako familientzat.
Saio hauek aurrera eramateko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Hemen dituzue izena emateko inprimakiak:
  • Martxoaren 24a (zaintzarekin eta itzulpenarekin): Egin klik hemen. Epea: martxoak 17
Saioetan apuntatzeko aukera astebete lehenago itxiko dugu. Izen-emate kopuruaren arabera eskainiko ditugu zaintza eta itzulpen zerbitzuak.

Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!
IZENBURUAK (9)

4.- KORRIKA

Martxoaren 19tik 29ra bitartean 24. Korrika izango da. Hamaika egunez, gau eta egun, bi mila kilometro baino gehiagoko ibilbidea egingo da, Euskal Herri osoan euskararen aldeko mezua zabalduz. ATHARRATZEn hasi eta BILBOra heldu arte (Oiartzundik martxoaren 23tik 24rako goizaldean, 02:38an igaroko da), KORRIKA 24k herriz herri aldarrikatuko du euskararen lurrean gure hizkuntza hedatu behar dela, mende eta garai berriek eskatzen dituzten erronka guztiei aurre egiteko.

HAURTZARO ETA OIARTZO IKASTOLAKO KILOMETROA

Oiartzundik martxoaren 24an, astearte goizaldean (astelehenetik asteartera) pasatuko da eta larunbatean jakingo da zein eremutan egokituko zaigun lekukoa eramatea. Horregatik, dakigunean sareetan zabalduko dugu zein den gure kilometroa.

HAURTZARO IKASTOLAKO KORRIKA EGUNA

Ikastolak aurten Haurtzaroko Korrika eguna antolatuko du. Goiz-goizean hasiko dugu eguna ospatzen, 10:00etan DBHko KORRIKAldia egingo dugu. Ondoren, Haurtzaro Ikastolako Lekukoari harrera ikastolako anfiteatroan (eguraldi txarrarekin Madalensoron) eta, arratsaldean, Korrika Txikiarekin amaitu. Eguna amaizeko, Haurtzaro Ikastolako ekintza estraeskolarrak ikusteko aukera izango dugu Landetxe plazan eta, Doneztebe plazan HAMAIKA TXOKO DESKUBRITZEKO egongo dira jarraian.

EKINTZA ESTRAESKOLARRETAKO SAIOA 17:30EAN

Martxoak 23, astelehena, arratsaldeko 17:30ean hasiko da ekitaldia Landetxe plazan, eta 18:30ean bukatuko da Oiartzungo plazan. Animatu!
Haurtzaro Ikastolako Korrika (2)

KORRIKA EGUNA OIARTZUNEN

Gogoratu bihar Korrika Eguna izango dela herrian eta bertarako hainbat ekintza antolatu direla goizetik hasi eta egun osoan zehar.
An image of...
IZENBURUAK (11)
Captura de pantalla 2026-03-12 a las 10.52.45

5.- AURTENGO INAUTERIETAKO BIDEOA IKUSGAI

Ikusgai duzue jada gure webgunean aurtengo Inauterietako arratsaldeko ekitaldiko bideoa. IKUSI: https://haurtzaroikastola.eus/gure-balioak/inauteriak-haurtzaro-ikastolan/
An image of...
WhatsApp Image 2026-03-11 at 12.43.47

6.- 1.173 HERRITARREN AHOTSA LEGEBILTZARRERA IRITSI DA

Asteartean, Jaurlaritzako 6 legebiltzarkidek Urmendiko gonbidapenari erantzun zioten eta herriko proiektua lehen eskutik ezagutzeko aukera izan zuten. Bertan, udaleko, ikastolako eta Urmendiko ordezkariek proiektu pedagogiko osoa xehe-xehe aurkeztu zuten.

Ondoren, "Urmendi, beti herri! 0-3 bizirik!" plataformako kideek hiru mezu argi utzi zituzten:
  • Urmendi esperantza da. Komunitatea eraikitzen du, familiak emozionalki babesten ditu eta zaintza eta heziketa praktiketan indartzen ditu. Herrian bizi diren familia guztien etxea da.
  • Kalitate honen oinarria autonomia eta askatasuna izan da: ekipo pedagogikoaren kohesioa eta jarraikortasuna, eta zerbitzu bikain bat eskaintzeko profesionalek egunetik egunera erakutsi duten konpromisoa.
  • Ez gaude prest Urmendi 0-3 galtzeko. Eta gure esku dagoen guztia egingo dugu hori defendatzeko.
Bisita amaitzean, bildutako 1.173 sinadura legebiltzarkideen eskuetan utzi zituzten.

IRAKURTZEKO ARTIKULUA: berria.eus
An image of...
gainburua horizontal 2

7.- Errigoraren kanpaina, martxan

Martxan da Errigoraren nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina, martxoaren 18ra arte. Kanpaina honetan parte hartuz:
  • Bertako elikagaien alde egingo duzu.
  • Euskara indartuko duzu.
  • Auzolana bultzatuko duzu.
  • Ekoizpenean bidezko harremanak sustatuko dituzu.
Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, ardoak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak dituzu aukeran. Guztiak dira kalitate bikainekoak eta guztiek daramate Errigora Balioak berme-zigilua.

Animatu eta parte hartu! Webgunea: www.errigora.eus

Banaketa:
Banaketa apirila bukaeratik aurrera aurreikusten da. Eskaera egiterakoan aukeratu behar duzu produktuak jasotzeko puntua (Haurtzaro Ikastola) eta bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasa beharko duzu jasotzera. 200 bat herritan daude banaketa-guneak.

Ordainketa:
Webgunean bertan, txartel bidez. Ordainketak bi zatitan egiteko aukera izango duzu.
An image of...

8. GURE HAURRAK ERE BADIRA / "Pagadietatik olibondoetara: herrien arteko elkartasuna"

Martxoaren 30etik (Palestinako Lurraren Eguna) maiatzaren 15era arte (Nakbaren oroimen eguna), hezkuntza komunitateari zuzendutako elkartasun ekimen batean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu: “Pagadietatik olibondoetara: herrien arteko elkartasuna”.

Noiz?
Martxoaren 30etik maiatzaren 15era arte

Zer proposatzen dugu? Ikastetxeek, ikastolek, Guraso Elkarteek eta hezkuntza komunitateak oro har:
  • Olibondo bat landatzea, bakoitzak nahi edo ahal duen tokian eta moduan (ikasleekin, ekimen sinboliko baten bidez, edo langileen aldetik).
  • Ekintza hori bideo labur batean grabatzea, honako leloarekin: “Pagadietatik olibondoetara: herrien arteko elkartasuna”
Zergatik olibondoa? Olibondoa Palestinan sustraien, iraunkortasunaren eta lurrari loturiko identitatearen sinboloa da.
Palestinako haurrak Palestinaren etorkizunaren sustraiak diren bezala. Horregatik, hasieratik genozidioaren helburu zuzena izan dira.

Nola parte hartu?
  1. Olibondo bat landatu (sarean edo tokiko lorezaintza / nekazaritza dendetan eskuratu daiteke).
  2. Ekintza bideo labur batean grabatu.
  3. Leloa ozenki adierazi:
    “Pagadietatik olibondoetara: herrien arteko elkartasuna”
  4. Bideoa sare sozialetan partekatu.
Ekimenaren helburuak
  • Palestinako haur eta nerabeekiko elkartasuna adieraztea modu sinboliko eta eraikitzailean.
  • Hezkuntza komunitatean hausnarketa sustatzea honako balioen inguruan:
    • Giza eskubideak
    • Nazioarteko justizia
    • Herrien arteko elkartasuna
Eskerrik asko aldez aurretik, beste behin gure ekimenean parte hartuko duzuelakoan, Gure haurrak ere badirelako, jarrai dezala elkartasun uholdeak! Genozidioa gelditu!

Elkartasunez, Gure Haurrak ere Badira ekimena.
An image of...

UDALEKUAK: UDALEKUEEN BERRI IZAN

Oiartzungo Udalekuetako OHARRA:

2026ko udalekuetan ez da zozketa egingo.
Gogoratu martxoak 17-28 bitarte egin behar dela ordainketa. Ordainagiriarekin batera, osasun txartela eta irudi baimena bi guraso/tutoreek sinatuta entregatu behar da. Behar beharrezkoa da izen ematea amaitzeko daten barruan dokumentazio guztia entregatzea, bestela ez da onartuko izen ematea. Familia guraso bakarra edo alarguna zaretenak dokumentazioa atxikitu.
INFO GEHIAGO HEMEN


An image of...

ARGI HIZKIAK: 2 liburu gomendio aste honetan

HH (16)
HH (4)

IRAKURRI GEHIAGO

An image of...
Binakako pelota txapelketa

1.- Binakako txapelketa gaur Oiartzunen

Gaur, ostirala, 19:00etan, binakako txapelketa izango da Madalensoro pilotalekuan Iturriaga-Orbegozo, RL Mujika- O.R Larramendiren kontra. Animatu eta hurbildu herritarrak animatzera!

An image of...

KULTUR AGENDA

footerra
facebook instagram twitter youtube website