|
|
|
|
25 zenbakia
2026ko martxoaren 6a
|
|
|
|
|
|
1. Martxoak 8, *Emakumeen nazioarteko eguna
Urte osoan zehar lantzen ditugu feminismoaren balioak ikastolan. Oinarri ditugun bizikidetza osasuntsu baterako 14 printzipioetako bat da parekidetasuna, eta egunerokoan gaia lantzen jarduten dugu. Egunerokoaz gain, martxoaren 8a berezia izaten da, ordea. Modu kolektiboan gaiari presentzia emateko eguna izan ohi da eta, gaur ere, ikasgeletan gaiari lotutako hainbat lanketa egin ditugu, larunbatean baita *Emakumeen Nazioarteko eguna. Ikastolan ez ezik, etxeetan ere gaiaz eta egin dutenari buruz hitz egiteko gonbita luzatzen dizuegu, aldarrikapena ardura kolektibotik indartzea garrantzitsua baita guretzat.
|
|
|
|
|
|
Herrian ere, hainbat ekintza antolatu ditu Oiartzungo Asanblada Feministak eta horietan parte hartzera animatzen zaituztegu, denon artean egingo baitugu jendarte parekide eta berdinzaleagoa!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
2. Treba gaitezen elkarrekin: Ohitura osasuntsuak sortuz: elikadura portaera-nahasmenduak ekiditeko familientzako gida. ACABE elkartea
FAMILIA FORMAZIOA. Saioaren informazioa:
|
- Martxoak 24 , 16:45ean: adin guztietako familientzat.
Saio hauek aurrera eramateko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Hemen dituzue izena emateko inprimakiak:
|
- Martxoaren 24a (zaintzarekin eta itzulpenarekin): Egin klik hemen. Epea: martxoak 17
|
Saioetan apuntatzeko aukera astebete lehenago itxiko dugu. Izen-emate kopuruaren arabera eskainiko ditugu zaintza eta itzulpen zerbitzuak.
|
Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
3. MARTXOAK 23: HAURTZARO IKASTOLAKO KORRIKA EGUNA:
Jakingo duzuenez, martxoaren 19tik 29ra bitartean 24.Korrika izango da. Hamaika egunez, gau eta egun, bi mila kilometro baino gehiagoko ibilbidea egingo da, Euskal Herri osoan euskararen aldeko mezua zabalduz. ATHARRATZEn hasi eta BILBOra heldu arte (Oiartzundik martxoaren 23tik 24rako goizaldean, 02:38an igaroko da), KORRIKA 24k herriz herri aldarrikatuko du euskararen lurrean gure hizkuntza hedatu behar dela, mende eta garai berriek eskatzen dituzten erronka guztiei aurre egiteko.
|
|
Beroketa lanetarako, Ikastolak aurten Haurtzaroko Korrika eguna antolatuko du. Goiz-goizean hasiko dugu eguna ospatzen, 10:00etan DBHko korrika egingo dugu, ondoren anfiteatroan ekitaldia eta, arratsaldean, Korrika Txikiarekin amaitu. Ondoren, Haurtzaro Ikastolako estraeskolarrak ikusteko aukera izango dugu. Aurtengo leloak dioen moduan: Gu ere Euskara garelako. Gozatu!
|
|
Korrika Txikia: kamiseten kolorea eta ibilbidea
|
Korrika Euskal Herri osoan egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. AEK erakundeak antolatzen du eta euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzea ditu helburu. AEK euskaltegiak KORRIKArekin loturiko hainbat ekintza antolatu ditu, tartean Korrika Txikia.
|
|
|
Martxoaren 23an, astelehena, arratsaldeko 15:00ak aldera Haurtzaro Ikastola eta Elizalde Ikastetxearen artean dagoen biribilgunetik aterako da Korrika Txikia. Bertan parte hartzeko HHko eta LHko ikasleek dagokien koloreko kamiseta jantzita ekarri behar dute:
|
|
- HH3: kamiseta urdina
- HH4: kamiseta gorria
- HH5: kamiseta beltza
- LH1: kamiseta gorria
- LH2: kamiseta urdina
- LH3: kamiseta gorria
- LH4: kamiseta beltza
- LH5: kamiseta txuria
- LH6: kamiseta urdina
|
IBILBIDEA honako hau izango da:
|
|
- HH3: biribilgunetik aparkaleku berrira.
- HH4: aparkaleku berritik karreterako bidegurutzera.
- HH5: bidegurutzetik Pikabeneko autobus geltokira.
- LH1: Pikabeneko autobus geltokitik Isastiko kaskora.
- LH2: Isastiko kaskotik Matteora.
- LH3: Matteotik Iturriozko gasolindegira.
- LH4: Iturriozko gasolindegitik Iturriozko autobus geltokira.
- LH5: Iturriozko autobus geltokitik Altzibarko bidegurutzeraino, bidegorritik barrena.
- LH6: Altzibarko bidegurutzetik plazaraino, Belutenetik gora.
|
OHARRA: ikasle bakoitzak 4 katekorratz ere ekarri behar ditu.
|
|
|
Ondoren, Haurtzaro Ikastolako estraeskolarrak ikusteko aukera izango dugu. Jarrai dezagun euskaratik euskara zabaltzen!
|
|
|
|
|
|
|
4. Sinadura bilketa martxoaren 9an 16:15ean Urmendiko sarreran, Ikastolako idazkaritzan eta kiroldegian
|
|
|
|
|
|
|
|
5. Galdetegia: euskararen larrialdi egoera dela eta
|
Egin TEST HAU, eta jakin zein puntutaraino bizi duzun euskara... bihotzez, ahoz edo bihotz-ondoan gordeta.
|
|
|
|
|
|
Euskararen egoeraren larritasuna agerian utzi dute aurten hainbat erakundek eta norbanakok: gelditze baten zantzuak daude, eta hizkuntzaren etorkizuna ez da ona.
|
Laburbilduz, normalizazio eta biziberritze prozesuaren azken hamarkadetako susperraldia moteldu egin da. Hori dela eta, euskararen indarberritzean pausoak eman behar dira, gelditze joera aldatu, eta hizkuntzari beste bultzada bat emateko, horren aldeko olatu berri bat sortzeko. Hori da analisia.
|
Horrekin lotuta, zeresanik handiena eman duen ikerlana Siadecok UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen enkarguz joan den uztailean argitaraturikoa izan da, Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa deiturikoa. Hamar urte barruko egoera irudikatu dute txosten horretan, eta zera da ondorio nagusia: «Euren eguneroko bizimoduan inguruan nagusiki erdara duten euskal hiztunak gero eta gehiago izango dira».
|
|
Oro har, ikerlan horrek agerian utzi du, betiere proiekzioa betez gero, 2036rako euskararen ezagutza maila apalagoa izango litzatekeela, eta etxean nagusiki herritar gutxiagok erabiliko luketela. Eta horrek guztiak eragingo luke, beraz, euskararako joera berezkoa ez dutenek toki handiagoa hartuko luketela gizartean.
|
Betiere aurreikusitakoa betez gero, euskara, historian lehen aldiz, sozialki nagusi den ia lurralde eremurik gabe geldituko litzateke. Arnasgunerik gabe geratzeko bidean dela, alegia. Gaur egun, ahultzen eta urritzen ari dira eremu horiek, eta txostenean ondorioztatu dute hamar urteren buruan ez dela izango euskararen erabilera %60tik gorakoa duen udalerririk. Esnatu gaitezen, beranduegi izan baino lehen!
|
EUSKARA LARRIALDIAN, ETA BESTE INDARRALDI BATEN BEHARREAN
|
|
|
|
|
|
|
|
|
6. Tanta elkartasun txartelak
|
TANTA egitasmoa ikastolen jaien ekimenez sortu genuen. Jaiok finantzatzeko, urtean zehar diru sarrerak lortzeko bideak irekitzen ditugu: arropa salmenta, txosnak, tonbola, sarrerako kutxak, kultur eta kirol ikuskizunak… Baliabide horietako bat zozketa izan da. Jai bakoitzak bere zozketa antolatu izan du: dirua, auto bat, bidaia bat… gauza desberdinak zozkatzen genituen. Helburua bera izanik –jaien autofinantzazioa–, bost zozketa horiek egin beharrean, ikastolen jaiek elkartasun txartelak egitea erabaki genuen, eta TANTA sortu.
|
|
|
Txartel bakoitzak 5€ balio du, eta saria 60.000€koa da. Laguntzeko erabakia hartua du gure ikastolako Kontseilu Errektoreak eta horretarako ikastolako familiei eta langileei BI TXARTEL banatuko dizkizuegu martxoan (martxoko erreziboan kobratuko ditugu). Txartelak lortzeko aukera hori herritar orori ere eskaintzen diogu. Prozedura ondorengoa izango da:
|
|
- Ikastolak, familia eta langile guztientzat bi txartel, gutxienez, eskatuko dizkie antolatzaileei.
- Familiaren batek edo langileren batek, txartela EZ BADU EROSI NAHI, inprimaki hau bete behar duzue, beranduenez martxoaren 13erako. Ondoren ez dugu itzulketarik onartuko.
- Norbaitek txartel bat baino gehiago nahiko balu, familian, lagunartean... saltzeko, bete inprimakia hau. Epea martxoaren 13an amaituko da.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
ARGI HIZKIAK: 2 liburu gomendio aste honetan
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1. Xanistebanetako pilota txapelketaren izen-ematea
|
Zuen seme-alabek 2026ko Xanistebanetan pilota txapelketan izena emateko aukera zabaldu da, martxoaren 18a bitarte.
|
Txapelketaren xehetasunak:
|
- Benjamin mailan (LH3-LH4), haurrek hiru modalitateren artean aukeratzeko parada izango dute, txapelketan eskuz, xisteraz edo palaz jokatu ahal izango dute, hiruetako bakar bat aukeratuz.
- Alebin mailan (LH5-LH6), pilotari bakoitzak, berak entrenatzen duen modalitatean jokatuko du txapelketa. Palan binaka, eskuz banaka edo binaka eta xisteraz, izen-ematearen arabera.
- Eskola pilotatik kanpo dauden ikasleentzat ere irekia dago txapelketa.
|
|
|
|
|
|
1. Abaraxka: Gure amonei eskertza
Martxoaren 7an, larunbata, Gure amonei eskertza ekintza antolatu da Abaraxkan. 16:30ean, Kontzejupe plazan. Animatu eta etorri zure amonekin!
|
|
|
|
|
|
|
|
2. Literatura Plazara ekimena
|
|
|
|
|
1545 argitaletxeko kideek laugarrenez antolatu dute Literatura Plazara ekimena. Euskara, jalgi hadi plazara argitaratu zuen Bernat Etxeparek 1545. urtean; Literatura, jalgi hadi plazara diote haiek orain.
|
Adin guztietako literaturzaleentzat egitarau oparoa antolatu dute. Hona hemen ekintza sorta:
|
- Hilak 9 (astelehena), 17:30 eta 18:30ean, Udal liburutegian. Leire Bilbao idazlearen bisita irakurle taldeko LH3 eta LH4ko taldeei. Udal liburutegiak eta 1545 argitaletxeak antolatuta.
- Hilak 13 (ostirala), 19:00etan, Landetxen. Biziminak. Doluak hitzetan errezitaldi emanaldia. Goiatz Labandibar, Karmele Mitxelena eta Olatz Mitxelena idazleak, Idoia Hatxe, Izaro Telletxea eta Ainara Lasa herriko sortzaileak. Sarrerak erosi behar dira. Killirikupe eta 1545 argitaletxeak antolatuta.
- Hilak 14 (larunbata), 10:30etik 12:00etara, Udalbatza aretoan. Bat eta bat, hamaika. Aukeratzea, ze zaila! Mireia Delgado eta Dorleta Kortazarren arteko solasaldia: zein liburu aukera, zergatik eta zertarako? Galtzagorri elkartea, Ku-ku elkartea eta 1545 argitaletxeak antolatuta.
- Hilak 15 (igandea), 10:30etik 13:30era, Ehuntze espazioan. Idazketa tailerrei buruz: gidarien elkargune bat topaketa solasaldia. Idazketa sortzailea: helburua, materialak, estrategiak… Eider Perez Adeletxek gidatuta. Metrokoadroka eta 1545 argitaletxeak antolatua.
- Hilak 16 (astelehena), 17:30ean, Udal liburutegian. Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailearen bisita irakurle taldeko LH2ko taldera. Udal liburutegiak eta 1545 argitaletxeak antolatuta.
- Hilak 18 (asteazkena), 19:00etan, Galdosenean. Dena zulo bera zen liburuaren aurkezpen emanaldia Eider Rodriguez idazlearekin eta Anari Alberdi musikariarekin. Galdosenea taberna eta 1545 argitaletxeak antolatuta.
- Hilak 22 (igandea), 18:00etan, Landetxen. Su txikian bertso saio musikatua. Haira Aizpurua, Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsotan, Alaia Martin gaiak jartzen eta Patxi Amulet eta Bastien Marianne musikariekin. Sarrerak erosi behar dira. 1545 argitaletxeak antolatuta.
- Hilak 28 (larunbata), 12:00etan, Udal liburutegiko kaperan. LERA poesia errezitaldi musikatua. Castillo Suarez idazlea, Udane Ansa ilustratzailea eta Peru Galbete musikariekin. 1545 argitaletxeak antolatuta.
|
|
|
|
|
|
|
3. KORRIKA BADATOR. Herriko korrika Kultur ekintzak
|
|
|
|
|
|
|
Animatu eta parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|