|
|
|
|
24. zenbakia
2026ko otsailaren 27a
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1.- Denok morez janzteko gonbita, datorren ostiralerako
Datorren igandean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da eta gure komunitatean egun honetako aldarrikapenei eutsi nahi diegu aurten ere, orain arte jendarte parekideagoa lortzeko eman diren pausuak balioetsi eta eskertuz eta oraindik lortzeke ditugun erronka eta aldarrikapenak indartuz.
|
Geletako lanketaz gain, ostiralean, martxoaren 6an, etapa bakoitzak irudi erraldoi bat irudikatuko du anfiteatroan, aldarrikapen horiek sinbolizatzeko asmoz. Horregatik, gogoratu nahi dugu egun horretan morez jantzita etortzeko eskaera egiten dugula.
|
|
|
|
|
|
|
2.- Guraso ordezkari bilera: martxoaren 2a, astelehena.
|
Guraso Ordezkariek bilera egingo dute martxoaren 2an, astelehenean, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan.
|
|
Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.
|
|
|
|
|
|
|
|
3.- Urmendi, heti herri. 0-3 bizirik!
|
|
|
|
Eusko Jaurlaritzak udal haur eskolei aurrerantzean diru laguntzarik ez diela emango jakinarazi du, eta albisteak hautsak harrotu ditu gurean. Jaurlaritzaren neurri berri horrek zuzenean eragiten baitio Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoari, Urmendiri, baita gure 0-18 hezkuntza proiektu integralari ere.
|
Arriskuan da, beraz, Urmendi 0-3 proiektua, eta oso larrituta gaude, bai Ikastola eta baita herria bera ere. Komunitate oso bat dago ikusmiran, eta egoera horren aurrean, herritarrak, gurasoak eta langileak antolatzeko deialdia egin da "herri proiektua den heinean berau babesteko". Horrela, Urmendi beti herri. 0-3 bizirik! herri plataforma sortu da. Ikastolatik plataformak proposatutako ekintzetan parte hartzeko deialdia luzatu nahi dizuegu.
|
Bestalde, azken udal plenoan, Urmendi haur eskolaren egoeran hizketagai izan zen, eta Haurtzaro Ikastola ere bertan izan zen. Plenoan bertan, Urmendiko langileek adierazpenak egin zituzten, baita Urmendi, beti herri. O-3 bizirik plataformak ere.
|
Egoera hau babesteko, plataformak sinadura bilketa hasi du eta datorren astetik aurrera, Ikastolako idazkaritzan sinatzeko aukera izango da.
|
Gaiaren inguruan gehiago jakiteko, jarraian dituzue irakurgaiak:
|
|
|
|
|
|
|
4.- XANISTEBANETAKO TXOSNAK 25 urte
|
Aurtengo Xanistebanetan, 25 urte beteko dira Haurtzaro Ikastolako txosna antolatzen hasi ginenetik. Xanistebanetako txosna batzordetik, modu berezian ospatzeko nahikoa urte badirela iruditzen zaigu eta hainbat ekintza antolatzen hasiak gara.
|
Lehenengoa ospakizunaren seinale, irudi bat sortu nahi genuke. Horregatik, irudi lehiaketa batean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu: ikasle, ikasle-ohi, langile, langile-ohi, guraso, guraso-ohi edo noizbait gure Xanistebanetako txosnan afaldu eta bertako giroaz gozatu duzuen guztioi.
|
- Gaia: Xanistebanetako txosnak, 25 urte hauetan, herriko festetan sortzen duen giroa, bertako lankidetza, edo bertan, lagunartean, bizi izandako bizipenak.
- Epea: 2026/03/27
- Irudia helarazteko moduak:
1.- Digitalki entregatu nahi duenak, haurtzaro@ikastola.eus postara bidali beharko du bere irudia. Mezuaren gaian "Irudi lehiaketa" jarriaz eta harremanetarako beharrezkoak diren datu pertsonalak mezuaren gorputzean adieraziz. 2.- Fisikoki entregatu nahi duenak, idazkaritzan kutxa bat egongo da iristen diren proposamenak bertan jasotzeko. Kartazal batetan entregatu beharko da, harremanetarako beharrezkoak diren datu pertsonalekin batera.
Aukeratua izango den irudia, 25. urteurrena ospatzeko antolatuko ditugun ekintza ezberdinetan erabilia izango da.
Parte hartzera animatu zaitezte eta adi egon hurrengo ekintzetara!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
5.- Errigoraren kanpaina, martxan
Martxan da Errigoraren nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina, martxoaren 18ra arte. Kanpaina honetan parte hartuz:
|
- Bertako elikagaien alde egingo duzu.
- Euskara indartuko duzu.
- Auzolana bultzatuko duzu.
- Ekoizpenean bidezko harremanak sustatuko dituzu.
Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, ardoak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak dituzu aukeran. Guztiak dira kalitate bikainekoak eta guztiek daramate Errigora Balioak berme-zigilua.
|
Banaketa apirila bukaeratik aurrera aurreikusten da. Eskaera egiterakoan aukeratu behar duzu produktuak jasotzeko puntua (Haurtzaro Ikastola) eta bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasa beharko duzu jasotzera. 200 bat herritan daude banaketa-guneak.
|
|
Webgunean bertan, txartel bidez. Ordainketak bi zatitan egiteko aukera izango duzu.
|
|
|
|
|
|
|
6. Uda hurbiltzen ari da, eta udalekuetan izen-emateko garaia ere bai!
Dagoeneko zabaldu da udalekuei buruzko informazioa. Horretan laguntzeko, udalekuei buruzko lehio berezi bat prestatu dugu hainbat aukera biltzen dituena: Ikastolen Elkarteko Zirimolaren udalekuak eta beste hainbat, hala nola, Euskal Udalekuak eta Arritxuloko Udalekuak, Pirata Udalekuak, Gazte Udalekuak...
|
Sartu eta begiratu, bertan eguneratuko ditugu informazioak jaso ahala.
|
ADI izen-emate datekin!
|
|
|
|
|
|
ARGI HIZKIAK: aste honetan gonbidapen batekin gatoz
Martxoaren 6an egingo dugu Irakurketa lan taldeko kideen eta familien arteko 2. topaketa, eta Ikastolako Argi Hizkiak taldetik bertara gonbidatu nahi zaituztegu.
|
Ikastolako irakurketa plana berrikusten eta osatzen ari gara eta elkarlanean aritu nahi genuke zuekin. Irakurketa eta irakurzaletasuna landu edo sendotzeko ideiak ongi etorriak izango dira, eta elkarrekin pentsatzeko ere aukera paregabea izango da.
|
|
Literatura maite baduzu edo gaiak interesa pizten badizu, zatoz gurekin!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1.- LILATOIA 2026
|
35. Emakumezkoen lasterketa herrikoia asteburu honetan izango da Donostian. Gure komunitateko kide asko bertan izango dira, beraz hurbildu, animatu partaideak eta gozatu lasterketaz.
|
|
|
|
|
|
2.- Mandala tailerra Abaraxkan
|
|
|
|
Bihar, larunbata, otsailaren 28a, Mandala tailerra izango da Abaraxkan bertan. 17:00etan bertaratzeko aukera duzue. Animatuko zarete?
|
|
|
|
|
|
3.- Martxoaren 8a gure herrian
|
|
|
|
|
|
Datorren igandean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da eta Oiartzungo Feministen Asanbladak hainbat ekintza antolatu ditu egun horretarako. Horien artean lehena, 12:00etan manifestazioa eta ekitaldia, herriko plazatik hasita. Ondoren, 14:00etan bazkari beganoa Girizi elkartean, eta azkenik, bazkalostean, Beatriz Egizabalen "Gregoria" bakarrizketa izango da Girizia elkartean bertan.
|
Animatu eta parte hartu jendarte parekideago baten aldarrikapenean!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|