Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

24.
zenbakia



2026ko otsailaren 20a

An image of...
IZENBURUAK

1.- Ihoteak eta Inauteriak: eskerrik asko!

Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu Ihoteetan eta Inauterietan parte hartu eta lagundu diguzuen guzti-guztiei. Komunitatearen indarrik eta babesik gabe ezinezkoa lirateke halako ekintzak aurrera eramatea. Beraz, mila-mila esker denei!
IZENBURUAK (2)

2.- Ikastola aldizkariaren 267. zenbakia

Zuen seme-alaben eskutik, gaur jasoko duzue zuen etxeetan Ikastola aldizkariaren 267. zenbakia.
IZENBURUAK (1)

3.- Guraso ordezkari bilera: otsailaren 23, astelehena.

Guraso Ordezkariek bilera egingo dute otsailaren 23an, astelehenean, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan.
Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.
An image of...

4.- Uda hurbiltzen ari da, eta udalekuetan izen-emateko garaia ere bai!

Dagoeneko zabaldu da udalekuei buruzko informazioa. Horretan laguntzeko, udalekuei buruzko lehio berezi bat prestatu dugu hainbat aukera biltzen dituena: Ikastolen Elkarteko udaleku itxiak, herriko udaleku irekiak, eta beste hainbat, hala nola Euskal Udalekuak eta Arritxuloko Udalekuak, Pirata Udalekuak, Gazte Udalekuak...

Sartu eta begiratu, bertan eguneratuko ditugu informazioak jaso ahala.

UDALEKUEI BURUZKO LEIHO BEREZIRA JO


ADI HERRIKO UDALEKU IREKITEAKO IZEN-EMATEARI, 24a da eta azken eguna!

An image of...

ARGI HIZKIAK: 2 liburu gomendio aste honetan

HH
HH (1)

IRAKURRI GEHIAGO

An image of...
An image of...
An image of...

1.- Zuhaitz eguna 2026

Martxoaren 1ean, igandea, herriko Zuhaitz eguna ospatuko dugu Pikokarate. Bertara autobusez joateko aukera egongo da, baina aurrez izena eman beharko da.
  • Ordua: Autobusez doazenentzat goizeko 10:00etan (Itzulera, 12:00etan Pikokaratetik)
  • Non: HAURTZARO IKASTOLAKO PARKINEAN. (Autobusa dohainik izango da. Aurretik eman behar da izena).
  • OHARRA:* Adin txikikoek heldu batekin joan behar dute* Izena emateko azken eguna otsailaren 24, 17:00ean itxiko da inprimakia.
  • Izena emateko: klik egin hemen
Haurtzaro Mendi Taldetik parte hartzera animatzen zaituztegu!
An image of...
eyJidWNrZXQiOiJsaXZlLWtvb2Jpbi1tZWRpYSIsImtleSI6Im1lZGlhL29pYXJ0enVuL2ZvdG9zLzIwMjYvMDIgT3RzYWlsYS9LQVJURUxBIGFndXIgcGV0ZXIgcGFuX3BhZ2UtMDAwMS5qcGciLCJlZGl0cyI6eyJyb3RhdGUiOm51bGwsInJlc2l6ZSI6eyJ3aWR0aCI6MTUwLCJoZ

1.- ANTZERKI EMANALDIA HAURRENTZAT: *Yarleku konpainiaren Agur Peter Pan

Hegan egiteko prest? Yarleku konpainiak Peter Panen mundua ekarriko du Oiartzunera.
Oiartzungo Antzerkizaleek antolatutako emanaldia haur eta gazteentzat izango da.

📅 Otsailaren 27a | 🕕 18:00 | 📍 Landetxeko aretoa
🎟️ Sarrerak hemen: sarrerak.oiartzun.eus/agurpeterpan

2- Papiroflexia tailerra Abaraxkaren eskutik

PAPIROFLEXIA
Bihar, larunbata, otsailaren 21a, Papiroflexia tailerra izango da Ugaldetxoko lokalean, Abaraxkaren eskutik. 16:30ean bertaratzeko aukera duzue. Animatuko zarete?
An image of...

KULTUR AGENDA

footerra
facebook instagram twitter youtube website