Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

22.
zenbakia



2026ko otsailaren 13a

An image of...
IZENBURUAK (3)

1.- Inauteriak 2026

Inauterietan Haurtzaro Ikastolaren partetik, elkarrekin goza dezagun eta asteburu on-ona izatea opa dizuegu!

Eta bide batez gogoratu, astelehena eta asteartea jai eguna izango dugula Ikastolan!
An image of...

2.-Korrika 2026: "Euskara gara" - Batu zaitez lasterketara!

Korrika martxoaren 19an abiatuko da Atharratzetik eta martxoaren 29an iritsiko da Bilbora. Hamaika egunetan kilometroak partekatu eta euskara mugimenduan eramango dugu.

Ikastolan peto ofiziala, txapak eta laguntzaile izateko aukera duzu. Pasa idazkaritzatik eta ziurtatu zure parte-hartzea euskararen festa handi honetan.

Prezioak:
  • Petoak: 6 euro
  • Txapak: 1 euro
  • Laguntzailea: 15 euro
Korrika da, euskara gara!
An image of...
An image of...
An image of...

ARGI HIZKIAK: 2 liburu gomendio aste honetan

HH (5)
HH (8)

IRAKURRI GEHIAGO

An image of...

1.- Oharra: Inauterietako egunak direla eta

Gogoratu bihar otsailaren 14an, larunbatean, ez dela Eskola Kiroleko jardunaldirik izango.
An image of...

2.- Mendi Taldearen irteera: otsailak 22

  • Eguna: 2026/02/22, igandea.
  • Irteera: 9:00etan Ikastolako aparkalekutik.
  • Itzulera: 13:00ak aldera.
  • Izena emateko epea: otsailak 19, osteguna arratsaldeko 17:00ak arte.
  • Izen ematea: EGIN KLIK HEMEN
Mendiirteera_1º
mendieguna

3.- Zuhaitz eguna 2026

Martxoaren 1ean, igandea, herriko Zuhaitz eguna ospatuko dugu Pikokarate. Bertara autobusez joateko aukera egongo da, baina aurrez izena eman beharko da.
  • Ordua: Autobusez doazenentzat goizeko 10:00etan (Itzulera, 12:00etan Pikokaratetik)
  • Non: HAURTZARO IKASTOLAKO PARKINEAN. (Autobusa dohainik izango da. Aurretik eman behar da izena).
  • OHARRA:* Adin txikikoek heldu batekin joan behar dute* Izena emateko azken eguna otsailaren 24, 17:00ean itxiko da inprimakia.
  • Izena emateko: klik egin hemen
Haurtzaro Mendi Taldetik parte hartzera animatzen zaituztegu!
An image of...
Pello ipuina

1.- Pello Añorgaren ipuin kontaketa: otsailak 20, ostirala

Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Pello Añorgaren ahotik:
  • Eguna: otsailak 20, ostirala
  • Ordua: 17:00
  • Adina: 4 urtetik gorako haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta
saioa atsegina izan dadin guztiontzat, arau hauek
jarraituko ditugu:
  • Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
  • 4 urtetik gorako haurren saioetan helduak ez gara gelara sartuko.
  • Garaiz etorriko gara, eta gelako atea itxita baldin badago, ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
  • Saioaren aurretik edo ondoren meriendatuko dugu, Bibliotekan ezin da jan eta.

2.- Belogara bisita Abaraxkarekin

OTSAILAK 14, LARUNBATA , BELOAGARA BISITA
Bihar, otsailak 14, goizeko 10:30ean Belogara bisita egiteko plana antolatu du Abaraxkak. Animatu eta elkarrekin igo gaitezen gure herriko historia ezagutzera.
An image of...

KULTUR AGENDA

footerra
facebook instagram twitter youtube website