Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

21.
zenbakia



2026ko otsailaren 6a

An image of...
An image of...

1. Ihoteak 2026

Ihoteetan Haurtzaro Ikastolaren partetik, elkarrekin goza dezagun eta asteburu on-ona izatea opa dizuegu!
IZENBURUAK (33)

2. Otsaileko keinua:

PAPER GUTXIAGO ERABILTZEA

KEINUA: Eskuak lehortzean papera zentzuz erabiltzea. Idaztean edota fotokopiak egitean orrien bi aldeak erabiltzea.
Captura de pantalla 2025-02-06 a las 8.59.06
Captura de pantalla 2025-02-06 a las 9.37.40
Zenbat eta arbola gehiago izan, orduan eta CO2 gehiago xurgatuko da. Adibidez, zuhaitz ertain batek urtean 6kilo CO2 xurgatzen ditu gutxi-gorabehera.

Zoritxarrez, gure inguruan, pertsona bakoitzak batez beste 20kg paper kontsumitzen ditu hilean eta, jakina da, paper gutxiago erabiltzen badugu, zuhaitz gutxiago moztu beharko direla.

Zer egin dezakegu ikastolan?
  • Idaztean edota fotokopiak egitean, bi orrien aldeak erabili.
  • Eskuak lehortzerakoan papera zentzuz erabili.
Horregatik, Talde Berdeko kideok animatzen zaituztegu zuen egunerokoan, eta, batez ere hilabete honetan, paperaren kontsumo arduratsua egitera.

Xumea badirudi ere, ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa.
IZENBURUAK (37)

3.- Inauteriak ikastolan: egitaraua eta ohar garrantzitsuak

Datorren ostiralean, otsailak 13, Inauteri festa ospatuko dugu ikastolan.

Egitaraua ondorengoa izango da:
  • Goizean: 10:30ean Elizalde auzoan desfilea izango da. Ibilbidea: ikastolatik irten, Elorsoro eta Belutenen zehar, Doneztebe plazara igo eta ikastolara itzuli.
  • Arratsaldean: 14:30ean emanaldia izango da ikastolako anfiteatroan (eguraldi txarrarekin kiroldegian egingo dugu).
  • Arratsaldeko autobus zerbitzua: ohiko moduan izango da.
  • Otsailaren 16 eta 17an ikastola itxita egongo da, beraz eskolaz kanpoko ekintzak ere ez dira izango.
Ohar garrantzitsuak datorren ostiralerako:
  • DBHko ikasleen ordutegia 10:00etatik 12:00ak arte eta 14:30etik 16:30era arte izango da. DBHko jantokiko erabiltzaileek jantoki zerbitzua 13:15ean izango dute.
  • Torradak: tutore bakoitzak antolatuko du bere gelan nork eta noiz ekarri.
  • Urmendiko aparkalekuan ezingo da aparkatu.
  • Jaialdia kiroldegian egiten badugu:
    • Eguraldi txarra bada, erabakitako prozeduraren baitan jokatuko da.
    • Argazkiak ateratzera senideak ez zaitezte jaitsi harmailetatik agertokira (argazkiak ikastolatik bideratuko ditugu eta web orrian zintzilikatuko ditugu).
    • Jaialdia bukatu seme-alabak jasotzeko lekua:
    • HH eta LH1. eta 2. mailako ikasleen gurasoek haurrak pistan jaso ditzakezue saioa bukatu ondoren. Ikuskizuna bukatzean, pistara jaitsi. Gogoratu joan aurretik irakasleari haurra eramango duzuela adieraztea.
    • Gainerako ikasleak, LH3tik DBHra, pistatik zuzenean aterako dira kanpora eta ikastolara itzuliko dira irakaslearekin.
IZENBURUAK (2)

DBH4ko ikasbidaiarako dirua lortzeko ekimena

DBH4ko ikasleek ikasbidaiaren finantziaziorako, otsailaren 13an, ikastolako inauteri egunean 16:30etik aurrera postua jarriko dute. Ekitaldia ikastolan egiten bada, anfiteatroan eta ekitaldia Kiroldegian egiten bada, bertako sarreran.

Bertan, gozoak, bizkotxoak eta pintxoak egongo dira eta horretaz gain, bigarren eskuko azoka ere jarriko dute.

Animatu zaitezte bertan erosketak egitera!
An image of...

4.- Administrari laguntzaile lanposturako deialdia

HAURTZARO IKASTOLAk Administrari laguntzaile lanposturako deialdia ireki du. Interesatuz gero, esteka honetan dituzue zehaztasun guztiak eta izena emateko aukera. Deialdia 2026-02-13 arte egongo da irekita.
An image of...

ARGI HIZKIAK: 2 liburu gomendio aste honetan

HH (12)
HH (13)

IRAKURRI GEHIAGO

An image of...

1. Inauterietako oharrak

Gogoratu otsailaren 13an, ostirala, ikastolako inauteri festa izango dela. Beraz, eguerdiko eta arratsaldeko eskolaz kanpoko ekintzak bertan behera geldituko dira. Otsailaren 14an, larunbatean, ez da Eskola Kiroleko jardunaldirik izango.
An image of...

1.-Zurrikelele egitasmoa

Zurriola Ikastolako guraso talde batek ukelele topagune bat sortu du. Ekimena zabaldu nahi dute, horregatik, inguruko ikastoletan deialdia egitea eskatu dute.
Hilabetean behin elkartzen hasiko dira Zurriola ikastolan. Ukelelea tresna nagusia izango bada ere, beste instrumentu batzuk ere (gitarra, perkusio-kaxa,...) gustura hartuko dituzte, baita abestu nahi luketenak ere.

Norbaitek parte hartu nahiko balu, sartu estekan eta ekimenaren inguruko beste zehaztasun batzuekin batera, izena emateko aukera izango du. https://zurrikelele.eus/
Captura de pantalla 2026-02-05 a las 9.40.35

2.-Korrika 2026: "Euskara gara" - Batu zaitez lasterketara!

Korrika martxoaren 19an abiatuko da Atharratzetik eta martxoaren 29an iritsiko da Bilbora. Hamaika egunetan kilometroak partekatu eta euskara mugimenduan eramango dugu.

Ikastolan peto ofiziala erosi ahal izango duzu. Pasa idazkaritzatik eta ziurtatu zure parte-hartzea euskararen festa handi honetan.

Korrika da, euskara gara!
Captura de pantalla 2026-02-05 a las 9.44.08
Captura de pantalla 2026-02-05 a las 9.44.15
An image of...

KULTUR AGENDA

footerra
facebook instagram twitter youtube website