|
|
|
|
20. zenbakia
2026ko urtarrilaren 30a
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1.- Ate irekien txanda dugu oraingoan, gure ikastolako proiektua bere osotasunean ezagutzeko aukera ezinhobea.
Gaur ostirala, bihar eta datoren asteazkenean egin dugu hitzordua gure hezkntza proiektua ezagutu nahi duten familiekin. Zerekin topo egingo duten ate ireki horietan? Jakin nahi? Jo BIDEORA.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
2.- Oles-oles eguna
Azken urteetan asteburua zelako edo eguraldia lagun izan ez dugulako, ez dugu ospatu nahi genukeen moduan, Oles-Oles eguna, baina aurtengoan gogotsu gaude.
|
Eguraldia lagun badugu, otsailaren 4an, 14:30ean anfiteatroan HHtik LH6. maila arte bilduko gara Oles-Oles kantak abesteko.
|
Ondoren, LH 2.ziklokoko haurrak Iturriotzetik barrena joango dira koplak kantuan eta LH 3.ziklokoak, berriz, Elorrondo-Arraskularre-Zaharren Egoitza-Elizaldetik barrena kantatzen ibiliko dira. DBHko ikasleak 18:00etan elkartu eta herrian barrena jardungo dute kopla zahar eta berriak kantatzen.
|
|
Eguraldi aproposik ez balego, berriz, frontoian bildu, eta bertan arituko gara kantuan 14:30ean.
|
|
|
|
|
|
|
3.- Gurpil-aulkirik baduzue etxean? Ikastolak behar ditu!
|
Ikastolan gurpil-aulkiak beharko genituzke, hainbatetan ikasleek izaten dituzten egoerak egoki kudeatzeko eta kirol egokitua lantzeko.
|
Etxean erabiltzen ez duzuen baten bat baduzue eta lagundu nahi baduzue, ekar itzazue Ikastolako idazkaritzara.
|
|
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
4.- Ihote festa Ikastolan, Burrunbaaa! Ihoteei deia eta Ihoteetako egitaraua
|
Otsailaren 6, 7 eta 8an ospatuko ditugu herriko inauteriak, Ihoteak. Ikastolak antolatuko duen ekitaldia BURRUNBAAA! IHOTEEI DEIA izango da. Aurten ere ikasleok, gurasook eta langileok parte hartzea da gure helburua.
|
Has zaitezte zakuak eta txapelak prestatzen! Ihoteak badatoz eta! Ikasleak hasi dira jada, haien jantziak ikastolara ekartzen eta. Horrez gain, poltsa batean sartutako egunkari bat ere ekartzeko eskatu nahi dugu.
|
Ostiralean ikastolan, otsailaren 6an, Ihoteen etorrera aurreko festa ospatuko dugu egun osoz HHkoak eta LHkoak eta DBHkoak!
|
|
Honetarako etxetik TRESNAK ekartzeko eskatzen dizuegu . Ondorengo tresnak izan daitezke: panderoa, marakak (plastikozko botilak harritxoekin), zintzarriak, klabeak (bi makil) edota metalezko/plastikozko danborra (pintura/colacao poteak).
|
|
|
|
|
Jarraian duzue IKASTOLAKO IHOTE FESTAREN EGITARAUA:
|
|
11:00etatik 12:00etara, ikasle guztiak, irakasleekin batera, anfiteatroan elkartuko dira, zakuz jantzita. Bertan Oiartzungo Ihoteei hasiera emango diegu: sorginak etorriko dira eta elkarrekin dantzatuko dugu.
|
Arratsaldean burrunbaren tartea izango da, baina aurten berrikuntza dugu eta burrunbak ordutegi berria izango du: 14:30etik 16:30era izango da.
|
14:30ean, Burrunbaaaa!, zakuz jantzita eta musika tresnarekin, ondorengo ibilbidea egingo da: Ikastola, Hiru-bide, Madalensoro, anbulategiko malda, Landetxeko plazatik Liburutegira (tarte honetan ez da errepidea erabiliko), San Juan kalea, Doneztebe plaza eta Kontzejupe plaza.
|
|
|
|
|
|
OHAR GARRANTZITSUA: gurasoek Kontzejupe plazan jasoko dituzue zuen seme-alabak 16:30ean.
|
Burrunba ondoren: txokolate-jatea eskainiko dugu Kontzejupe plazan bertan HHko gurasoen laguntzarekin.
|
19:00etan: Haurtzaro Dantza Taldeak Azeri Dantzan eta Sorgin Dantzan parte hartuko du.
|
|
Anima zaitezte! Ikasleek, gurasoek eta langileek elkarrekin primeran pasatuko dugu.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
5.- OTSAILAK 13, jantokiko ohar garrantzitsua
Inauterietako jaialdia ospatuko dugu otsailaren 13an. Egun berezia izanik eta jantokiaren antolaketan eragina duenez, ALDAKETARIK egin behar baduzue, dagokion epearen barruan egin, mesedez.
|
DBHko ikasleen ordutegia 10:00-12:00/14:30-16:30 izango da. 13:15ean bazkalduko dute. 12:00-13:15 bitartean zaintza izango dute.
|
- ALDAKETAK. BAJAK edo ALTAK INPRIMAKI bidez egin behar duzue: EGIN KLIK HEMEN Horretarako epea, otsailaren 6an amaituko da, 17:00ean.
- Ondoren adierazitako bajak kobratu egingo ditugu.
|
Mesedez, arreta berezia eskatzen dizuegu gai honekin, jantokiko zerbitzuaren antolaketarako ezinbestekoa baitzaigu ahalik eta informazio zuzenena jasotzea.
|
|
|
|
|
|
|
|
ARGI HIZKIAK: 2 liburu gomendio aste honetan
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1. Ihoteetarako eta Inauterietako oharrak
- Gogoratu, otsailaren 6an, ostirala, Oiartzungo Ihoteak direla eta, arratsaldez ez dela Eskolaz Kanpoko Ekintzarik izango. Era berean, otsailaren 7an, larunbata, ez da Eskola Kiroleko jardunaldirik izango.
- Aurreratu, era berean, otsailaren 13an, ostirala, ikastolako inauteri festa izango dela. Beraz, eguerdiko eta arratsaldeko eskolaz kanpoko ekintzak bertan behera geldituko dira. Martxoaren 1ean, larunbatean, ez da Eskola Kiroleko jardunaldirik izango.
|
|
|
|
|
|
1.- Urtarrilak 31: ABARAXKAN
|
Urtarrilaren 31n, larunbata, Ihoteetako zakuzko apaingarriak saioa antolatu du Abaraxkak. Ekintza 16:30ean izango da Abaraxkak bertan. Animatu eta parte hartu mihia dantzan jarriaz.
|
|
|
|
|
|
|
|
2.- Otsailak 1: Irabazi arte aurrestreinaldia Landetxen
|
|
|
|
|
|
|
|
3.- Hepeldupu dipilapa, hepeldupu dipilapa
|
|
|
|
|
|
|
4.- Ihoteetako 3. Ihes Gela
|
|
|
|
|
Ihoteetako jaien hurbilketa egiteko, azken urteetan bezala, herritar batek osatutako ihes gela jolas berria duzue jarraian.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|