Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

19.
zenbakia



2026ko urtarrilaren 23a

An image of...
Banner3

1. Haurtzaro Ikastola, hezkuntza eta askoz gehiago! Matrikulazio aldia.

Aurten, berrikuntza gisa, datorren urtean gure ikastolan egon daitezkeen familiei egin diegun opari propioa izan dugu oinarri matrikulazio kanpainarako. Emoziotik, irrikatik eta mimotik, LH 5 eta 6ko ikasleek Bagoaz artelana sortu dute, collagean oinarrituta eta familia bakoitzari gure ikasle baten artelana bidali zaio, denak desberdin, denak propio, baina denak asmo berdinarekin: gure kide izatera animatuz. Norbanakotik, pertsonaletik eta aniztasunetik kolektibora.

Eta halaxe sortu dugu Bagoaz bideo-kanpaina ere, prozesuaren lekuko eta ikasleen esperientziatik. Ikusi al duzue? Jo BIDEORA

BAZATOZ ARTELANAK FAMILIA BERRIENTZAT

Captura de pantalla 2026-01-22 a las 9.02.44
Bestalde, Ikastolen Elkarteak marka berriarekin batera, ikastola sarea irudikatzeko helburua ere martxan jarri du eta horrela, elkarlanean, irudi grafikoari lotutako oinarriak ikastola guztiekin partekatu ditu, norberak berearekin osatzeko. Eta halaxe egin dugu Haurtzaron ere. Guretik, Haurtzarotik, eta, guretik, Ikastoletatik.

Animatu eta denon artean zabal dezagun gure Ikastola proiektua.
Captura de pantalla 2026-01-22 a las 8.54.35
Captura de pantalla 2026-01-22 a las 8.54.35

2.- LH 5-DBH 4 ARTEKOEI ZUZENDUTAKO FORMAZIOA:

Gogoratu datorren asteartean dela saioa. Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!
IZENBURUAK (22)

3.- Administrari laguntzaile lanposturako deialdia

HAURTZARO IKASTOLAk Administrari laguntzaile lanposturako deialdia ireki du. Interesatuz gero, esteka honetan duzue zehaztasun guztiak eta izena emateko aukera. Deialdia 2026-02-06 arte egongo da irekita.


IZENBURUAK (23)

4.- Jantokiko ordezkapen zerrendarako deialdia

Gurekin lan egin nahi? Jantokiko ordezkapen zerrenda osatzen eta eguneratzen ari gara. Esparru horretan lanean aritzea interesatzen bazaizu, estekan sartu (https://haurtzaroikastola.eus/gurekin-lan-egin/ ), inprimakia bete, eskatzen den dokumentazioa igo eta bukaeran ageri den BIDALIri eman.
IZENBURUAK (26)

5.- Burrunbaaa! Ihoteei deia eta Ihoteetako egitaraua

Otsailaren 6, 7 eta 8an ospatuko ditugu herriko inauteriak, Ihoteak. Ikastolak antolatuko duen ekitaldia BURRUNBAAA! IHOTEEI DEIA izango da. Aurten ere ikasleok, gurasook eta langileok parte hartzea da gure helburua.

Hasi zaitezte zakuak eta txapelak prestatzen! Ihotik badatoz eta! Ikasleak has daitezke beraien jantziak ikastolara ekartzen eta, horrez gain, poltsa batean sartutako egunkari bat ere ekarri beharko dute.

Ikastolan ohikoa dugun moduan ostiralean, otsailaren 6an, Ihoteen etorrera aurreko festa ospatuko dugu: egun osoz HHkoek eta LHkoek eta DBHkoek goizean zehar!

Honetarako eskatzen dizuegu etxetik TRESNAK ekartzea. Tresnak:
  • Ondorengoak izan daitezke: panderoa, marakak (plastikozko botilak harritxoekin), zintzarriak, klabeak (bi makil) edota metalezko/plastikozko danborra (pintura/colacao poteak).
Eta Burrunbari dagokion antolaketan, jakin beharrekoak:
  • Lehenik eta behin, jakin aurten berrikuntza dugula eta burrunbak ordutegi berria izango duela: 14:30etik 16:30era izango da.
  • Entsegua: otsailaren 6an ikastolako anfiteatroan, 14:30ean, ikasleentzat, gurasoentzat eta langileentzat.
  • Ondoren, 15:00ak aldera, aterako da Burrunba ikastolatik.
  • Burrunbaren antolaketari dagokionez, ibilbidea honakoa izango da: Ikastola, Hiru-bide, Madalensoro, anbulategiko malda, Landetxeko plazatik Liburutegira (tarte honetan ez da errepidea erabiliko), San Juan kalea, Doneztebe plaza eta Kontzejupe plaza.
OHAR GARRANTZITSUA: gurasoek bertan jasoko dituzue zuen seme-alabak 16:30etan.
  • Txokolate-jatea eskainiko dugu Kontzejupe plazan otsailaren 6an arratsaldeko 16:30ean.
  • OHARRA: otsailaren 6an arratsaldez eta 7an goizez, Ihote festa dela eta, eskolaz kanpoko ekintza guztiak bertan behera geratuko dira.
Anima zaitezte! Ikasleek, gurasoek eta langileek elkarrekin primeran pasatuko dugu.
IZENBURUAK (25)

6.- Otsailak 13, jantokiko ohar garrantzitsua

Inauterietako jaialdia ospatuko dugu otsailaren 13an. Egun berezia izanik eta jantokiaren antolaketan eragina duenez, ALDAKETARIK egin behar baduzue, dagokion epearen barruan egtea eskatzen dizuegu, mesedez.

DBHko ikasleen ordutegia 10:00-12:00/14:30-16:30 izango da. 13:15ean bazkalduko dute. 12:00-13:15 bitartean zaintza izango dute.

  • ALDAKETAK. BAJAK edo ALTAK INPRIMAKI bidez egin behar dituzue: EGIN KLIK HEMEN Horretarako epea, otsailarean 6an amaituko da, 17:00etan.
  • Ondoren adierazitako bajak kobratu egingo ditugu.

Mesedez, arreta berezia eskatzen dizuegu gai honekin, jantokiko zerbitzuaren antolaketarako ezinbestekoa baitzaigu ahalik eta informazio zuzenena jasotzea.
IZENBURUAK (29)
BaxoaEuskaraz_Kartela

Gonbita: "Baxoa Euskaraz" manifestaziora, larunbat honetan, Baionan

Kaixo, Ikastolen komunitatea!
Larunbat honetan, urtarrilaren 24an, 15:00etan, Baionako Xaho Kaian, "Baxoa Euskaraz! manifestazioa egingo da, euskara eta gure eskubideen alde.

Egoera larria da: baxoa euskaraz egiteko eskubidea arriskuan dago, eta Ikastolen komunitaearen presentzia ezinbestekoa da. Denok elkartuta, gure ahotsa kalean entzunaraz dezakegu.

Zure parte-hartzea garrantzitsua da: familia, ikasle, irakasle eta ikastolazale guztiak gonbidatzen zaituztegu.

Xehetasun guztiak, atxikita doan PDFan aurkituko dituzue.

Baxoa euskaraz, orain!
Informazio gehiago
Captura de pantalla 2026-01-22 a las 8.54.35

Argi Hizkien Txokoa - Liburu Trukea

Argi Hizkien Txokoak badu bere tokia: ikastolako sarrera. Baina zer da Argi Hizkien Txokoa? Liburu truke ekimena da Argi Hizkien Txokoa. Ideia honen helburua irakurtzeko zaletasuna bultzatzea eta etxean apaletan ditugun irakurtzeko liburuak gure artean partekatzea da.

Nola funtzionatzen du? Oso erraza da! Etxean behar ez dituzuen, baina egoera onean dauden liburuak bila ditzakezue eta truke txokora ekar ditzakezue. Horrela, beste familia batzuek ere haiek irakurri eta bertako istorioekin eta hausnarketekin gozatzeko aukera izango dute, eta zuek, aldiz, zuen seme-alabentzat liburu berriak aurkitu ahal izango dituzue.

Zer liburu ekar ditzaket?

  • Egoera onean dauden liburuak
  • Haurren eta gazteen literaturako egokiak direnak
  • Etxean jada irakurri dituzuenak eta beste inork disfrutatu ditzakeenak
Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik!
Elkarrekin irakurketaren munduaz gozatu eta jakintzaren transmisioan elkarlana egiteko ekimena da. Parte hartu nahi duzue egitasmo berri honetan? Hasi trukean! Has dadila trukea!
Captura de pantalla 2026-01-22 a las 8.54.35

1. MINTZALAGUN - Euskaraz bizi gura?

Hasi zaitez gaur euskaraz bizitzen!Intxixuko AEKk eta Oiartzungo Udalak Mintzalagun egitasmoa jarri dugu abian. Zu ere parte hartu nahi duzu?

Zer da Mintzalagun?
Euskara dakiten pertsonak eta ikasten ari direnak elkartzeko gunea da. Astean ordubete euskaraz, lasai, eroso eta gustura aritzeko. Kafetxo bat hartu, bidegorrian ibilalditxo bat egin, edo, besterik gabe, hizketan aritu!
Gakoa? Euskara eroso bizitzea.

Nork parte har dezake?

  • Bidelariak :Euskara ikasten ari zarenak, txikitan ikasi eta galdu duzuenak, hobetu nahi duzuenak... Ongi etorri!
  • Bidelagunak: Euskaldun osoak zaretenak eta laguntza eskua luzatu nahi duzuenak. Zuen laguntza behar dugu!

Zergatik parte hartu?

  • Euskara praktikatzeko aukera paregabea
  • Lagunak egiteko eta lotsak kentzeko
  • Gure komunitatea indartzeko
  • Oiartzun euskaldunagoa egiteko
Gaur egun, herritarren %53,3k bakarrik darabil euskara egunerokoan. Aldatu dezagun errealitate hori elkarrekin!

Nola funtzionatzen du?

Erraza da! Talde txikietan elkartzen gara eta guk geuk erabakitzen dugu:
  • Noiz elkartu
  • Non bildu
  • Zer egin: kafea, paseo bat, hizketa...
Gainera, hileroko ekintza bereziak ere egongo dira: txangoak, tailerrak, hitzaldiak, mintzodromoak...
Guraso taldeak ere antolatu ditzakegu! Familiek euskaraz parkean, tailerretan eta txangoetan elkar egiteko.

Zenbat kostatzen du?

DOAN! Bai, ondo irakurri duzu. Guztiz doakoa da. Oiartzungo Udalak finantzatzen du egitasmoa.

Animatu eta eman izena!
Ez galdu aukera hau! Euskaldunon komunitatea indartzen eta zabaltzen jarraitzeko momentua da.

Harremanetan jartzeko:
📱 684 805 492 (deitu edo whatsapp)
📧 oiartzun_mintza@aek.eus
🏫 Intxixu AEK euskaltegia (bertara etorri)

Euskaraz bizi nahi dugu. Euskaraz bizi gura. Eta zu?
Zuk ere bat egin gurekin!

2. Itzalekin jolasean Abaraxkan

Urtarrilaren 24an, larunbata, Itzalekin Jolasean saioa antolatu du Abaraxkak. Ekintza 17:00etan izango da Abaraxkak bertan. Animatu eta parte hartu mihia dantzan jarriaz.
URTARRILAK 24, LARUNBATA, ITZALEKIN JOLASEAN

3.- Mobilizazioa urtarrilaren 29an

Captura de pantalla 2026-01-23 a las 9.05.31
Captura de pantalla 2026-01-23 a las 9.04.25
HEZKUNTZA SAILA, AKORDIO LABORALA BETE!

Ikastolako langileok 2023ko Akordio Laboralean jaso ziren konpromisoak bete ditzan exijitzeko mobilizazioa egingo dugu urtarrilaren 29an Donostian.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastoletako langileok GIZAKATE ARGITSUA osatuko dugu 18:30ean Donostiako Boulevardetik abiatuta Hezkuntza Sailak adostutako guztientzat soldaten parekatzea behingoz bete dezan eskatzeko.

Akordioa ez betetzeak eragin zuzena du langileen lan-baldintzetan, eta ikastolen egoera ekonomikoan ere. Izan ere Hezkuntza Saila iskin egiten ari zaio langile batzuen soldata parekatzeari, sinatutako akordioan parekatzea langile GUZTIENTZAT izango zela adostu zuen arren. Bestalde, Akordio Laboralak jaso zuen lan-baldintzen azterketa gauzatu behar da lehenbailehen.

Herri honek behar duen Hezkuntza Sistemaren eraikuntzan jarraitu nahi dugu, eta zuen seme-alabei eskubidez dagokien hezkuntza duina eskaintzen. Hori, langile guztien lan baldintzekin lotuta dago ezinbestean.

Hezkuntza Sailak Akordio Laboralean hartutako konpromisoak bete behar ditu. Ikastoletako langileok borrokan jarraituko dugu Hezkuntza Sailak dagokiguna eman arte!

Ez dugu borrokan etsiko, oraingoan LABek deitutako GIZAKATE ARGITSUArekin eta aurrerantzean ere beste ekintza batzuk burutuz.

Gurekin bat egin nahi duen oro gonbidatuta dago.
Captura de pantalla 2026-01-22 a las 8.54.35

KULTUR AGENDA

footerra
facebook instagram twitter youtube website