Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

18.
zenbakia



2026ko urtarrilaren 16a

An image of...

1.Hasiera eman diogu ikastolako matrikulazio kanpainari

Captura de pantalla 2026-01-13 a las 8.58.14

Haurtzaro Ikastola, hezkuntza eta askoz gehiago. Bazatoz? Ikusi gure bideoa hemen

Matrikulazioa0000

KONTUAN IZAN BEHARREKO DATAK:

2026-2027an gure ikastolan matrikulatu nahi dutenek kontuan izan beharko duten epea otsailaren 2tik 13ra izango da. Urtero egin ohi dugun moduan, gure hezkuntza proiektua hurbilagotik ezagutu nahi duenarentzat aurkezpen bilera urtarrilaren 29an 17:00etan egingo dugu eta ikastolako ate irekietan parte hartzeko aukera ere izango du urtarrilaren 30ean, 31n eta otsailaren 4an.
Matri_Kartela

Lagunduko diguzue informazioa zabaltzen?

Sareetatik iristen zaizuen informazioa partekatzen lagunduko diguzue? Denon artean, askoz hobe.
Milesker, aldez aurretik.

Informazio gehiagorako gure webgunean: haurtzaroikastola.eus-era

IZENBURUAK (21)

2. Txinpart!-en 84. zenbakia

Argitaratu dugu Txinpart! Haurtzaroko aldizkariaren 84. zenbakia.

Haurtzaro Ikastolaren webgunean eskura duzue: Txinpart! 84.
WhatsApp Image 2026-01-15 at 15.41.21
IZENBURUAK (20)

4. Guraso ordezkarien bilera: urtarrilak 19, astelehena

Guraso Ordezkariek bilera egingo dute urtarrilaren 19an, astelehenean, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan.

Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.
An image of...
IZENBURUAK (2)

4.- Treba Gaitezen Elkarrekin: urtarrilak 27ko izen-ematea

LH 5-DBH 4 ARTEKOEI ZUZENDUTAKO FORMAZIOA:

Formazio saioa antolatzeko, ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Hori dela eta, saioetara etortzeko izen-ematea urtarrilak 20 bitarte izango duzue. Itzulpen zerbitzuak ere eskainiko ditugu, beharra gertatuz gero.

Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!
IZENBURUAK (4)

5.- Ihoteetako zaku eskaera

Ihoteetako zakurik ez duten ikasleentzat txiki geratutako edo zaharkitutako zaku eskaera egin nahiko genuke oraingoan.
Eskertuko genuke, zakua egoera onean izatea. Halakorik etxean baduzue, idazkaritzara ekarri.

Eskerrik asko, aldez aurretik zuen lankidetzagatik! Modu honetan, gure ikasle guztien integratzea bermatzen laguntzen duzue.
An image of...

ARGI HIZKIAK: 2 liburu gomendio aste honetan

HH (10)
HH (11)

IRAKURRI GEHIAGO

An image of...

ARROPAK JASO: Euskal dantza taldean dabiltzan eta utzi dutenenen artean

Iaz Dantza utzi zutenek eta aurten dantzan dabiltzan guztiek jantziak itzultzeko eskaera egin nahi da: poxpolinarenak, arrantzalearenak, axuri beltzarenak, marradun gonak, korpiƱoak mantalarekin eta petatxodun gonak.

Arropen itzulera egiteko, datorren astean (urtarrilaren 19tik aurrera), bakoitzak bere dantzako entsegu ordura eraman ditzala eta arduradunei entregatu.

Hauek dira ordutegiak:
  • LH 5. mailak: ASTEARTETAN 16:45-18:15 HH3ko sarreran
  • LH 6. mailak: ASTEAZKENETAN 16:45-18:15 HH3ko sarreran
  • DBH: ASTEAZKENETAN 18:15-20:15
Dagoeneko dantzan ez dabiltzanak ere, entsegu ordu horietan entregatuko bazenituzte eskertuko genuke, hartara, denak batera bilduko genituzke eta.

Eskerrik asko!

HAURTZARO DANTZA TALDEA
An image of...

1. Abaraxkak antolatuta LOGIKA JOLASAK

Larunbatean, urtarrilak 17, logika jolasak izango dira Abaraxkan, arratsaldeko 16:30ean.

Animatu eta ikasten jolastera!
LOGIKA JOLASAK
An image of...

KULTUR AGENDA

footerra
facebook instagram twitter youtube website