|
|
|
|
17. zenbakia
2026ko urtarrilaren 9a
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1. Urtarrileko keinua: berogailuen tenperatura eta argien erabilera neurtzea
Negu bete-betean gaude eta berogailuak pizteko ordua iritsi da. Sarritan tenperatura egokia ezin lortu ibiltzen gara, eta, batzuetan, berogailua topera jarri eta leihoa irekitzen dugu. Ekidin al dezakegu hori? Talde Berdekoen urtarrileko keinua berogailuaren eta argiaren erabilera kontzientea bultzatzea izango da.
|
Hori lortzeko, gure geletan, termometroen laguntzaz, tenperatura neurtuko dugu eta, behar ez dugunetan, geletako argia itzaliko dugu. Erronka erraza eta eraginkorra da energia aurreztu eta aldaketa klimatikoa moteltzen laguntzeko.
|
Etxeetan ere keinu hauek praktikan jar ditzakegu. Etxeetako energia-kontsumoaren ia erdia (% 45) berogailuan joaten da. Gure etxeetako tenperatura 1ºC jaisten baldin badugu, faktura elektrikoaren %5 eta %10 bitartean aurrez dezakegu, eta CO2 isurketak ere pixkanaka murriztuko ditugu: errepidean 1.600 km gidatzen dugunean isurtzen duguna bezainbeste.
|
Horregatik, Talde Berdeko kideok animatzen zaituztegu zuen egunerokoan energiaren kontsumo arduratsua egitera: gelako tenperatura egokia denean berogailua itzali eta gela hutsik dagoenean argiak itzali.
|
|
Xumea irudituagatik ere, ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa.
|
|
|
|
|
|
|
2.- IKASTOLA INGURUKO APARKALEKUEI BURUZKO OHARRA
Goizeko nahiz arratsaldeko presak, eguraldi txarra, seme-alabekin egin beharreko joan-etorriak... asko dira eguneroko zailtasunak, eta norberaren erosotasuna dela eta, ibilgailu asko pilatzen da egunero-egunero Ikastola inguruan.
|
Asko garenez eta denontzat lekurik ez denez, ohar garrantzitsu bi partekatu nahi genituzke zuekin:
|
|
1. Autobus eta taxi zerbitzuak
|
Ikastolako aparkalekuan gure zerbitzua egiten duten autobusek eta taxiek geroz eta zailtasun handiagoak dituzte haien lekua errespetatzen ez delako. Mesedez, haien lekuak errespetatu ditzagun.
|
|
2. Urmendi Haur Eskolako aparkalekua
|
Urmendi Haur Eskolako aparkalekua 0-3 urte bitarteko haurren familientzat da. Azken aldian, batez ere 16:30ean, ikastolako familia askok bertan aparkatzeko joera du, eta haur eskolako gurasoak lekurik gabe geratzen dira.
|
Guztion artean errazago egin dezagun denon egunerokoa, saia gaitezen herriko beste aparkalekuetan kotxea utzi eta oinez hurbiltzen ikastolara. Neurri hauek errespetatzea denon ongizatea, bizikidetza eta segurtasuna bermatzea da, elkarrenganako begirune eta enpatia elkarbizitza osasuntsurako funtsezkoak dira eta.
|
|
Mila esker zuen kolaborazioarengatik!
|
|
|
|
|
|
|
3. Urtarrilak 20an izan ohi diren jantokiko bajen inguruko OHARRA
|
Urtarrilaren 20ak jantokian duen eragina ikusita, gogoratu jantokian baja ematea aurretik egin beharra dagoela. Horretarako, seme-alabak baja izango diren jasotzeko galdetegia betetzea eskatzen dizuegu. Epea urtarrilaren 13a, arratsaldeko 17:00ak baino lehen.
|
|
|
|
|
|
|
4.- Treba Gaitezen Elkarrekin: urtarrilak 27ko izen-ematea
|
|
|
|
OHARRA: datorren astearterako saiorako izena eman daiteke oraindik, nahiz eta itzultzen zerbitzurik ez den izango, orain arte egindako eskaria dela eta. Zaintza zerbitzua izango da, baina aurrez izena eman ezazue zerbitzu egokia eman ahal izateko.
|
LH 5-DBH 4 ARTEKOEI ZUZENDUTAKO FORMAZIOA:
|
Formazio saioa antolatzeko, ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Hori dela eta, saioetara etortzeko izen ematea urtarrilak 20 bitarte izango duzue. Itzulpen zerbitzuak ere eskainiko ditugu, beharra gertatuz gero.
|
|
Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
5. Sahararen aldeko janari bilketa
PIZTU ITXAROPENA: Haurtzaro Ikastolan Sahararen aldeko janari bilketa kanpainan parte hartuko dugu, urtero bezala. Datorren urtarrilaren 12tik honako produktuak bilduko ditugu: ARROZA, PASTA, DILISTAK, BABARRUNAK, TXITXIRIOAK, ATUNA, SARDINAK, AZUKREA, KONPRESAK.
|
|
Urtarrilaren 21a izango da kanpainarako produktuak ikasgelan uzteko azken eguna. Elkarren artean lagun diezaiegun Saharako errefuxiatuei.
|
|
|
|
|
|
|
ARGI HIZKIAK: 2 liburu gomendio aste honetan
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1. OHARRA: EMAILA KOMUNIKAZIO TRESNA ESKOLAZ KANPOKO EKINTZETAN
|
Gogoratu nahi dugu eskolaz kanpoko ekintzetako gaien komunikaziorako, kontakturako edo arduradunarekin harremantzeko emaila erabiltzea eskatzen dugula.
|
|
estraeskolarrak@haurtzaro.ikastola.eus
|
|
|
|
|
|
|
2. Mendi Taldearen irteera: urtarrilak 18
- Eguna: 2026/01/18, igandea.
- Irteera: 9:00etan Arditturiko aparkalekutik.
- Itzulera: 13:00ak aldera.
- Izena emateko epea: urtarrilak 15, osteguna arratsaldeko 17:00ak arte.
- Izen ematea: EGIN KLIK HEMEN
|
|
|
|
|
|
|
|
1. ARGIZAGI zubiak adiskiderantz filma
|
Haurkultur zikloaren barruan, urtarrilak 11n 17:00etan
|
|
'Argizagi' laguntasuneratz haurrentzako filmaren emanaldia izango da Landetxe Kultur aretoan.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
2. Lur Kortaren ipuin kontaketa: urtarrilak 12, astelehena
Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Lur Kortaren ahotik:
|
- Eguna: urtarrilak 12, astelehena
- Ordua: 17:00
- Adina: 3 urteko haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat gomendio hauek jarraituko dira:
|
- Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
- Adina errespetatuko dugu, kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
- 3 urteko haurren saioetan gehienez heldu bat haur
bakoitzeko.
- Saioaren aurretik edo ondoren meriendatuko dugu,
Bibliotekan ezin da jan eta. Eskerrik asko!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|