Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

16.
zenbakia



2025eko abenduaren 19a

An image of...
Argiberri on

1.- Neguko opor zoriontsuak izan!

Haurtzaro Ikastolako Zuzendaritzak eta Lehendakariak datozen neguko opor egun hauek primeran pasa ditzazuela opa dizuegu, gure komunitatea osatzen duzuen guzti-guztiei. Argi berri on!

IkusI Ikus-entzunezkoa
IZENBURUAK (15)

2.- Oiartzokoen graduazioa

Oiartzoko 2007an jaiotako ikasleen promozio ekitaldia abenduaren 23an izango da, astelehena, 18:00etan, Errenteria-Oreretako Niessen aretoan.

Gonbidatuta zaudete!
IZENBURUAK (16)

3.- Haurtzaroko komunitatea Txerri egunean

Txerri Eguna bihar larunbata, abenduak 20, ospatuko dugu herrian. Haurtzaroko kideak bertan izango gara:
  • DBH4. mailako ikasleek ikasbidaian laguntzeko txosna jarriko dute Madalensoron. Bertan, txistorraz gain, bestelako jaki goxoak egongo dira salgai. Baita bigarren eskuko azoka ere. Eta goizean zehar, errifak salduko dituzte.
  • Oiartzoko ikasleek ere helburu berberarekin txosnan egongo dira, Haurtzarorekin batera.
  • Haurtzaro Ikastolako dantzariek emanaldia egingo dute Madalensoroko kanpoaldean, 11:15ean.
Baserritarrez jantzita joaten direnen artean Errigorako lote bat zozkatuko dute Txerri Egunaren antolatzaileek. Zozketan parte hartzeko kutxa, izenak jasotzekoa, ikastolako txosnan egongo da. Baserritarrez jantzi, Haurtzaroko tabernara bertaratu izena eman eta zozketan parte hartuko duzu! Animatu!
An image of...
Ane_TGE

4.- Treba Gaitezen Elkarrekin: urtarrilak 13ko izen-ematea

  • Urtarrilak 13 HH3-LH4. mailako familientzat saioa 16:45-18:45 artean izango da.
    IZEN-EMATEA lotura honetan.
  • Urtarrilak 27 LH5-DBH4. mailako familientzat saioa 16:45-18:45 artean izango da.
Formazio saioa aurrera ateratzeko, ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Hori dela eta, saioetara etortzeko izena emateko urtarrilak 6 bitarte izango duzue. Kopuruaren arabera, zaintza eta itzulpen zerbitzuak ere eskainiko ditugu.

Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!
IZENBURUAK (1)
Captura de pantalla 2025-12-18 a las 9.34.55

6. Arituz euskarria

Sakelekoan zein tabletean edo ordenagailuan, ikasleek familiekin euskaraz goza dezaten euskarria da ARITUZ.

Etapaka, hainbat baliabide eskura daitezke: kantak, ipuinak, filmak, sareetarako euskarriak eta abar. Helburua argia da: euskarak opor sasoian ez dezala etenik izan, eta euskara etxeetan sartu dadila gozamendutik, atseginetik eta ludikotasunetik.

Gustuko izango duzuela espero dugu.

5.- Abenduak 24: Gabon Kantari

Abenduaren 24an, urteroko ohitura jarraituz, Oiartzungo kaleetan eta auzoetan ikastolako komunitatea kantari aterako gara.

GOGORATU, URTEAN ZEHAR EGITEN DITUGUN EKINTZETAKO BAT DELA HAU ERE, ETA IKASLE GUZTIEN PARTAIDETZA GARRANTZITSUA DELA. BEREZIKI ZUEN, GURASOEN, INPLIKAZIOA EZINBESTEKOA DA HORI LORTU AHAL IZATEKO.

Ikasleek baserritarrez jantzita etorri behar dute egun horretan; gurasoak ere gonbidatuak zaudete baserritarrez jantzita etortzera eta gurekin abestera. Jarraian, egun horretako xehetasunak:
  • Haur Hezkuntza (2 urte): 11:15ean bilduko dira Urmendi Haur Eskolako eraikinaren atarian. Ibilbidea: Beheko plaza, ikastola aurrealdea, Rafael Pikabeako etxebizitzak, Madalensorotik barrena Kontzejupe plazara. Ondoren, 12:30erako Doneztebe plazara igoko dira, Udalak herritarrei egindako deialdiarekin bat egiteko.
  • Haur Hezkuntza (3-5 urte): 11:15ean bilduko dira ikastolako sarrera nagusian, eta hona ibilbidea: ikastola, Elorrondo, Rafael Pikabea kalea, Mendiburu kalea, eta segidan, 12:00ak alderako, Landetxera igoko dira, bertan gainerako taldeekin elkartzeko.
  • LH1 eta 2. maila: 10:30ean Aranbide aldeko ikastolako sarreran elkartuko dira. Ibilbidea hau izango da: ikastola - Aldapa Goikoa - Harri Gain - Goiara Azpia - Belutene - Agirrezabala farmazia - Euskal Herria plaza - Landetxe. 12:00ak alderako, Landetxera igoko dira, bertan gainontzeko taldeekin elkartzeko.
  • LH3 eta 4. maila: 10:30ean Iturriotz auzoko Beheko Soroan elkartuko dira. Ondoren, Iturrioztik barrena ibiliko dira kantu kantari. Segidan, 12:00ak alderako, Landetxera igoko dira, bertan gainontzeko taldeekin elkartzeko.
  • LH5 eta 6. maila: 10:00etan elkartuko dira Ugaldetxoko Kalexa Plazatxoan. Talde honek ibilbide hau egingo du: Ugaldetxo, Isasti, Arane, Txaparre, Mendibil, Gariño, Karaez kalea eta Tolarieta. 12:00ak alderako, Landetxera igoko dira, bertan gainontzeko taldeekin elkartzeko.
  • DBH1 eta 2. maila: 10:00etan elkartuko dira Altzibar auzoko plazan. Ondoren auzoan zehar ibiliko dira kantu kantari eta ondoren, 12:00ak alderako, Landetxera igoko dira, bertan gainontzeko taldeekin elkartzeko.
  • DBH3. maila: 10:15ean bilduko dira Gurutzeko plazan. Bertan kantu kantari ibili ondoren, Learre aldera joango dira eta Petra Lekuona Zaharren Egoitzan abestuko dute. Azkenik, 12:00ak alderako, Landetxera gerturatuko dira, bertan gainontzeko taldeekin elkartzeko.
  • DBH4. maila: 9:00etan bildu, bai Ergoienen, bai Iturriotzen baita Ugaldetxon ere, eta hiru auzoetan zehar ibiliko dira kantu kantari.
Oharra: 12:00ak aldera bilduko gara Haurtzaro Ikastolako komunitate osoa Landetxen Hator, hator elkarrekin abesteko. Bertako kantaldia eta gero, familia bakoitzak bere haurra jasoko du, eta komunitate guztia elkarrekin, Doneztebe plazara joango gara, Yon Oñatibia etorbidean barrena. Bertan, Udalak herritarrei egindako deialdiarekin bat egingo dugu.

7.-Gu ere Kontseiluko kide, gu ere abenduaren 27an Bilbora

An image of...
An image of...

8. Lilatoian parte hartu nahi al duzu? Etorri HAURTZARO IKASTOLAkoekin!

Lilatoia martxoaren 1an izango da Donostian. Berdintasunaren aldeko lasterketan ikasle, guraso eta langile emakumeak elkartzera animatzen zaituztegu.

Deialdia zabalik dago parte hartu nahi duen edonorentzat. Dagoeneko izen-emate inprimakia bete daiteke. Adi! plazak mugatuak dira eta, beraz ez galdu denbora eta lehenbailehen izena eman https://lilaton.es
An image of...

ARGI HIZKIAK: 4 liburu gomendio aste honetan

HH
HH (1)
HH (2)
HH (3)
GEHIAGO JAKIN
An image of...
Captura de pantalla 2025-12-16 a las 9.43.30

1.- Haurrentzat antzerki saioa, abenduaren 28an 18:00etan

Oiartzungo Antzerkizaleek aurten ere antolatu dute antzerki emanaldia Gabonetako oporretarako.
Marie de Jongh konpainiaren Boo jauna lana ikusteko aukera izango da, abenduaren 28an, 18:00etan, Landetxeko aretoan.
3 urtez goitiko haur eta familientzako gomendatua dago.


Sarrerak erosteko HEMEN

2.- Oiartzungo Topalekua neguko oporretan

Gazteei zuzendutako hainbat eta hainbat ekintza eskainiko dituzte Oiartzungo topalekuak datozen opor egunetan. Kamixeta tailerrak, mendi irteerak, pizza jatea, Wii-joku berria, zinea, Kahoot-a... nahi adina ekintza opor hauetan elkarrekin ongi pasatzeko.

Animatu!
Topalekua Gabonak

3. Abaraxkaren Gabonetako egitaraua

Abaraxka Ludotekak Gabonetarako egitarau oparoa antolatu du. Abenduak 20tik aurrera izango dira ekintzak. Egitaraua irudian duzue.

Gehiago jakiteko jo gure blokera: Abaraxka bloga
GABONAK 2025

4.- Txerri Eguna, bihar

Herriko Txerri Eguna bihar, abenduak 20, larunbata, ospatuko dugu, goizean zehar.

Ondoko argazkian duzue egitaraua. Animatu parte hartzera eta etorri baserritarrez jantzita!
txerri eguna 2025
WhatsApp Image 2025-12-18 at 10.26.25

5.- Abenduaren 22an, Itturri eguna plazan


Itturi Oiartzungo Merkatarien elkarteak Itturri eguna antolatu du abenduaren 22an 16:00etarako. Bertan hainbat jolasez osatutako espazioa izango da, baita txokolatada eta tortilla jatea ere.

Animatu eta hurbildu plazara jokatzera!
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

5.- Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera

Abenduaren 24an arratsaldeko 17:30ean Olentzero eta Mari Domingi Oiartzunera etorriko dira.

Ongi etorri bero bat emateko asmotan, 17:30ean trikitilariek girotuko dute Kontsejupea eta 18:00ak inguruan Olentzero bere astoarekin, Mari Domingi eta laguntzaileak iritsiko dira Done Eztebe plazara, txistulariekin batera kanpaiak errepikan dauden bitartean.

Gabon kantak abestuko dizkiegu eta Olentzerok eta Mari Domingik eskutitzak irakurriko dituzte. Haurrek beraiekin hitz egiteko aukera izango dute.

Oraindik eskutitza bidaltzeko baduzue, ikastetxean eta liburutegian egongo diren postontzietan sar dezakezue eskutitza.

Herritar guztiak Olentzeroren eta Mari Domingiren ongi etorrian parte hartzera gonbidatuak zaudete. Anima zaitezte. Eguberri on!

OLENTZEROREN LAGUNTZAILEAK
An image of...

KULTUR AGENDA

footerra
facebook instagram twitter youtube website