|
|
|
|
15. zenbakia
2025eko abenduaren 12a
|
|
|
|
|
|
|
1.- Batzar Nagusia: abenduak 18, osteguna
Gogoratu ikasturteko Ohiko Batzar Nagusia abenduaren 18an, osteguna, izango dela.
|
- Batzarrean parte hartuko baduzue, quorum kontuagatik, aurretik baieztatu behar duzue etorriko zaretela: INPRIMAKIA
- Ezin baduzue etorri, aukera egongo da beste bazkide baten bidez zuen bozkak helarazteko. Horretarako bete dokumentua:
Bozka delegaturako dokumentua.
- Zaintza zerbitzurako inprimakia. Zerbitzua antolatu ala ez erabakitzeko, erabiliko duzuenok inprimakian izena ematea ezinbestekoa da (abenduaren 16a arte).
|
|
|
|
|
|
2.- DBHko ordutegia: Hedatze Proiektua berresteko bozka
DBHko ikasleek 2017-2018 ikasturtean egindako eskaerari erantzun asmoz, Haurtzaro Ikastolak DBHko mailetan ikasleen ordutegia egokitu zuen eta goizekoa (trinkoa) ezarri zuen, Hezkuntza Sailak hala onartu ondoren. Ordutegi eskaera onartzearekin batera, Hedatze Proiektua deituriko egitasmoa martxan jartzea agintzen zen, eta geroztik antolaketa horrekin aritzen gara DBHn.
|
|
2026ko matrikulazio garaiaren aurretik, ikastolan ordutegiarekin aurrera egiteko borondaterik dagoen jakin nahi genuke, Hezkuntza Sailetik hala eskatuko zaigulako laster. Ikastolako komunitate osoak eman behar du iritzia, zuen haurra DBHko etapatik urrun ikusi arren. Bozka eman ahal izateko informazioa beharko duzuelakoan, Astelehenean bertan helaraziko zaizue zuen seme-alaben bitartez proiektuaren zehaztasunak biltzen dituen azalpena eta bozkatzeko inprimakia. Hezkuntza Sailean emaitzak erakutsi beharko ditugunez, familia guztien bozka eskuratzea beharrezkoa da, eta ahal dela, urtarrilaren 9a baino lehen.
|
|
|
|
|
|
|
3.- Erabiltzen ez diren baserritar jantziak bildu nahiko genituzke!
Zure armairuan txiki geratutako baserritar eta abarkak jantziak gordeta dituzu? Eman bizia berriro Ikastolan!
|
Jantziak biltzen ari gara berrerabilpena emateko. Ekarpena egin nahi baduzu, abenduaren 18 arte idazkaritza bilduko ditugu.
|
|
Eskerrik asko zure ekarpenagatik!
|
|
|
|
|
|
|
4.- San Tomas azoka: abenduaren 19an, Haurtzaron
Abenduaren 19an hiruhileko honetako azken egunean, SAN TOMAS AZOKA antolatuko dugu.
|
- Azokaren kokapena: ikastolako aurrealdean (eguraldiak laguntzen ez badu, frontoian).
- Ikasleak baserritarrez jantzita etorriko dira, goitik behera ez bada ere, ahal den neurrian.
- Azokan, ohikoa den moduan, barazki, fruitu eta baserriko tresneriak izango dira. Baserriko beharrak askotarikoak izaten dira, hortik tresnak, erremintak eta lanabesak ere askotarikoak izatea: arrastelu, igitai, bahe, saski….
- Maila bakoitzak zer ekarri?
- HH3. mailatik LH3. maila arte (barne): barazkiak, fruituak, fruitu lehorrak... Hauek bezperan (18an) ekarri behar dira ikasgelara.
- Edozein mailako ikasleak: baserriko tresneria.
Jakin ezazue, behin azoka bukatu ondoren, jangarriak direnak, Elikagaien Bankura eramango ditugula.
|
|
Goiz erdian txistorra ogitartekoa dastatuko dugu. Horren kostua urtarrileko ordainagirian joango da.
|
Olentzero eta Mari Domingi etorriko zaizkigu Gela Nagusira, HHko haurrentzat 11:00etan eta LH1. zikloko haurrentzat, LH1eko plazan, 09:15ean. Tutoreak bakarrik egongo dira ikasleekin; gurasoen presentzia ezinezkoa da bertan, izan ere ikasle kopurua handia da eta denontzat ez dago lekurik. Bitartean, zuei, gurasoei, azokaz gozatzea edo bertan parte hartzea eskatu eta eskertuko dizuegu. SAN TOMAS AZOKA 09:30ean irekiko dugu.
|
- Azokara jaitsiera:
- 09:45ean: 3 urtekoak.
- 10:00etan: 4 eta 5 urtekoak.
- 10:30etik aurrera: gainontzekoak (LH eta DBH etapako ikasle-irakasleak) jaitsiko dira.
- OGITARTEKOAK JATEKO ORDUA:
- 10:00: 3 urtekoak (geletan).
- 10:15: 4 eta 5 urtekoak (geletan).
- 10:30: LH 1-2-3-4-5 eta 6 mailak eta DBHkoak.
- 2 urtekoak: beraien gelan
- 10:30: DBHko aurkezpen taldeak azokaren emanaldiari hasiera emango dio.
- Ondoren, trikitiarekin eta panderoarekin azoka girotuko da.
- 10:45: Haurtzaro Ikastolako bertsolarien agurra.
- 11:00etan azokako otarraren zozketa.
- 11:00-11:30: Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.
- LH1. ziklokoak 09:15ean LH1. mailako plazan.
- HH3koak: 11:00etan.
- HH4 eta HH5ekoak: 11:15ean.
- HHkoen emanaldiak maila bakoitzaren eremuan izango dira.
- 11:10ean: ikasleen emanaldia.
- 11:25ean: DBH4koen otarren zozketak.
- 11:30etan: Hator, hator abestuko dugu.
- 11:45ean: azoka itxiko dugu.
DBH4. mailako ikasleek postua jarriko dute.
|
Gonbidatuta zaudete. Animatu! Giro ona ziurtatua dago!
|
|
|
|
|
|
|
5.- Guraso Ordezkarien bilera: abenduaren 15a, astelehena
|
Guraso Ordezkariek bilera egingo dute abenduaren 15ean, astelehena, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan.
|
Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.
|
|
|
|
|
|
|
ARGI HIZKIAK: 2 liburu gomendio aste honetan
|
|
|
|
|
|
|
|
1.- Euskarazko Produktuen Katalogoa
|
Euskarazko Produktuei dagokion informazioa jasoko duzue ikasleen bitartez. LH1 eta DBH1eko ikasleek katalogoa eta gainontzekoek orri markatzailea eramango dute. Digitala ere kontsulta dezakezue: https://www.katalogoa.eus.
|
Euskarazko Produktuen Katalogoa 1998. urtean argitaratu zen lehendabiziko aldiz. Nafarroako udal gutxi batzuek abiatu zuten ekimena orduan, eta 115 toki-entitate dira gaur egun parte hartzen dutenak, 200 udaletik gora guztira.
|
Euskal Herriko lurralde eta ezaugarri oso ezberdinetako hainbat herritako udalek egin dute bat euskarazko produktuak sustatzeko. 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak dira. Katalogoan era askotako zortzi ataletan sailkatuta daude: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak, eta gurasoentzako materiala.
|
|
|
|
|
|
2.- ABARAXKA: Gabonetako apaingarriak sortzen larunbatean
|
|
|
|
Noiz: Abenduak 13, larunbata.
|
Non: Ugaldetxoko auzo lokalean
|
|
|
|
|
|
3.- Hemen da berriro Natura Behatuz Familian ekimena
|
|
|
|
Jolas eta dinamiken bidez Txara basoa nolakoa den ikusi, sentitu eta bizitzea gonbidaru nahi zaitugu; bere landaredia eta animaliak ezagutu gertutik behatuz eta elkarrekin partekatuz.
|
Etorri Oiartzungo txoko magiko bat ezagutu eta maitatzera!
|
Eman zure izena mesedez antolaketa errazteko ondorengo inprimakian.
|
|
|
|
|
|
|
|
4.- Liburu gomendioak KUKU haur literatur ekimenetik:
|
|
|
|
|
|
|
5.- Botere Harremanak Argazkitan erakusketa, Haziak egitasmoak antolatuta
|
|
|
|
Haziak egitasmoak Botere Harremanak Argazkitan erakusketa jarri du martxan Oiartzunen, Landetxeko lehen solairuan.
|
Erakusketa abenduaren 10etik 23ra egongo da zabalik.
|
Herriko pertsona eta elkarte ezberdinek sortutako argazkiak izango dira ikusgai: helduak, gazteak, nerabeak, haurrak… guztiok botereari so.
|
|
Komunitatean bizi ditugun botere-harremanak argazkien bidez hausnartzeko gonbidapena da: elkarri begiratzeko, geure burua besteengan islatuta ikusteko edo, beharbada, interpelatuak izateko. Hausnarketarako eta partekatzeko gune bat izan nahi du, irudien bitartez elkar hurbiltzeko espazioa.
|
|
|
|
|
|
6.- Deskubritu IKUSGELA.EUS
|
6.- Descubre IKUSGELA.EUS
|
|
|
|
|
Mundua ulertzeko bideoak euskaraz, klik batera!
|
Zer aurkituko duzue? Gure arbasoengandik hasi eta erronka digitaletaraino: historia, filosofia, literatura unibertsala, euskal kultura, ekonomia, ingurumena, zientzia... Zortziko txikian azalduta!
|
|
EWKE (Euskal Wikilarien Kultura Elkartea): bultzatzailea
|
|
Hiru Damatxo: ekoiztetxea
|
Eusko Jaurlaritza: babeslea
|
Jakintza librea eta irisgarria, euskaraz.
|
|
Sartu orain: ikusgela.eus
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|