|
|
|
|
14. zenbakia
2025eko abenduaren 5a
|
|
|
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1.- Abenduko keinua: kontsumo arduratsua
Urtean erosketa gehien egiten den garaia dira Gabonak. Opariak, janaria… neurririk gabe kontsumitzen dugu. Baina garrantzitsua da, garai hauetan ere, kontsumo arduratsua egitea eta gauzak bota aurretik konpontzea eta berrerabiltzea.
|
Objektuak berriro erabiliz, haien balio-bizitza luzatzen dugulako; eta, horrela, hondakin kopurua, hondakin horien kudeaketak eragiten dituen inpaktuak eta baliabideen kontsumoa murrizten direlako.
|
|
Horregatik, Talde Berdeko kideok animatzen zaituztegu Gabonetan ere kontsumo arduratsua egitera. Xumea badirudi ere, ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa. Ikusi Talde Berdearen deialdi bideoa.
|
|
|
|
|
|
|
2.- Batzar Nagusia: abenduak 18, osteguna
Gogoratu ikasturteko Ohiko Batzar Nagusia abenduaren 18an, osteguna, izango dela.
|
Batzar Nagusiko Txostena edota 2026-2030 Plan Estrategikoko dokumentua paperean eskuratu nahi baduzue, hemen duzue eskaria egiteko inprimakia.
|
Epea: abenduak 8, astelehena.
|
|
|
|
|
|
|
3.- Gogoan izan oporren aurreko azken eguneko ohar garrantzitsuak
Gauzak ongi antolatzeko kontuan hartu beharreko JANTOKI zerbitzuaren inguruko oharra
|
- HHko eta LHko ikasleek 12:00etan bazkalduko dute. Zerbitzua 14:30ean amaituko da.
- DBHko ikasleen eguneko ordutegia 10:00-12:00 da. 13:15ean bazkalduko dute. 12:00-13:15 bitartean zaintza izango dute. Jantoki zerbitzua 14:30ean amaituko da.
- Jantokian geratzen diren 3 urteko haurrek siestarik ez dute egingo egun horretan.
- Abenduaren 19ko aldaketak adierazteko epea abenduaren 12an, 17:00etan, BUKATZEN da.
- Ostiraletako erabiltzailea bazara eta 19an jantokia EZ baduzu erabiliko, INPRIMAKIA bete ondoren adierazitako bajak kobratu egingo ditugu.
- Ostiraletako erabiltzailea ez denak eta EGUN HORRETAN JANTOKIA ERABILI NAHI DUENAK idazkaritzan adierazi behar du, ohiko bideetatik, 7 egun aurretik (abenduak 12an, ostirala, gehienez).
|
Eskolaz Kanpoko Ekintzarik EZ DA IZANGO.
|
|
|
|
|
|
|
4.- Arropa asko pilatu da sarrerako pertxeroan
Ikasleek ahazten duten arropa sarrera nagusian dagoen pertxeroan zintzilikatzen dugu. Hiruhileko honetan asko pilatu da. Galdu duenaren ardura da bertan begiratzea, eta galdutako arropa egongo balitz, zuzenean hartzea. Arropa dezente pilatzen denez, oporraldi bakoitzean jaso egiten dugu. Hiruhileko amaierarekin batera, abenduaren 19an, ostirala, bertatik kenduko dugu.
|
|
Aurkitzen ditugun gainontzekoak idazkaritzan jasotzen ditugu; bertan galde dezakezue zerbait galdu baduzue.
|
|
|
|
|
|
|
|
5.- EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU
|
|
|
|
Azken hamarkadetan zehar egindako ahalegin kolektiboari esker euskararen biziberritze prozesuak aurrerapen handiak izan ditu, baina asko dira susperraldi aro hau eten denaren eta atzeraldia etor daitekeenaren zantzuak. Larrialdi linguistikoan gaude, beste arnasaldi bat behar dugu, eta ezinbestekoa da, euskara kinka larrian izan den beste momentu batzuetan bezala, berriro ere, euskaltzaletasunaren giharra indartzea.
|
|
Ez dezagun Euskararen egun bakarra ospatu eta bizi gaitzen euskaraz!
|
|
EUSKARAREN ALDEKO 2 HITZORDU
|
|
|
|
|
Abenduak 6: Durango
Euskal Herrian Euskaraz-ek “Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika” manifestazio nazionala deitu du abenduaren 6an, Durangon (13:00etan, Landako Gunetik abiatuta).
|
Euskal Herrian Euskaraz euskalgintzako eragile izanik eta Ikastolokin helburu askotan bat egiten duelako, Ikastolatik abenduaren 6ko manifestazioan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
|
|
Aprobetxatu Durangoko Azoka!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Gu ere Kontseiluko kide, gu ere abenduaren 27an autobusez Bilbora
Euskalgintzaren Kontseiluak, euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten gizarte-erakundeen (tartean, Ikastolak) bilgune nagusiak, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua azkartzeko hizkuntza-politiketan eta herritarren aktibazioan eragiteko xedea duen irabazi asmorik gabeko erakundeak, “Euskaren etorkizuna jokoan. Euskaltzaleon garaia da!” ekitaldia deitu du abenduaren 27rako, Bilbao Arenan 17:00etan.
|
Ikastolak beste herriko eragileekin batera autobusa antolatuko du bertaratzeko. Zure eserlekua gordetzeko idazkaritzan txartela hartu ahal izango duzu 5€ren truke.
|
|
Kultur kutsuko hitzordua izango da, eta musikak eta musikagileek, euskararen soinu-bandek, presentzia nabarmena izango dute. Hartu hemen zure sarrera: pizkundea.eus.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
. IKASTOLAK aldizkariaren 266. zenbakia
|
Zuen seme-alaben eskutik, gaur jasoko duzue zuen etxeetan IKASTOLAK aldizkariaren 266. zenbakia.
|
|
|
|
|
|
|
ARGI HIZKIAK: aste honetan Hitz eta Jolas katalogoa, eta, Jull liburu katalogoa, guztiak Durangoko azokan eskuragarri
|
|
|
|
Eskuratu Hiz eta Jolas!
|
Ikastolen Egitasmo berria da, gozatzeko, sortzeko, ikasteko eta joalsteko eskaintza.
|
JUUL gidaliburuak
|
Aprobetxatu Juul gidetan gomendatutako irakurgaiak eskurazteko
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1.- MENDI TALDEA: Arraskularrera irteera abenduaren 14an
|
|
|
|
- Irteera: 9:00etan Ikastolako aparkalekutik
- Itzulera: 13:00ak aldera
Parte-hartzaile guztien izen-abizenak eta, dagokion kasuan, maila jarri behar dituzue.
|
Izena emateko epea abenduak 11, osteguna, 17:00ak arte.
|
|
|
|
|
|
2. Abenduko bajak eta alta berrien eskaerak
Gogoratu Eskolaz Kanpoko Ekintzetan aldaketaren bat egin nahiko balitz, orain dela momentua.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|