Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

13.
zenbakia



2025eko azaroaren 28a

An image of...
An image of...

1.- Batzar Nagusia: abenduak 18, osteguna

Gogoratu ikasturteko Ohiko Batzar Nagusia abenduaren 18an, osteguna, izango dela.
Batzar Nagusiko Txostena edota 2026-2030 Plan Estrategikoko dokumentua paperean eskuratu nahi baduzue hemen duzue eskaria egiteko inprimakia.

Epea: abenduak 4, osteguna.
IZENBURUAK (10)

2.- EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU:

Euskararen Eguna: Gure Hizkuntzaren Ospakizuna

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Data sinbolikoa, Euskaltzaindiaren sorrera gogoratzen duena 1918an, baina, batez ere, gure hizkuntza biziberritzeko eta babesteko konpromisoaren eguna.

Euskara ez da hizkuntza bakarrik. Gure identitatearen zatia da, mendez mende iraun duena altxor bat, eta etorkizunera begira garamatzan zubia. Hizkuntza zaharrenetarikoa izanik, gaur egun ere bizirik eta indartsua dago, milaka pertsonaren ahotan eta bihotzetan.

Euskara biziberritze bidean aurrera egin badugu ere, oraindik ere erronka izaten jarraitzen du, gazteen artean erabilera sustatzea, hizkuntza-aniztasuna errespetatzea, eta euskara gune guztietan presente egotea lortzea.

Gaur bezalako egun batean, pentsatzekoa da zer egin dezakegun bakoitzak gure hizkuntzarengatik. Agian liburu bat euskaraz irakurri, lagunekin euskaraz hitz egiten jardun, edo besterik ez bada, "egun on" esan guztiei. Keinu txikiek balio handia dute.

Euskarak iraun dezan, egunero erabili behar dugu. Hori da benetako ospakizuna: hizkuntza txikiagurebizitzaren parte egitea.

Zorionak guztioi euskararen egunean!
IMG_6467

EUSKARAREN EGUNAREN HARIRA, IKASTOLAN:

Abenduak 3: jai eguna Ikastolan

Gogorarazi nahi dizuegu datorren asteazkena, abenduak 3a, gure hizkuntzaren eguna dela eta, jai eguna izango dugula eta ikastola itxita egongo dela.

Abenduak 4: Xabier Lete XXXVIII. Prosa eta Poesia lehiaketako sari banaketa

Datorren ostegunean, abenduaren 4a, Xabier Lete XXXVIII. Prosa eta Poesia lehiaketako sari banaketa egingo dute, 17:00etan Landetxen. Aurrez eserlekua erreserbatu beharko duzue Landetxeko webgunean.
https://sarrerak.oiartzun.eus/

Zorionak gure sarituei!
Euskaltzaleon_garaia_da_A4_II

EUSKARAREN EGUNGO EGOERA DELA ETA GUZTIONTZAT DEIALDIAK:

Abenduak 3: Oiartzungo Doneztebe Plazan

"Euskaltzaleon garaia da" herri argazkia.

Abenduak 6: Durango

Euskal Herrian Euskaraz-ek “Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika” manifestazio nazionala deitu du abenduaren 6an, Durangon (13:00etan, Landako Gunetik abiatuta).

Euskal Herrian Euskaraz euskalgintzako eragile izanik eta Ikastolokin helburu askotan bat egiten duelako, Ikastolatik abenduaren 6ko manifestazioan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Aprobetxatu Durangoko Azoka!

Abenduak 27: Bilbo

Euskalgintzaren Kontseiluak, euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten gizarte-erakundeen (tartean, Ikastolak) bilgune nagusiak, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua azkartzeko hizkuntza-politiketan eta herritarren aktibazioan eragiteko xedea duen irabazi asmorik gabeko erakundeak, “Euskaren etorkizuna jokoan. Euskaltzaleon garaia da!” ekitaldia deitu du abenduaren 27rako, Bilbao Arenan 17:00etan.

Ikastolak beste herriko eragileekin batera autobusa antolatuko du bertaratzeko. Zure eserlekua gordetzeko idazkaritzan txartela hartu ahal izango duzu 5€ truke.

Kultur kutsuko hitzordua izango da, eta musikak eta musikagileek, euskararen soinu-bandek, presentzia nabarmena izango dute. Hartu hemen zure sarrera: pizkundea.eus.
WhatsApp Image 2025-11-27 at 08.43.52

Euskararen astea herrian:

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak azaroaren 27an hasi eta abenduaren 27an amaitu nahi da euskararen aldeko aldarria. Horretarako hainbat ekintza interesgarri antolatu dira:
  • Azaroak 27, osteguna, 19:30ean: "Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako" filma.
  • Azaroak 28, ostirala:
    • Egun osoan zehar: Haurtzaro ikastolan "euskararen eguna" ospakizunak.
    • 20:00etan "Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa" emanaldia.
  • Azaroak 29, larunbata:
    • 10:00-14:00 "HemenGuk" azoka.
    • 17:00: "Dantza familian" Ixiar Oriarekin.
    • 19:00etan Irati Muñozen "Ahanztura" bakarrizketak (Killirikupe eta OrGasmo)
  • Abenduak 4, osteguna:
    • 19:30ean: "Gaua" filma
  • Abenduak 5, ostirala, 19:30ean: Oskarbi taldearen kontzertua
IZENBURUAK (6)

3.- Abenduak 5, ostirala, San Nikolas Txikia

Dakizuen bezala, abenduaren 5ean, ostirala, San Nikolas Txikiaren Eguna da. Haurtzaro Ikastolako 2 urtetik 7 urte bitarteko ikasleak eta irakasleak abestera aterako gara, ohitura dugun bezala. Gogoratu, ikasleek ez dutela inolako jantzi berezirik ekarri behar.

Ibilbidearen xehetasunak jarraian aipatzen dizkizuegu:
  • Haur Hezkuntza, 2 urtekoak: 10:00etan ikastolan eta auzoan ariko dira kantari.
  • Haur Hezkuntza, 3 urtekoak: 10:00etan, Okindegia, Elorrondo kalearen hasiera eta Pikagaraiko etxeak.
  • Haur Hezkuntza, 4 urtekoak: 10:00etan, Landetxe plaza, Mendiburu kalea, San Juan kalea, Euskal Herria plaza eta San Esteban plaza.
  • Haur Hezkuntzan 5 urtekoak: 10:00etan, Erriberane, Arraskularre ingurua, Ibargaingo etxeak, Petra Lekuona egoitza eta San Esteban plaza.
  • LH1. eta 2. maila: 09:30ean ikastolatik Iturriotzera abiatuko dira.
Inguru horietan bizi bazarete, harrera ona egingo diguzuelakoan gaude; beste kasuetan, ibilbide honetara ingura zaitezten animatzen zaituztegu.

OHARRA: Eguraldi txarra egiten badu, 11:25ean, ikastolako frontoian elkartuko gara.

IZENBURUAK (7)

4.- Abenduaren 19a: kontuan hartzeko ohar garrantzitsuak

Abenduaren 19a izango dugu hiruhileko honetako azken eguna, eta eguerdian bukatuko dugu, 12:00etan.

Gauzak ongi antolatzeko kontuan hartu beharreko JANTOKI zerbitzuaren inguruko oharra
  • HHko eta LHko ikasleek 12:00etan bazkalduko dute. Zerbitzua 14:30ean amaituko da.
  • DBHko ikasleen eguneko ordutegia 10:00-12:00 da. 13:15ean bazkalduko dute. 12:00-13:15 bitartean zaintza izango dute. Jantoki zerbitzua 14:30ean amaituko da.
  • Jantokian geratzen diren 3 urteko haurrek siestarik ez dute egingo egun horretan.
  • Abenduaren 19ko aldaketak adierazteko epea abenduaren 12an, 17:00etan, BUKATZEN da.
    • Ostiraletako erabiltzailea bazara eta 19an jantokia EZ baduzu erabiliko, INPRIMAKIA bete Ondoren adierazitako bajak kobratu egingo ditugu.
    • Ostiraletako erabiltzailea ez denak eta EGUN HORRETAN JANTOKIA ERABILI NAHI DUENAK idazkaritzan adierazi behar du, ohiko bideetatik, 7 egun aurretik (abenduak 12an, ostirala, gehienez).
Eskolaz Kanpoko Ekintzarik EZ DA IZANGO.
An image of...
herrigora

5.- ESKERRIK ASKO, GUZTIOI!

Kaixo lagun,

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizugu saskia eskatuz Euskarari Puzka kanpainarekin bat egiteagatik. Zurea bezalako elkartasun keinuak ezinbestekoak dira Nafarroa erdi eta hegoaldean euskarak aurrera egin dezan. Gaurkoan keinu txiki guztiak elkartu eta kanpainak utzi digun argazki orokorraren berri ematera gatoz.

Ikaragarria da hamabigarren edizio honetan ere euskararen aldeko kanpaina honek erakutsi digun goranzko joera. Beraz, ZORIONAK GUZTIOI! Aurtengoan 16.400 saski eskatu dira guztira, eta horri esker 256.500€ bidaliko diogu Ager eremuko euskalgintzari zuzenan (Ikastolak, AEK, Sortzen eta Agerraldia); iaz baino 18.000€ gehiago!

Saskiak ikastolan daude, banaketekin bete-betean gaude, dagokion informazioa posta elektronikoan aurkituko duzue. Gozatu!
An image of...

ARGI HIZKIAK: 2 liburu gomendio aste honetan

HH (4)

BELDURRAK AIREAN

Idazlea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Adina: 12-14 urte

SINOPSIA:
Zazpi kontakizun esperientzia zirraragarriak bizi nahi dituztenentzat. Ausartuko al zara?
Beldurrezko ipuinotan irakurleak lauso ikusiko du naturaren eta naturaz gaindikoaren arteko muga. Zer ari da gertatzen? Amesgaiztoa ote da? Erokeria? Hilketa?
Pertsonaiek egiazko nortasuna dute. Iragana dute. Traumak bizi izan dituzte.
Gizakiak dira, kontraesan eta guzti. Irakurleari askotariko sentimenduak sortuko dizkiote.
HH (3)

PUNTOBOBO

Idazlea: Itxaso Martin Zapirain
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2025

SINOPSIA:
Ez da normala izango, esan zion medikuak haurrak urtebete zuenean. Jaio aurretik, ordea, Amak jakin bazekien barruan zeraman haurra ez zela besteak bezalakoa izango. Amak alaba etxean isolatu zuen, eta herritarren txutxu-mutxuak areagotu egin ziren. Hain zen estua bien arteko harremana, beste alaba baten jaiotzak ez baitzuen hori haustea lortu.

Etxe heze eta ilunean sustraituko dira hiru emakumeak, asinkronia batean; bizilagunen usteak inguratuta, sufrikarioen artean, patu ankerrari begira. Etxe horretan ez dira, inolaz ere, hain erraz ustelduko sekretuak.

Emakumeen sufrimendua, osasun mentala eta familiarteko dinamikak ardatz ditu Puntobobo eleberriak. Itxaso Martinek ez du eufemismorik erabiltzen; estilo intimista eta soil batez idatzi du istorio honen errealitate gordina. Ez da eleberri kostunbrista bat, protagonisten psikologian sakonduz idazleak ateratako argazki gardena baizik.
An image of...

Actividades Extraescolares

1. Abenduko bajak eta alta berrien eskaerak

Lehenengo hiruhilekoaren bukaerara iristen ari gara. Norbaitek aldaketaren bat egin nahiko balu Eskolaz Kanpoko Ekintzetan, orain da momentua.

Jarraian dituzue baja inprimakia eta alta berrien eskaerak egitekoa. Alta berrien kasuan, guk jasoko dugu zuen eskaera, baina ezin dugu bermatu ekintza egiteko aukera, jasotzen ditugun bajen baitakoa baita horietako zenbaitetan.

Gogoratu, edozein zalantza ondorengo helbide elektronikoan argituko dugula: estraeskolarrak@haurtzaro.ikastola.eus

Alta eskaera onartua den kasuan emaila jasoko duzue onartua dagoela adieraziz abenduan. Ez baduzue mezurik jasotzen, ez da onartua izango.
An image of...
sareakOIARTZUNinternet (1)

1.- INTERNET, PANTAILAK, BIDEOJOKOAK, SARE SOZIALAK... onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?

Oiartzungo Udalak, Gaztematika sareak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gaztea sailak elkarlanean antolatu dute nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia: "Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak... onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?".

Hitzaldi honetan, Mondragon Unibertsitateko Amaia Pavon ikerlariaren eskutik gurasoei tresna eta ezagutza praktikoak eskainiko dizkie horrelako egoerak nola kudeatu laguntzeko.

Noiz: Abenduak 2 eta 9
Ordua: 18:00etan
Non: Udal pleno aretoan
Trebatzailea: Amaia Pavón
Norentzat: Nerabeen gurasoentzat

Sarrera librea (plaza mugatuak). Izena eman, animatu eta parte hartu!
An image of...

KULTUR AGENDA

footerra
facebook instagram twitter youtube website