Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

12.
zenbakia



2025eko azaroaren 21a

An image of...
INDARKERIA MATXISTARIK GABEKO KOMUNITATEAREN ALDE! (1)

1. Azaroak 25: Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna

Hurrengo asteartean, azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunarekin bat egingo dugu ikastolan. Aurten ere, gure komunitateak argi adierazi nahi du indarkeriarik gabeko jendarte baten aldeko konpromisoa eta norabide horretan lanean jarraituko dugu. Horretarako, prebentzio eta kontzientziaziorako lanketak egingo ditugu mailaz maila, HH3tik DBH4ra bitarte, eta argazki kolektiboak ere aterako ditugu.

Egun horretarako, beltzez jantzita etortzeko gonbita luzatzen dizuegu.

Bide batez, gogorarazi nahi dizuegu ikastola parekide eta bidezkoagoa eraikitzen jarraitzeko zuen ekarpenak funtsezkoak direla. Proposamenak, zalantzak, iradokizunak edo alternatibak badituzue, hemen duzue horiek bidaltzeko bidea:
hezkidetzabehatokia@haurtzaro.ikastola.eus

Era berean, Herri mailan Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatutako elkarretaratze eta ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Indarkeria matxistarik gabeko komunitatea elkarrekin eraikitzen jarrai dezagun!
IZENBURUAK (2)

2. Batzar Nagusia: abenduak 18

Aurreratu nahi dizuegu ikasturteko Ohiko Batzar Nagusia abenduaren 18n izango dela, osteguna, hitzordua gordetzeko.

Batzar Nagusiko Txostena edota 2026-2030 Plan Estrategikoko dokumentua paperean jaso nahi baduzue, hemen duzue eskaria egiteko inprimakia.

Epea: abenduak 4, osteguna.
IZENBURUAK (1)

3. Euskararen Nazioarteko Eguna Haurtzaro Ikastolan

Datorren abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, jaieguna dugunez, ikasleekin azaroaren 28an, ostiralean, ospatuko dugu.

Goizean, Eskuttun euskara elkarteko kideek, LHko eta DBHko geletan, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA zertan datzan azalduko dute eta euskararekin bizitako oroitzapenak gogoratuko dituzte. Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxoren bisita jasoko dute, eta haren urtebetetzea ospatuko dute. Saioan bertan, astean zehar egindako opariak eskainiko dizkiote Argitxori.

Egunean zehar hainbat ekintza egingo dituzte Eskuttuneko kideek gidatuta: Mila Oroitzapen abestia eta dantza entseatu, Kahoot jolasa… Arratsaldean, komunitate guztiak parte hartuko duen dantza garaikideko ikasleekin batera prestatutako emanaldiaz gozatuko dugu.

Jakin badakigu euskararen inguruan ikastolan egindakoa eraginkorra izateko, denon parte-hartzea beharrezkoa dela, eta familiaren esku-hartzea ere bai. Hori dela eta, zuei zuzentzen gatzaizkizue, euskararen alde zuen ekarpena egin dezazuen:
  • Familia arteko hizkuntza euskara izateko, euskaraz aritzea bultzatuz eta positiboki baloratuz.
  • Lagunen arteko hizkuntza ere, euskara izan dadin saiatuz.
Beraz, azaroaren 28an, 14:45etik aurrera, ekitaldian gurekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
IZENBURUAK (3)

4. San Tomas azokan lan egiteko deialdia LH3ko eta LH5eko gurasoei

Abenduaren 19an, goizean, San Tomas azoka antolatzeko gurasoen laguntza ezinbestekoa dugu. Ikasturteko antolaketan adierazi bezala, LH3 eta LH5. mailako gurasoei dagokizue eginkizun hau. Horregatik, bereziki maila horretako gurasoei egiten dizuegu dei. Beste inor prest balego, izena eman dezake, noski.

Egun horretan 08:00etan frontoian elkartuko gara: postuak prestatu, txistorra pintxoak egin eta 12:00etan dena jaso. Izena emateko, jarraian duzuen inprimakia bete (atal guztiak, mesedez): https://forms.gle/Lp8exNkT1F9WwbhT8

Laguntzeko izena ematen duzuenen artean antolatuko dugu azoka eta, agian, ez zaizue zuen seme-alaben mailako postuan egokituko.

Izena emateko azken eguna azaroaren 26a, asteazkena, izango da. Antolaketarako bilera eguna, berriz, azaroaren 27an, osteguna, 16:45ean, jantokiko goiko aretoan.
IZENBURUAK (4)

5. Komunikazioren hausnarketa prozesua: familiei galdetegia

Komunikazioaren mundua abiadura bizian ari da aldatzen eta gure ikastolan honi buruz hausnartu eta eraginkortasuna bilatzeko tartea hartu nahi dugu. Eguneroko zurrunbiloak hartu duen martxak eta gure haur eta komunitatearen artean zabaldu nahi ditugun balioek talka egiten dute sarri eta, horri heltzeko, guraso edo tutore legalek duzuen iritzia jakin nahi dugu.

Galdetegia erantzuteko 8-10 minutu inguru beharko dituzue. Erantzuteko azken eguna azaroaren 30a izango da.

KOMUNIKAZIO GALDETEGIA

Mila esker zuen ekarpenagatik.

OHARRA GURASO ORDEZKARIEI: pasa den asteko ordezkarien bileran eman zen arazo teknikoa tarteko, berriz ere galdetegira sartu eta BIDALI botoiari emateko eskatu nahiko genizueke, ez baitziren zuen denon erantzunak iritsi. Milesker eta barkatu eragozpenak.
IZENBURUAK (6)
IZENBURUAK (7)

6. Treba gaitezen elkarrekin Haur eta Nerabeen Buru Osasunaren Sustapenaren
bi jardunaldietako balorazioa eta materiala

Pasa den astean izan genuen Treba Gaitezen elkarrekin jardunaldietako bigarren saioa Nagore Zamarreño Bello Agifeseko profesionalarekin eta saioetan bertan esan zen bezala, zuekin denekin materiala partekatu dugu. Baina aurretik, saioaren gogobetetasun balorazioa egiteko eskatu nahi dizuegu. Hemen balorazioa jasotzeko inprimakia: SAIOAREN BALORAZIOA

Hemen duzue bada, interesa baduzue, formazioetako materiala:

1.SAIOA: HH-LH4.mailakoa
2.SAIOA: LH5- DBH4 mailakoa
ARIKETAK EGITEKO GIROTZE MATERIALA:
Milesker, hurbildutako guztiei eta elkarrekin trebatzen jarrai dezagun.
IZENBURUAK

7. IKASTOLAK ITXIALDITAN: HEZKUNTZA SAILA, AKORDIO LABORALA BETE!

Ikastolako langileok, baita Haurtzarokoak ere, itxialdia egingo dugu Hezkuntza Sailari Ikastolen eremuan, 2023ko Akordio Laboralean jaso ziren konpromisoak bete ditzan exijitzeko.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastoletan burutuko ditugu itxialdiak. Hezkuntza Sailak langile guztientzat soldaten parekatzea eta lan-baldintzen homologazioaren azterketa egin dezan eskatzeko, adostu zuen bezala.

Akordioa ez betetzeak eragin zuzena du langileen lan-baldintzetan, eta baita ikastolen egoera ekonomikoan ere. Izan ere,Hezkuntza Saila iskin egiten ari zaio langile batzuen soldata parekatzeari, sinatutako akordioan parekatzea langile GUZTIENTZAT izango zela adostu zuen arren.

Herri honek behar duen Hezkuntza Sistemaren eraikuntzan jarraitu nahi dugu, eta zuen seme-alabei eskubidez dagokien hezkuntza duina eskaintzen. Hori, langileen lan baldintzekin lotuta dago ezinbestean.

Hezkuntza Sailak Akordio Laboralean hartutako konpromisoak bete behar ditu. Ikastoletako langileok borrokan jarraituko dugu Hezkuntza Sailak dagokiguna eman arte.

Ez dugu borrokan etsiko, oraingoan itxialdian eta aurrerantzean ere beste ekintza batzuk burutuz.

Jo eta ke dagokiguna lortu arte!

8. Biriatuko ikastolaren eskaintza:

POLTSAK 2025 EU.pdf-1_page-0003
POLTSAK 2025 EU.pdf-1_page-0002
Heldu dira! Biriatuko Ikastolak gabonetako produktuak prest ditu zuendako!

Ikastola laguntzeaz gain, gabonetako opari bikaina izan daiteke zuen gertukoentzat. Aurten 4 poltsa ezberdin eskaintzen ditugu. Produktu solteak ere zuen eskura izanen dira.

ESKAERAK EGITEKO EPEA: abenduaren 5a (inprimaki hau osatuz). Eskaera epea amaitzen delarik, zuekin jarriko gara harremanetan banaketaren xehetasunak emateko. Ordainketa BIZUM bidez egiten ahalko da (xehetasunak emailez igorriko ditugu).

Egin zuen ekarpena! Milesker!
IZENBURUAK (8)

9. Familiak aktibatzeko ekimena, taupa mugimenduaren eskutik

Captura de pantalla 2025-11-20 a las 10.34.52
Etorkizunean umeek euskaraz egiteko, euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa dela ikusita, eta hainbat gurasok, ikastetxek eta eragilek duten kezkarekin bat eginez, 0-12 urte bitarteko gurasoei zuzendutako ekimena lantzen ari dira Taupan.

Haurren ingurua euskaldunagoa izateko aurrerapausoak eman nahi da eta horretarako, gurasoak sentsibilizatu, ahaldundu eta haien hizkuntza praktikak aktibatzera bideratu nahi ditugu.

Ekimena adin tarte horretako guraso guztientzat izango da, gurasoen egoera linguistikoa edozein dela ere. Izan ere, guztiek dute aukera norabide horretan ekarpenak egiteko.

Ekimen nazionala izango da eta abenduaren 9an egingo da ekimenaren aurkezpena. Eta denok gonbidatuta zaudete.

Bi hitzordu jarri dituzte aukeran, egokien datorkizuenera joan ahal izateko:
Saioetan izena emateko, egin klik hemen!

Aktibatu gaitezen!
An image of...

ARGI HIZKIAK: 2 liburu gomendio aste honetan

HH

Bonobo betaurrekodunen egiazko historia

Idazlea: Adela Turín
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2024
Adina: 4-10

Sinopsia:
Orain dela urte asko eta asko, hainbat bonobo oihanean bizi ziren, mangladi batean. Egun guztia fruitu eta baiak, intxaur eta haziak, sustrai eta kimu berriak jaten ematen zuten, eta, bonobo emeak lan eta lan aritzen ziren janaria biltzen, helduentzat eta umeentzat.
HH (1)

Lolaren bizikleta

Idazlea: Alba Barbé i Serra eta Laia Pibernat i Mir
Ilustratzailea: Judit Piella
Argitaletxea: Bellaterra
Urtea: 2023
Adina: 8tik aurrera

Sinopsia:
Album ilustratu honetan, haur batek jasan duen sexu erasoa bere amari kontatzeko bidea nola bilatzen duen erakusten da.
Ekaitza dagoen gau batean Lola beldurturik dago, eta bere osaba bere ondoan oheratzen da, lo hartu arte. Ekaitzak bere bizikleta hautsi du, eta bere lagunen laguntzarekin, osatu eta konpontzen du. Baina txirrinarik ezin aurkitu. Itsasoko ur azpian Lolari ametsetan bezala bere bizikleta agertzen zaio, txirrina joz, hots deiadarra joz. Orduan Lolak osabak egin dizkionak amarekin aipatzeko adorea aurkitzen du, txirrina berri batekin batera. Ekaitz gau hartan bizikleta hautsi izana benetan osabak Lolari egin abusuak itxuratzen dituela ulertzen da orduan.
An image of...
WhatsApp Image 2025-11-19 at 17.46.21

1. Azaroak 25, herrian

Emakumeen Indarkeriaren Aurkako egunaren harira, Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Killirikupe Emakumeak Ahalduntzeko Oiartzungo Eskola elkarteak antolatuta elkartaratzea izango da azaroaren 25ean 18:00etan herriko plazan, "Konplize sareen aurrean, erresistentzia feminista" lelopean.

Horrez gain, bigarren hitzordu bat ere izango da azaroaren 29an 19:00etan "Ahanztura" bakarrizketa Irati Muñozen eskutik Landetxe Kultur aretoan.

Animatu eta Indarkeria matxistarik gabeko komunitatea elkarrekin eraikitzen jarrai dezagun!
An image of...

KULTUR AGENDA

footerra
facebook instagram twitter youtube website