Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

11.
zenbakia



2025eko azaroaren 14a

An image of...
IZENBURUAK (8)
Jardunaldi Pedagogikoak

1. Ikastolen 29. Jardunaldi Pedagogikoak: Bagatoz inklusiotik ekitatera!

Azaroaren 26an ospatuko dira Ikastolen 29. Jardunaldi Pedagogikoak Kursaal jauregian eta aurten ere, lelo argi batekin: Bagatoz inklusiotik ekitatera!

Zergatik jardunaldi hauek?
Egungo gizartea etengabeko aldaketan murgilduta dago, eta aniztasuna du ezaugarri nagusi. Testuinguru horretan, ezinbestekoa da hezkuntza sistemak aniztasun horri erantzutea, gizartearen isla baita eta oraingo eta etorkizuneko herritarrak prestatzeko ardura baitu.

Nori zuzenduta?
Aurten, jardunaldiak hezkuntza-komunitate osoari irekita egongo dira: irakasle, hezitzaile eta hezkuntzarekin lotura duten gizarte-eragileei. Badakigu gure familien artean hezkuntza arloan lan egiten duzuen profesionalak ere bazaudetela, eta jardunaldi hauek zuentzat ere interesgarriak izan daitezkeela uste dugu.

Gai nagusia: Hezkuntza Inklusiboa
Jardunaldi hauetan, hezkuntza inklusiboa izango da ardatz, ikasle guztientzako kalitatezko eta ekitatezko hezkuntza bermatzeko bidea. Elkarrekin aztertuko dira inklusiora gerturatzeko gaituzten praktikak, gaur egungo erronkak eta aurrera begira hartu beharreko erabaki eta konpromisoak. Bereziki, profesionalen eginkizuna azpimarratuko da, helduon begirada heztea eta prestakuntza eguneratua izatea gako bilakatzen baitira.

Inklusioa ez da soilik legeen betetzea, konpromiso etiko eta pedagogiko bat ere bada, denok batera eraiki nahi dugun etorkizun bidezkoago baten aldekoa.

EGUNAREN EGITARAUA:
09:30–10:00 – Harrera eta dokumentazio banaketa
10:00–10:30 – Irekiera
10:30–11:30 – Serge Ebersold
"Irisgarritasuna, norbanakoari egokitutako eskola inklusiboaren baliabidea"
L'accessibilité, une ressource pour une école inclusive adaptée à chacun.
11:30–12:00 – Atsedena
12:00–13:00 – Ane Urizar Zugazagoitia
"Euskaldun guztiak ez gara zuriak"
13:00–14:30 – Bazkaltzeko tartea
14:30–15:30 – Mel Ainscow
"Hezkuntzan praktika inklusiboak sustatzen: nazioarteko esperientzietatik ateratako ikasgaiak"
Promoting inclusive practices in education: lessons from international experiences
15:30–16:30 – Uxue Fernandez Lasa
"Inklusioa jarduera fisikoan: argi-itzalak"
–16:30–16:45 Itxiera–

Informazio praktikoa
Data: Azaroaren 26
Lekua: Kursaal
Prezioa: 50€

Izena eman! Ez galdu aukera! Jardunaldietan izena-eman nahi baduzu, izena-emateko inprimakia hemen aurki dezakezu.

INFORMAZIO XEHEAGO HEMEN.

Informazio gehiago: https://ikastolak.eus/bizi-ikastola/albisteak/2025-10-24-bagatoz-inklusiotik-ekitatera

An image of...

2. Arropa Bilketa ekimena 5, 6 eta 7 urteko haurrentzat

Ikastolan ikasleren batek arropa aldatzeko beharra izango balu (istripua, pixa, sabeleko arazoak...), ordezko arropa izateko, arropa eskaera egin nahi dugu.

Eskatutako Arropa Motak
HH5 (5 urte)
  • Mudak (barneko arropa)
  • GaLtzerdiak
  • Kamisetak
  • Mallak
LH1 (6 urte) eta LH 2 (7 urte)
  • Mudak (barneko arropak)
  • Galtzerdiak
  • Galtzak/mallak
  • Jertseak
  • Kamisetak
Eskertuko genuke, arropa garbia eta egoera onean izatea, eta urtaro desberdinetakoa izatea baliagarriagoa egingo zaigu.
Biltegia idazkaritza aurrean jarriko dugu.

Eskerrik asko, aldez aurretik zuen lankidetzagatik!
Honen bidez, gure ikasleen ongizatea eta erosotasuna bermatzen laguntzen duzue.

IZENBURUAK (7)

3. Guraso Ordezkarien bilera: azaroak 17, astelehena

Guraso Ordezkariek bilera egingo dute azaroaren 17an, astelehena, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan.

GAI ORDENA:
  • Ongi etorria.
  • Hezkuntza Batzordea informatzen.
  • Kontseilu Errektorea informatzen.
  • Ikastolako komunikazio kanalak.
  • Adin txikikoen mahaitik.
  • Gurasoen parte hartzea.
  • IKT ituna eta digitalizazioa.
  • Norberak lekarkeena eta agurra.

Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.
An image of...
HH (6)

Zuhara. Itsasoaren deia

Idazlea: Amaia Telleria Mujika
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2021
Adina: 11-14 urte

Sinopsia:
Zuhara lekuz kanpo sentitu izan da beti. Ingurukoekin asmatu ezinik, ezberdina, arraroa sentitzen da. Besteen aldean hutsala eta aspergarria. Bere urrezko adatsekin eta ozeanoaren koloreko begiekin, munduan galdua.

Bat-batean, azaleko alergia batek zabalduko du familiako sekretuen kutxa. Bizitza hankaz gora jarriko diona. Ustekabean, amak bizitza berri baten aurrean jarriko du Zuhara.

Itsas azpian bilatu beharko ote du bere iparra?
Bigarren aukera izango du neskatoak. Bere tokia bilatu beharko du jendarte erabat berri batean. Sortzen zaizkion egoera arrotzei aurre egin, eta bidean bere benetako nortasuna ezagutzen hasi. Ez du erronka makala. Baina garbi dauka ezin duela huts egin.
An image of...

Francesco Pasqualeren bosgarren arima

Egilea: Unai Elorriaga
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2024

Sinopsia:
Zerriak, heriotza goiztiarregiak, gogotik joaten ez diren umetako lagunak, erdiminak, esnea, gurdiak, askotariko gaitzak eta ur-azalean barreiatutako partiturak. Irudi horiek gailendu ziren, besteren artean, Francesco Pasqualeren egunetan.

Saprin jaio zen, Italia hegoaldean, eta Richard Wagner, Robert Schumann eta Giuseppe Verdi konpositoreekin konpartitu zuen bere mundualdiaren parte handi bat. Galdaragile familia bateko semea, orduko giro politikoan nahasi, eta Mediterraneo itsasoaz bestaldera jo zuen, harik eta Bermeora heldu zen arte.

Haren arrastoari segika, XIX. mendeko Europa mendebaldean zabaldutako giza mapa bat eskaintzen du Unai Elorriagaren zazpigarren nobelak. Beregainak diren atalekin eraiki du kontakizuna idazleak, elkarren segidan jarrita oihartzuna puskaz harago hedatzen dutenak; hitz lauz eta urarena halako musika itsaskorrez.
An image of...

1. MENDI TALDEA: Irteera BELOAGAra azaroaren 23an

MendiIrteera
Beloaga-Urkabe irteera, azaroak 23
Herriko txokoak ezagutzen jarraituko dugu: Oiartzun-Beloaga-Urkabe-Oiartzun. Urkabera ez gara ia beti egiten dugun bezala Learreko maldatik igoko, beste bide bat ikasiko dugu eta Urkaberen atzealdetik Beloaga gazteluraino joango gara.

Beloagatik behera, Gurutzerako bidea hartu aurretik, preso errepublikarrek Gerra Zibilean egindako bunkerraren tuneletan barrena ibiliko gara. Horretarako, LINTERNA edo FRONTALA ekartzea komeni da. Gurutzen hamaiketakoa egin eta araztegiko bidetik Urkabera joango gara eta, azkenik, Learretik barrena plazara.
  • Irteera: 9:00etan Ikastolako aparkalekutik
  • Itzulera: 13:00ak aldera
Parte-hartzaile guztien izen-abizenak eta, dagokion kasuan, maila jarri behar dituzue.

Izena emateko epea azaroak 20, osteguna, 17:00ak arte.

Zer iruditzen? ANIMATU ETA EMAN IZENA HEMEN
An image of...
OROIMENA ETA EGIA BIZIKIDETZAREN BIDEA KARTELA 2025 ONA ZUZ

1. IPUIN KONTAKETA LARUNBATEAN

Oiartzungo Udalak "Oroimena eta egia bizikidetzaren bidea" zikloa antolatu du beste urte betez eta aurten adin tarte guztietarako eskaintza osatzea izan da erronka.

Larunbat honetan, arratsaldeko 17:00etan ipuin kontaketa antolatu du hiru urtetik gorako haurrentzat. Pleno Aretoan izango da eta Karmele Mitxelenaren eskutik "Amonaren kea" eta "Beroki gorria" kontatuko dira.
LIBURU AZOKA

2. Igandean izango da Oiartzungo II. Hitzen Lihoa liburu azoka ttikia

Azaroak 16, igandean, 10:00etatik hasi eta 13:30ak arte Kontzejupe plazan liburu azoka ttikia izango da. Bertan, herriko idazleen nobedadeak, Oier Guillan idazle gonbidatuaren liburuak, 1545 argitalatxearen liburuak eta Metrokoadrokaren liburuak izango dira.

Animatu eta goza dezagun irakurketarekin!
Arraztalo HITZALDIAK 2025 kolore ONA

3. HITZALDIA: OSASUN MENTALA NERABEZAROTIK HELDUTASUNERA

Arraztalo Elkartetik osasun mentalaren inguruko bi hitzaldi antolatu ditugu azaroan. Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan izango dira, 18:30ean. Saio hauek osasun mentala, ongizate emozionala eta autozaintza izango dituzte ardatz.

EGITARAUA:
Azaroak 18
7.300 miligramo eszitalopran zertarako? Norberaren ongizatea eta autozaintzari begira.
Hizlaria: Iratxe Etxebarria, komunikatzailea eta burnout prozesuetan aditua.

Azaroak 25
Nerabeen bidelagun. Osasun mental eta emozionala nerabezaroan.
Hizlaria: Maitane Ormazabal, psikologoa eta hezkuntza- zein osasun emozionalaren arloan aditua.

Bi hitzaldiak doakoak eta publiko orokorrarentzat irekiak dira.
An image of...

KULTUR AGENDA

footerra
facebook instagram twitter youtube website