|
|
|
|
10. zenbakia
2025eko azaroaren 7a
|
|
|
|
|
|
|
1. Ostegunean Treba Gaitezen Elkarrekin: Azaroak 12
- Azaroak 12 LH5-DBH4.mailako familientzat eta profesionalentzat zuzendua. 16:45tatik 18:45etara.
Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!
|
|
|
|
|
|
|
2. Elkarlanean eraikitzen dugun komunitatea gurea
Gure herrigintza elkarlaguntzaren inguruan garatzen da eta bakoitzak bere ekarpena egiten du komunitatea indartzeko. Errigora saskia, Xiberuako saskia eta Hendaiako txokolateak dira, adibidez, gure lurralde eta tradizioen adierazgarri eta produktuak, tokiko ekoizlea eta kontsumitzailea lotzen dituztenak.
|
|
Produktu hauek partekatzeak lotura estuagoak sortzen ditu gure artean, eta, aldi berean, tokiko ekonomia bultzatu, euskara eta ikastolen mugimendua ere indartzen ditu. Horrela, elkarrekin eraikitzen dugu komunitate sendoa eta bizirik dagoena, herrigintza ez baita lan bakartia, denon parte-hartzearekin eraikitzen dena baizik.
|
|
|
|
|
Arberoako ikastolaren alde
Pasa den urteko urriaren 28an Donamartiriko Arberoa ikastolan izandako suteak kalte larriak eragin zituen egoitzan. Ama ikastolako bi ikasgela, irakasleen bulegoak eta bilkura gela suntsitu ziren eta hainbat bilketa egin badira ere, oraindik ere egoera horri buelta eman nahian daude. Hori dela eta, aurten kamiseta, jertseak, kirolerako poltsak... sortu dituzte.
|
|
Egin zure ekarpena eta erosi lagunduaz.
|
|
|
|
|
|
Eskatu Errigoraren saskia!
Urteak dira jada Ager eremuko (Nafarroa erdi eta hegoaldeko) euskalgintza baliabidez hornitzeko lanean dabiltzala Errigoran. Irekitako bideez eta aukera berriz beteriko ikuspegia dute aurrez aurre, eta horregatik, gaur inoiz baino indartsuago ekin behar diote auzolanari.
|
Azaroaren 13ra bitartean eskatu saski beltz, berde edo gorria errigora.eus webgunean. Saskien balioaren %25 ekarpen gisa doa Agerreko euskalgintzako eragileengana (Agerraldia, Ikastolak, AEK eta Sortzen).
|
|
Animatu eta egin zuen eskaria!
|
|
Xiberoko ikastolen alde elkartasuna hedatzen
2003 urteaz geroztik, Xiberoan kokatuak diren 2 ikastolek (Alozekoa Basabürüan, eta Eperra Pettarrean) tokiko mozkinekin osatutako saskiak salgai jartzen dituzte Gabonetarako. Iaz, 2.200 saski saldu zituzten.
|
Hiru saski dituzue aukeran:
|
- Pettarra 52€: Ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx gatzatuak eta pastak.
- Arbaila 57€: Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi gazta zati, bixkotx gazituak, erreximenta, tisana eta pastak.
- Basabürüa 70€: Xerri patea, bixkotx artisanalak, ardi gazta kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra eta pastak.
Osagai guztiak, produkzio txikiko ekoizleenak dira. Kalitate handiko eta bertan ekoiztutako produktuak eskaintzen dituzte. Xiberoko ikastolen saski salmenta azaroaren 23an bukatuko da. Haurtzaro Ikastolan banaketa noiz egingo den zehaztuko dugu aurrerago. www.ikaskoli.eus webgunean eros ditzakezue, eta eskuratzeko guneak ere webgunean hautatu behar dituzue.
|
|
Euskara susta dezagun, Xiberoko Ikastolak lagunduz!
|
|
Hendaiako Ikastolako txokolateak
Hendaiako Gure Ikastolatik zuzentzen gatzaizkizue. Aurten, seigarrenez, Eguberritako txokolate egutegiaren salmenta kanpainarekin hasiko garelako. Zuen ikastoletan, erantzun ezinhobea eman duzue azken urteetan familiek, irakasleek zein langileek, eta biziki eskertuak gaude. Horregatik, aurten ere eskaera berdinarekin gatozkizue. Txokolateak urtero bezala, Baigorriko Laia txokolategian eginak dira. 12 eurokoa da salneurria da. Eskariak azaroaren 12rako beranduenez egitea eskertuko genuke, esteka honetan.
|
Jaso agur bero bat eta eskerrak aldez aurretik. Hendaiako Gure Ikastolako gurasoak
|
|
|
|
|
|
|
3. Gure Haurrak ere Badira
|
"Gure Haurrak ere badira" ekimenetik bidali digutena jakinarazteko jartzen gara gaur zuekin harremanetan. Zehaztapenetan sartu aurretik, eskerrak eman beste behin, Ikastolan, erakutsitako konpromezu eta jarreragatik. Oraindik asko dago egiteko, baina pausu bat gehiago eman dugu aldarrikapen hauei indarra emate aldera.
|
Hauek dira "Gure Haurrak ere badira" ekimenak egindako balorazioaren datu esanguratxuenak:
|
- Urriaren 25eko mobilizazioaren balorazio oso positiboa egin da: Bilboko kaleak elkartasunez bete genituen, haur eta nerabe palestinarrei eta oro har palestinar herriari babesa adieraziz eta Israelgo estatu sionistaren genozidioa salatuz.
- 12.000 elkartasun kamiseta baino gehiago saldu dira, eta elkartasunaren sinbolo bihurtzen ari dira kaleetan.
- Ostegunetako elkarretaratzeak Euskal Herriko 200 ikastetxe baino gehiagotan egin dira, inoizko parte-hartze handienarekin.
- Hemendik aurrera ere, ostegunetan, kamiseta janztera animatzeko deia zabaldu nahi da, elkartasuna eguneroko bihurtuz. Kamisetak hemen eska daitezke.
- Gainera, Mitxel Elortzaren “Askatasun Doinua” ipuina erosteko aukera ere badago oraindik.
|
Azaroaren 20an, Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Egunean, prentsaurrekoa egingo dute: mobilizazioaren balorazioa, bildutako diruaren erabilera eta elkartasun keinuen berri emateko.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Eta untxiak entzun
|
Argitaletxea: Txalaparta, TXO!
|
Ezuste desatsegin baten ondoren, Taylorrek ez daki norengana jo. Animalia guztiek uste dute berek dutela irtenbide onena. Banan-banan, animaliek nola jokatu esaten diote Taylorri, eta banan-banan huts egiten dute kontsolamendua ematen. Orduan, untxia heldu da. Untxiak entzun eginen du, ez besterik. Hain zuzen Taylorrek behar duen hori.
|
|
|
|
|
Klera
|
Ilustratzailea: June San Sebastian
|
Gogoeta egitera gonbidatzen duen zentzumen-esperientzia bat da album hau. Gerra gaitzat hartuta, disziplina anitzeko albuma osatu dute: testuaz eta ilustrazioez gain, musika, dantza eta antzezpena ere uztartzen ditu, liburuan zehar dauden QR kodeak erabilita ikus eta entzun daitezkeenak.
|
|
Gerra baten erdian bizi den haur bat da narratzailea. Begien aurrean ez du bere etxerik ikusten, lorategirik... Ez du kolorerik ikusten, hautsa besterik ez, hautsez bete zaizkio begiak, belarriak, bere barru osoa. Amonak adi ibiltzeko eskatzen dio, ez aldentzeko bere ondotik. Baina haurrak iturrira joan nahi du eta begiak garbitu, belarriak, lehen bezala ikusi ahal izateko, lehen bezala sentitu. Ezkutalekutik irten eta bere pausuek hondatutako eskolara daramate. Han, koloretako klera bat aurkitu eta marrazten hasten da. Etsaiaren tiroak gertu entzuten dituenean, leherketa batek eten egiten du unea. Norbaitek eskutik heldu dio. Heriotza joan da bere bila. Eskatu dio, ea klera bat hartu dezakeen, lorategi bat marraztu ahal izateko. Eta Heriok, munduko lorategirik ederrena marrazteko esan dio, eta nahi duen guztia.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1. HAURTZARO MENDI TALDEA ikasturte berria mendiaz gozatzeko!
Natura eta lagunak uztartzeko aukera paregabea! Aurtengo ikasturtean Haurtzaro mendi taldeak ibilaldi bikainak prestatu ditu, familiarekin eta komunitatearekin batera mendia eta ingurua ezagutzeko.
|
Hona hemen gure egutegiko proposamenak:
|
- Azaroak 13: Beloaga
- Abenduak 14: Arraskular
- Urtarrilak 18: San Anton
- Otsailak 22: Munuandi
- Martxoak 1: Zuhaitz eguna
- Apirilak 26: Sarobe erreka
- Ekainak 7: Ikastola eguneko ginkana
- Ekainak 14: Rafting-a Bidarrain
Ibilaldi bakoitzak bere bereizgarria du: batzuk lasaiagoak, besteak abenturazaleagoak, baina guztiek helburu bera dute: elkarrekin mendiaz gozatzea eta gure inguruko paisaia ederrak ezagutzea.
|
Animatu eta etorri gurekin! Mendi taldeak besoak zabalduta zain zaitu.
|
|
|
|
|
|
|
1. Hitzen Lihoa 2025: intimitatea ardatz hartuta
|
Azaroaren 10etik 16ra ospatuko da Hitzen Lihoa, Oiartzungo jaialdi kulturala, non hitzak eta artea elkartzen diren. VIII. edizio honetan, intimitatea izango da gai zentrala, haren dimentsio kolektibo, kultural eta politikoa aztertzeko.
|
Hitzen Lihoa urtero azaroan ospatzen den jaialdi kulturala da, non arte, literatura, antzerkia, musika eta filosofia uztartzen diren gai zentral baten inguruan.
|
Azaroak 10, astelehena- 19:00 INTIMITATE PLASTIKOA pintura-erakusketaren inaugurazioa. Landetxeko sarreran, tabernaren ondoan.
|
Azaroak 12, astezkena- 19:00 Miren Amurizaren MANIFESTUA eta Leire Vargas eta Jaime Nietoren BIZI SINTETIKOAK poesia musikatu emanaldia. Landetxe Kultur Aretoan. Gonbidapenak sarrerak.oiartzun.eus webgunean.
|
- 17:00etatik 18:30era: Haur Filosofia saioa NON EZKUTATU DA NIRE INTIMITATEA? Maitane Nerekan filosofoaren eskutik, intimitateaz, LH 4-5-6ko ikasleekin Abaraxka Ludotekan.
- 19:00: Pote filosofikoa INTIMITATEA PRIBATUA AL DA BETI? Maitane Nerekan filosofoaren eskutik, intimitateaz Kastro Berri tabernan.
Azaroak 14, ostirala - 19:00 ANALISI INTIMO BAT mahai-ingurua Ula Iruretagoiena (arkitektoa), Miren Guilló (antropologoa) eta Maider Galardirekin (kazetari eta ikerlaria). Landetxe Kultur Aretoan. Gonbidapenak sarrerak.oiartzun.eus webgunean.
|
- 11:00: BARNE-PAISAIAK lantegia, helduentzat, Dejabu konpainiaren eskutik. Arizmendienean. Izena eman behar da hitzenlihoa@gmail.com helbidera idatzita, azaroaren 13a baino lehen.
- 22:00: IZAKI GARDENAK taldearen kontzertua. Sarrerak sarrerak.oiartzun.eus webgunean 12€ edo egunean bertan leihatilan 15€.
- 10:00etatik 13:30era: II. LIBURU AZOKA TTIKIA. Kontzejupean.
- 10:30etik aurrera: AZTITZA liburuaren Irakurketa jarraitua. Kontzejupean.
- 14:00: BERTSO-BAZKARI LITERARIOA, Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Maider Arregirekin, Oier Guillanek aurkeztuta. Girizia elkartean. Sarreraren erreserba hitzenlihoa@gmail.com helbidera idatzita: orokorra 20€, langabetua 15€, bertso-saioa bakarrik 5€.
|
|
|
|
|
|
2. XAKEA PLAZAN
Abaraxka eta Zainzadik antolatuta, azaroaren 8an Xakean jokatzeko aukera izango da plazan, herritar guztientzat irekia.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|