|
|
|
24 zenbakia
2025eko otsailaren 28a
|
|
|
|
|
1. Treba gaitezen elkarrekin: MUTIL BERDINZALEAK HEZTEAREN ERRONKA
|
|
|
|
GURASO FORMAZIOA: "Mutil berdinzaleak heztearen erronka" Egoitz Arbiol Albeniz. Hiruki Larroxako kidea.
|
- Martxoak 18 , 17:00etan: HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat.
- Martxoak 27, 17:00etan: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4. mailako familientzat.
Saio horiek aurrera ateratzeko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat pertsona etorriko zareten. Hemen dituzue izena emateko inprimakiak:
- HH-LH4 (zaintzarekin eta itzulpenarekin): Egin klik hemen. Epea: martxoak 11
- LH5-DBH4 (itzulpenarekin): Egin klik hemen. Epea: martxoak 20
Saioetan apuntatzeko aukera astebete lehenago itxiko dugu. Izen-emate kopuruaren arabera eskainiko ditugu zaintza eta itzulpen zerbitzuak.
|
Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!
|
|
|
|
|
3. Bretoiak Oiartzunen
Datorren astean datoz Bretainiatik 28 ikasle eta hiru irakasle hamar egun guregana, Gwiseni-Haurtzaro elkartruke proiektuaren parte. Beraien egonaldian Oiartzun, Gernika eta Iruñea ezagutuko dituzte Gwiseniko diwaneko ikasleek. Diwan mugimendua 1977an sortu zen eta Bretainian bretoiera hutsean erakusten duten eredu bakarra da. Elkar ezagutuz, haiek gurea eta guk haiena, komunitatearen balioa eta elkartasuna landuko dugu denok elkarrekin.
|
|
|
|
|
|
4. IKASTOLEN ELKARTEKO UDALEKUAK: Zirimolaren eskutik
Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak antolatutako udalekuak datorren asteartean irekiko dira. Ikastoletako udalekuak, udaleku itxiak eta 10 eguneko udaleku itxien eskaintza dago.
|
- Izena ematea martxoaren 4an irekiko da eta epea maiatzaren 14ra arte izango da.
- Banaka, binaka, hirunaka edo launaka matrikulatzeko aukera dago.
|
|
|
|
5. Zuhaitz eguna
Martxoaren 14an hasiko dugu ikastolan Zuhaitz eguna. Egunean zehar, jolasleku berriko lorategeitan zuhaitzak landatuko ditugu eta arratsaldeko 17:00etan eremu berriaren inagurazioa egingo dugu.
|
Larunbatean, martxoaren 16an, berriz, herriko Zuhaitz eguna ospatuko dugu Pilotasoron. Bertara autobusez joateko aukera egongo da, baina aurrez izena eman beharko da.
|
- Eguna: martxoak 16, igandea.
- Ordua: Autobusez doazenentzat goizeko 10:00etan (Itzulera, 12:00etan pilotasorotik)
- Non: HAURTZARO IKASTOLAKO PARKINEAN. (Autobusa dohainik izango da. Aurretik eman behar da izena).
- OHARRA:* Adin txikikoek heldu batekin joan behar dute* Izena emateko azken eguna martxoaren 11, 17:00ean itxiko da inprimakia.
- Izena emateko: klik egin hemen
Haurtzaro Mendi Taldetik parte hartzera animatzen zaituztegu!
|
|
|
6. Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna
Hurrengo ostiralean, martxoaren 7an, hurrengo egunean izango den Emakumeen Nazionartzeko Egunarekin lotutako lanketa egingo dugu ikastolan. Egun horren aldarrikapenekin bat egiten dugula adierazteko morez jantzita etortzeko gonbitea luzatu nahi dugu, ikasleei eta baita familiei ere, aldarrikapena ardura kolektibotik indartzea garrantzitsu iruditzen baitzaigu.
|
|
|
|
|
1. Oporrak Bakean egitasmoa
Uda honetan saharar haur baten harrera familia izan nahi baduzu, jarri El Watan elkartearekin harremanetan eta eskatu informazioa.
|
|
|
|
2. BESTE UDALEKUAK
Euskal Udalekuak
Martxoaren 1an, larubatean, zabalduko dute Euskal Udalekuetarako izen-ematea. Udan ere euskaraz bizi nahi duenak horretarako aukera ezin hobea du. 40 urte baino gehiago pasa dira euskara hutsezko udalekuak antolatzen hasi zirenetik, eta gaur egun ere hasiera hartako asmo eta ilusio berberak dituzte Abaigar, Goñi eta Bernedoko Euskal Udalekuetan dabiltzan hezitzaileek. Informazio guztia webgunean duzue: https://udalekuak.eus
|
Arritxuloko Udalekuak:
Martxoaren 3an, astelehenean, irakiko dute Arritxuloko Udalekuetan izena emateko aukera. Aiako Harria parke naturalean kokatutako Arritxulo aterpetxeak ingurugiro berezia, ezberdina eta ezinhobea eskaintzen du udalekuetarako. Informazio guztia webgunean duzue: https://www.txiribuelta.org/eu/arritxulo-udalekuak/
|
|
|
|
|
|
|