|
|
|
23. zenbakia
2025eko otsailaren 21a
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Ihoteak 2025
|
|
|
|
Haurtzaro Ikastolaren partez, elkarrekin goza dezagun Ihoteetan eta asteburu on-ona izatea opa nahi dugu!
|
|
|
|
|
|
35. Emakumezkoen lasterketa herrikoia asteburu honetan izango da Donostian. Urtero Haurtzaro Ikastolak taldean ekimen honetan parte-hartzen du, baina aurten zailago egingo zaigu Ihoteen asteburuarekin bat egiten duelako. Halere, gure komunitateko kide asko bertan izango dira, beraz gozatu lasterketaz.
|
|
|
|
|
3. Inauteriak ikastolan: egitaraua eta ohar garrantzitsuak
Datorren ostiralean, otsailak 28, Inauteri Eguna ospatuko dugu ikastolan. Egitaraua ondorengoa izango da:
|
- Goizean: 10:30ean Elizalde auzoan desfilea izango da. Ibilbidea: ikastolatik irten, Elorsoro eta Belutenen zehar plazara igo eta ikastolara itzuli.
- Arratsaldean: 14:30ean emanaldia izango da, ikastolako anfiteatroan (eguraldi txarrarekin kiroldegian egingo dugu).
- Arratsaldeko autobus zerbitzua: ohiko moduan izango da.
- Martxoaren 3 eta 4ean ez da eskolarik izango, beraz eskolaz kanpoko ekintzak ere ez dira izango.
Ohar garrantzitsuak datorren ostiralerako:
|
- DBHko ikasleen ordutegia 10:00etatik 12:00ak arte eta 14:30etik 16:30era arte izango da. DBHko jantokiko erabiltzaileek jantoki zerbitzua 13:15ean izango dute.
- Torradak: tutore bakoitzak antolatuko du bere gelan nork eta noiz ekarri.
- Jolasleku berriaren eraldaketa tarteko, ez da aparkaleku gisa erabiliko eremu hori.
- Jaialdia kiroldegian egiten badugu:
- Eguraldi txarra bada, erabakitako prozeduraren baitan jokatuko da.
- Argazkiak ateratzera senideak ez zaitezte jaitsi harmailetatik agertokira (argazkiak ikastolatik bideratuko ditugu eta web orrian zintzilikatuko ditugu).
- Seme-alabak jasotzeko lekua, jaialdia bukatu ondoren:
- HH eta LH1. eta 2. mailako ikasleen gurasoek haurrak pistan jaso ditzakezue saioa bukatu ondoren. Ikuskizuna bukatzean pistara jaitsi. Gogoratu joan aurretik irakasleari haurra eramango duzuela adieraztea.
- Gainerako ikasleak, LH3tik DBHra, pistatik zuzenean aterako dira kanpora eta ikastolara itzuliko dira irakaslearekin.
|
|
|
Eskolaz Kanpokoak
1. Inauterietako oharrak
Gogoratu otsailaren 28an, ostirala, ikastolako inauteri festa izango dela. Beraz, eguerdiko eta arratsaldeko eskolaz kanpoko ekintzak bertan behera geldituko dira. Martxoaren 1ean, larunbatean ere ez da Eskola Kiroleko jardunaldirik izango.
|
|
|
|
Apartekoak
1. Udaleku irekietako aurre izen-ematean hainbat aldaketa
Martxoaren 3tik 13ra izango da herrian udaleku irekietan haurrak parte hartzeko aurre izen-ematea. Udalekuen berri izateko eta izen-ematean dauden aldaketak zehazteko bilera bat antolatu da otsailaren 25ean, 17:15ean, Pleno aretoan.
|
|
|
|
|
|