Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

22.
zenbakia



2025eko otsailaren 14a

Berri Orokorrak

1. Burrunbaaa! Ihoteei deia eta Ihoteetako egitaraua

Otsailaren 21, 22 eta 23an ospatuko ditugu herriko inauteriak, Ihoteak. Ikastolak antolatuko duen ekitaldia BURRUNBAAA! IHOTEEI DEIA izango da. Aurten ere ikasleok, gurasook eta langileok parte hartzea da gure helburua.
Imagen de WhatsApp 2024-02-02 a las 16.04.20_dbca9d38
Hasi zaitezte zakuak eta txapelak prestatzen! Ihotik badatoz eta! Ikasleak has daitezke beraien jantziak ikastolara ekartzen eta, horrez gain, poltsa batean sartutako egunkari bat ere ekarri beharko dute.

Ikastolan ohikoa dugun moduan ostiralean, otsailaren 21, Ihoteen etorrera aurreko festa ospatuko dugu: egun osoz HHkoek eta LHkoek eta DBHkoek goizean zehar!

Honetarako eskatzen dizuegu etxetik tresnak ekartzea.
  • Tresnak: Ondorengoak izan daitezke: panderoa, marakak (plastikozko botilak lekale/arrazorekin), zintzarriak, zartagina eta koilara, klabea (bi makil) edota metalezko/plastikozko danborra (pintura/colacao potoak).
Eta Burrunbari dagokion antolaketan, jakin beharrekoak:
  • Entsegua: otsailaren 21ean ikastolako anfiteatroan, 16:40an, ikasleentzat, gurasoentzat eta langileentzat.
IMG20240202165702

IHOTEETAKO GURE EGITARAUA:

  • 14:30etatik 16:30era, ikasle guztiak irakasleekin batera anfiteatroan elkartuko gara, zakuz jantzita. Bertan Oiartzungo Ihoteei hasiera emango diegu: sorginak etorriko dira eta elkarrekin dantzatuko dugu.
  • 16:40ean, Burrunbaaaa! Ikastola bukatutakoan, parte hartu nahi duenak, zakuz jantzirik eta musika tresnarekin, Burrunban parte hartuko du. Ibilbidea: ikastola, Irubide, Labaderoa, anbulatorioko malda, Mendiburu kalea eta Doneztebe plaza. OHARRA: Burrunban zehar eta ondoren gurasoena izango da ikasleen ardura.
  • Burrunba ondoren: txokolate-jatea eskainiko dugu herriko plazan eta gurasoen laguntza beharko dugu txokolatea zerbitzatzeko. Animatzen zaretenak 16:45ean Fermiñene inguruan elkartuko zarete arduradunekin. 19:00ak arte beharko dugu zuen laguntza.
    Prest dagoenak ondorengo inprimakian eman dezake izena: EGIN KLIK HEMEN. Beharrezkoak diren izen-emateak osatzean, inprimakia itxi egingo dugu.
  • 19:00etan: Haurtzaro Dantza Taldeak Azeri Dantzan eta Sorgin Dantzan parte hartuko du.
  • OHARRA: otsailaren 21 arratsaldez eta 22an goizez, Ihote festa dela eta, eskolaz kanpoko ekintza guztiak bertan behera geratuko dira.
Anima zaitezte! Ikasleek, gurasoek eta langileek elkarrekin primeran pasatuko dugu.

2. Otsailak 28, jantokiko ohar garrantzitsua

Inauterietako jaialdia ospatuko dugu otsailaren 28an. Egun berezia izanik eta jantokiaren antolaketan eragina duenez, ALDAKETARIK egin behar baduzue, dagokion epearen barruan egin, mesedez.

DBHko ikasleen ordutegia 10:00-12:00/14:30-16:30 izango da. 13:15ean bazkalduko dute. 12:00-13:15 bitartean zaintza izango dute.
  • ALDAKETAK. BAJAK edo ALTAK INPRIMAKI bidez egin behar dituzue: EGIN KLIK HEMEN
    Horretarako epea, otsailaren 21ean amaituko da, 17:00etan.
  • Ondoren adierazitako bajak kobratu egingo ditugu.
Mesedez, arreta berezia eskatzen dizuegu gai honekin, jantokiko zerbitzuaren antolaketarako ezinbestekoa baitzaigu ahalik eta informazio zuzenena jsotzea.

3. Inauteri egunean, otsailak 28, prestaketa lanetarako deialdia DBH2ko gurasoei

Inauterietako arratsaldeko ikuskizuna antolatzeko gurasoen laguntza ezinbestekoa dugu ikasturte honetan ere. Guraso ordezkarien adostutako egitekoen antolaketan DBH 2. mailako gurasoen esku geratzen den eginkizun hau. Horregatik bereziki maila horietako gurasoei egiten dizuegu deialdia.

Eguraldiaren baitan, goizeko lehen orduan erabakiko dugu non izango den jaialdia. Eguraldi ona bada, 12:15ean anfiteatroan elkartuko gara: anfiteatroan aulkiak jarriko dira eta 16:30ean jaso. Eguraldi txarra bada, Elorsoron jarriko ditugu, goizeko 11:00etan.

Egun horretako eginkizunak ahalik eta hobekien antolatzeko, hauxe duzue laguntzeko izena emateko inprimakia: EGIN KLIK HEMEN
Azken eguna otsailaren 21 izango da, ostirala.

Egun horretako egitarauaren berri aurrerago jasoko duzue.

OHARRA: aldaketarik bada, jakinaraziko dizuegu.

4. Zuberoako Basaburu ikastoletako ikasle, irakasle eta gurasoak gurekin izango ditugu Ihoteetan

Aurten ere Zuberoako Basaburu ikastoletako ikasle, irakasle eta gurasoak gurekin izango ditugu Ihoteetan. Badira urte batzuk gure arteko harremana estutzen ari dela.

Ikasturteko bidaia antolatu dute aurtengoan eta Lehen Hezkuntzako 19 ikasle eta hainbat irakasle Oiartzunera etorriko dira otsailaren 19tik 21 arte. Gure aldetik lotarako lekua atondu eta otorduak eskainiko dizkiegu, hainbat langile eta gurasoen esku hartzeari esker.

Honez gain, ostiralean, hilak 21, bertako beste guraso batzuk ere etorriko dira Intxixuen etorrerarako eta Girizia elkartean afari-merienda azkarra antolatu da 21:30ean. Une honi azkarra deitu diogu biharamunean 11 haur eta beste hainbeste guraso zuberotar Karrikako kuestazioan parte hartuko dutelako eta, beraz goiz oheratzea komeni delako! Gurutzetarrak izango dituzte lagun ondorengo bazkarian.

Ekimen hau ikastolako komunitate osoari irekia izan arren, bereziki LHko guraso baldin bazara, animatu zaitez. Otorduak antolatzen lagunduz, ostiraleko afari-meriendan parte hartuz edota maskarada ikusi eta hango giroaz gozatu nahiko bazenu, horra aukera.
  • Eskukolpea eskaintzeko jar zaitez harremanetan guraso ordezkariekin.
  • Giriziko afari-meriendan parte hartu nahi baduzu, txartelak salgai jarriko dira Ikastolako idazkaritzan (haurrak 5€ eta helduak 8€) hilaren 19 arte.
  • Maskaradara egun-pasa egin nahiko izango bazenu, aurrerago emango ditugu xehetasunak.
Badatozela, badatozela…. badatozeeeelaaa……….. eta eskerrik anitx!! (haien partez).

Gora ihotik eta gora GUre ikastolak!

5. Guraso ordezkari bilera: otsailaren 17, astelehena.

Guraso Ordezkariek bilera egingo dute otsailaren 17an, astelehenean, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan.Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.

6. Ikastola aldizkariaren 262. zenbakia

Zuen seme-alaben eskutik, gaur jasoko duzue zuen etxeetan Ikastola aldizkariaren 262. zenbakia.

Eskolaz Kanpokoak

1. Ihoteetarako eta Inauterietako oharrak

  • Gogoratu, otsailaren 21ean, ostirala, Oiartzungo Ihoteak direla eta arratsaldez ez dela Eskolaz Kanpoko Ekintzarik izango. Era berean, otsailaren 22an, larunbata, goizez ez da Eskola Kiroleko jardunaldirik izango.
  • Aurreratu baita ere otsailaren 28an, ostirala, ikastolako inauteri festa izango dela. Beraz, eguerdiko eta arratsaldeko eskolaz kanpoko ekintzak bertan behera geldituko dira. Martxoak 1ean, larunbatean ere ez da Eskola Kiroleko jardunaldirik izango.

Apartekoak

1. Lur Kortaren ipuin kontaketa: otsailak 20, osteguna

Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Lur Kortaren ahotik:
  • Eguna: otsailak 20, osteguna
  • Ordua: 17:00
  • Adina: 4 urtetik gorako haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat gomendio hauek jarraituko dira:
  • Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
  • Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
  • Lau urtetik gorako haurren saioetan, helduok ez gara gelara sartuko.
  • 2-3 urteko haurren saioetan heldu bakar batek lagunduko du haurra.
Captura de Pantalla 2025-01-09 a las 11.07.31

2. Hepeldupu dipilapa, hepeldupu dipilapa

WhatsApp Image 2025-02-14 at 11.48.26
footerra
facebook instagram twitter youtube website