Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

21.
zenbakia



2025eko otsailaren 7a

Berri Orokorrak

1. Otsaileko keinua: Paper gutxiago erabiltzea

KEINUA: Eskuak lehortzean papera zentzuz erabiltzea. Idaztean edota fotokopiak egitean orrien bi aldeak erabiltzea.
Zenbat eta arbola gehiago izan, orduan eta CO2 gehiago xurgatuko da. Adibidez, zuhaitz ertain batek urtean 6kilo CO2 xurgatzen ditu gutxi-gorabehera.

Zoritxarrez, gure inguruan, pertsona bakoitzak bataz beste 20kg paper kontsumitzen ditugu hilean eta, jakina da, paper gutxiago erabiltzen badugu zuhaitz gutxiago moztu beharko direla.

Zer egin dezakegu ikastolan?
  • Idaztean edota fotokopiak egitean bi orrialdeak erabili.
  • Eskuak lehortzerakoan papera zentzuz erabili.
Horregatik, Talde Berdeko kideok animatzen zaituztegu zuen egunerokoan, eta batez ere, hilabete honetan paperaren kontsumo
arduratsua egitera.

Xumea irudituagatik, ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa.


Captura de pantalla 2025-02-06 a las 8.59.06

2. Burrunbaaa! Ihoteei deia eta Ihoteetako egitaraua

intxixuak-txiki
zomorroa3
DSC_0121
Otsailaren 21, 22 eta 23an ospatuko ditugu herriko inauteriak, Ihoteak. Ikastolak antolatuko duen ekitaldia BURRUNBAAA! IHOTEEI DEIA izango da. Aurten ere ikasleok, gurasook eta langileok parte hartzea da gure helburua.

Hasi zaitezte zakuak eta txapelak prestatzen! Ihotik badatoz eta! Ikasleak has daitezke beraien jantziak ikastolara ekartzen eta, horrez gain, poltsa batean sartutako egunkari bat ere ekarri beharko dute.

Ikastolan ohikoa dugun moduan ostiralean, otsailaren 21, Ihoteen etorrera aurreko festa ospatuko dugu: egun osoz HHkoek eta LHkoek eta DBHkoek goizean zehar!

Honetarako eskatzen dizuegu etxetik tresnak ekartzea.
  • Tresnak: Ondorengoak izan daitezke: panderoa, marakak (plastikozko botilak lekale/arrazorekin), zintzarriak, zartagina eta koilara, klabea (bi makil) edota metalezko/plastikozko danborra (pintura/colacao potoak).
Eta Burrunbari dagokion antolaketan, jakin beharrekoak:
  • Entsegua: otsailaren 21ean ikastolako anfiteatroan, 16:40an, ikasleentzat, gurasoentzat eta langileentzat.
  • Txokolate-jatea eskainiko dugu herriko plazan otsailaren 21n, Burrunba ondoren eta gurasoen laguntza beharko dugu txokolatea zerbitzatzeko. Animatzen zaretenak 16:45ean FermiƱene inguruan elkartuko zarete arduradunekin. 19:00ak arte beharko dugu zuen laguntza.
    Prest dagoenak ondorengo inprimakian eman dezake izena: EGIN KLIK HEMEN. Beharrezkoak diren izen-emateak osatzean, inprimakia itxi egingo dugu.
  • OHARRA: otsailaren 21 arratsaldez eta 22an goizez, Ihote festa dela eta, eskolaz kanpoko ekintza guztiak bertan behera geratuko dira.
Anima zaitezte! Ikasleek, gurasoek eta langileek elkarrekin primeran pasatuko dugu.

3. Otsailak 28, jantokiko ohar garrantzitsua

Inauterietako jaialdia ospatuko dugu otsailaren 28an. Egun berezia izanik eta jantokiaren antolaketan eragina duenez, ALDAKETARIK egin behar baduzue, dagokion epearen barruan egin, mesedez.

DBHko ikasleen ordutegia 10:00-12:00/14:30-16:30 izango da. 13:15ean bazkalduko dute. 12:00-13:15 bitartean zaintza izango dute.
  • ALDAKETAK. BAJAK edo ALTAK INPRIMAKI bidez egin behar dituzue: EGIN KLIK HEMEN
    Horretarako epea, otsailarean 21ean amaituko da, 17:00etan.
  • Ondoren adierazitako bajak kobratu egingo ditugu.
Mesedez, arreta berezia eskatzen dizuegu gai honekin, jantokiko zerbitzuaren antolaketarako ezinbestekoa baitzaigu ahalik eta informazio zuzenena jsotzea.

4. Inauteri egunean, otsailak 28, prestaketa lanetarako deialdia DBH2ko gurasoei

Inauterietako arratsaldeko ikuskizuna antolatzeko gurasoen laguntza ezinbestekoa dugu ikasturte honetan ere. Guraso ordezkarien adostutako egitekoen antolaketan DBH 2. mailako gurasoen esku geratzen den eginkizun hau. Horregatik bereziki maila horietako gurasoei egiten dizuegu deialdia.

Eguraldiaren baitan, goizeko lehen orduan erabakiko dugu non izango den jaialdia. Eguraldi ona bada, 12:15ean anfiteatroan elkartuko gara: anfiteatroan aulkiak jarriko dira eta 16:30ean jaso. Eguraldi txarra bada, Elorsoron jarriko ditugu, goizeko 11:00etan.

Egun horretako eginkizunak ahalik eta hobekien antolatzeko, hauxe duzue laguntzeko izena emateko inprimakia: EGIN KLIK HEMEN
Azken eguna otsailaren 21 izango da, ostirala.

Egun horretako egitarauaren berri aurrerago jasoko duzue.

OHARRA: aldaketarik bada, jakinaraziko dizuegu.

5. Hainbat iritzi artikulu interesgarri

Azken asteotan argitaratu diren hainbat iritzi artikulu partekatu nahi ditugu zuekin: batetik, Nekane Artola eta Agurne Barruso Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakaria eta zuzendari nagusia ikastoletako kuoten inguruan idatzitakoa, eta, bestetik, Aritz Labiano Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako gurasoak idatzitako gutuna.
Hemen dituzue irakurgai:
Captura de pantalla 2025-02-06 a las 9.13.43
IRAKURRI Kuotak, ikastoletan
Captura de pantalla 2025-02-06 a las 9.15.32
IRAKURRI Errepikatuz

Eskolaz Kanpokoak

1. Ihoteetarako eta Inauterietako oharrak

  • Gogoratu, otsailaren 21ean, ostirala, Oiartzungo Ihoteak direla eta ez dela Eskolaz Kanpoko Ekintzarik izango. Era berean, otsailaren 22an, larunbata, ez da Eskola Kiroleko jardunaldirik izango.
  • Aurreratu baita ere otsailaren 28an, ostirala, ikastolako inauteri festa izango dela. Beraz, eguerdiko eta arratsaldeko eskolaz kanpoko ekintzak bertan behera geldituko dira. Martxoak 1ean, larunbatean ere ez da Eskola Kiroleko jardunaldirik izango.

Apartekoak

1. Zaku tailerra, larunbatean, Abaraxkan

Ihoteak ate joka ditugun honetan, Abaraxkak zakuak prestatzeko tailerra antolatu du bihar, otsailaren 8an, 16:30ean LHko ikasleei zuzendua.
OTSAILAK 5, LARUNBATA, ZAKU TAILERRA.

2. Erraldoiak dantzatzen ikasteko akademia

Soinuenea eta Oiartzungo udalak antolatuta erraldoiak dantzatzen ikasteko tailerra izango da hilabete honetan ere.
Bi deialdi daude:
  • Erraldoi txikiak 2025-02-26, 17:00-18:00 Kontzejupe plaza
  • Erraldoi ertainak 2025-02-14, 18:00-20:00 Elizalde Ikastetxea
Haurren adina: LH, 3, 4, 5 eta 6. mailakoak.
Izen emateko egin klik hemen
2025-02-erraldoien-akademia
footerra
facebook instagram twitter youtube website