|
|
|
20 zenbakia
2025eko urtarrilaren 31
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Ate irekien txanda dugu oraingoan, gure ikastolako proiektua bere osotasunean ezagutzeko aukera ezinhobea
Gaur ostirala, bihar larunbata eta datorren asteazkenean egin dugu hitzordua gure hezkuntza proiektua ezagutu nahi duten familiekin. Zerekin topo egingo duten ate ireki horietan? Ikusi BIDEOA.
|
|
|
|
|
|
|
2. BERTAN BEHERA: OHITURA OSASUNTSUAK Treba gaitezen elkarrekin guraso formazioak
|
Ikastolaz kanpoko arrazoiengatik otsailerako antolatutako "OHITURA OSASUNTSUAK SORTUZ: elikadura portaera-nahasmenduak ekiditeko familientzat gida" guraso formazioa oraingoz bertan behera geratuko da. Hurrengo ikastaroa "Mutil berdinzaleak heztearen erronka" Hiruki Larroxa taldeko Egoitz Arbiol Albenizen gidaritzan martxoan izango dugu.
|
|
|
|
|
|
3. Ihoteak heldu dila!
Otsailaren 21, 22 eta 23an Ihotik izango ditugu herrian, zehazki ostiralean hasi eta igandera arte eta ikastolan ohikoa dugun moduan ostiralean, otsailaren 21an, Ihotin etorrera aurreko festa ospatuko da, HH eta LHkoek arratsaldean eta DBHkoek goizean ospatuko dute. Hori horrela, has zaitezte zakuak eta txapelak prestatzen!!
|
Horrez gain, Haurtzaro ikastolak Xiberotarrekin egiten duen elkartrukerako poxpolin jantziak eta kuestazioko arropa zuri-gorria behar ditugu. Edozein adinetakoak. Etxean erabiliko ez denik izanez gero, ikastolako idazkaritzan uztea eskatzen dizuegu.
|
Ihoteekin jarraituz, Xabier Lizarraga herritarrak iaz bezala aurten ere ihes gela bat sortu du ihote gaiaren inguruan: IHES GELA BERRIA. Aurretik izan dugun Ihes gela erabili nahi izanez gero ere hemen duzue lotura atxikita.
|
Heldu dila, heldu dila.. ihoteak, has gaitezen ikastolan ere girotzen!
|
OHARRA: Aurrerago emango dizkizuegu zehaztasun gehiago HH eta LHko ikasleek ikastolara jantziak noiz ekarri behar dituzten.
|
|
|
|
|
4. Oles-oles eguna
Azken urteetan asteburua tarteko edo eguraldia lagun izan ez dugulako, ez dugu ospatu ohitura dugun moduan Oles Oles eguna, baina aurtengoan gogotsu gaude.
|
Eguraldia lagun badugu, otsailaren 4an, 14:30ean aurrekaldean HHtik LH6. maila arte bilduko gara Oles Oles kantak abesteko. Ondoren, LH 2.ziklokoko haurrak Iturriotzetik barrena joango dira koplak kantuan eta LH 3.ziklokoak berriz, Elorrondo-Arraskularre-Zaharren egoitza-Elizaldetik barrena kantatzen ibiliko gara. DBHko ikasleak, berriz, 18:00etan elkartu eta herrian barrena jardungo dugu kopla zahar eta berriak kantatzen.
|
Eguraldi aproposik ez balego, berriz, frontoian bildu eta bertan arituko gara kantuan 14:30ean.
|
|
|
|
5. Argiturriren batzar nagusia
Urtarrilaren 22an ospatu zen Argiturriren batzar nagusia, Oiartzungo energia berriztagarrien komunitatearen bilera, eta gu ere bertan izan ginen. Haurtzaro Ikastola proiektuko bazkide da. Argitturriko lehenengo proiektua martxan jartzeko eguzki plaka horiek gure jantokiko teilatua esleitu da. Eguzki plaka horien bitartez, bazkideok bertatik jasotzen den eguzki energiaz baliatzeko aukera izango dugu gure etxe zein lantokietan, energia beharrei modu berriztagarrian aurre eginez.
|
Bigarren proiektu bat ere egiteko ahaleginetan gabiltza Argitturrin, eta oiartzuar gehiagoren partehartzea behar da horretarako, bazkide gisa energia zerbitzua modu kooperatiboan autogestionatuz. Beraz, interesa baduzu, argitturri.eus-en duzu harremanetako kontaktua.
|
|
|
|
6. ESKAERA: Gurpildun aulki baten eta makuluen beharra dugu Ikastolan
Haurrek min hartzen dutenean edota mugitzeko zailtasunak dituztenean gurpildun aulki bat izaten dugu ikastolan alde batetik bestera erosoago mugitzeko, baina hondatu egin zaigu azken egunotan. Horrez gain, makuluak ere erabili izan ditugu horrelako kasuetan. Horregatik, familiei eskatu nahiko genizueke etxean erabiltzen ez dituzuen gurpildun aulkirik edo makulurik bazenute, ikastolara ekartzea. Jarri harremanetan idazkaritzarekin.
|
Mila esker, aldez aurretik.
|
|
|
|
Eskolaz kanpoko ekintzak
1. Mendi Taldearen irteera:
Otsailak 9 Egiarrera
- Eguna: 2025/02/09, igandea.
- Irteera: 9:00etan ikastolako parkingean.
- Itzulera: 13:00etan
- Ibilbidea: 7Km.
Oraingoan herri ingurutik egingo dugu ibilbidea, Ikastolatik atera eta Egiar aldera joan-etorria.
|
- Izena emateko epea: otsailak 6, osteguna.
- Izen ematea: EGIN KLIK HEMEN
|
|
|
|
Apartekoak
|
|
|
1. Ihoteekin lotutako hainbat eskulan Abaraxkan
Otsailak 1ean, bihar, Ihoteekin lotutako hainbat eskulan egiteko tailerra antolatu du Abaraxkak.
|
Ekintza 16:30ean izango da Abraxkan bertan.
|
|
|
|
2. 'Butterfly effect!' haurrentzako antzezlana datorren astean
Haurkultur zikloaren programazioaren barruan, Oiartzungo Antzerkizaleek haurrentzako emanaldia antolatu dute otsailaren 8an.
|
Astrolabium teatroa konpainiaren eskutik 'Butterfly effect!' izenburua duen antzezlana izango da ikusgai, 18:00etan Landetxe aretoan.
|
Haurrei zuzenduta badago ere, publiko guztiarentzako ikuskizuna da.
|
|
|
|
|
|
|