|
|
|
19. zenbakia
2025ko urtarrilaren 22a
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Haurtzaro ikastola, bizitzarako hezkuntza!- matrikulazio kanpaina
|
|
Aurten, berrikuntza gisa, modu parte hartzailearen sortu dugun eremu berria erakutsi nahi dugu: esperimentaziorako, imitaziorako, interakziorako, bizitzeko, egoteko eta aritzeko molde berriak. Argi dago gelan egiten diren balioen eta euskararen lanketa sustatu behar direla espaziorik espazio, barrualdean nahiz kanpoaldean. Horretarako, ikastolara ongi etorria egiteko ikus-entzunezkoa egin dugu. Ikusi nahi? Jo BIDEORA.
|
|
|
|
|
2. Treba gaitezen elkarrekin: urtarrilaren 30a zaintza eta itzulpenak eskatzeko eguna
|
|
|
Bigarren guraso formazioa izango dugu otsaila hasieran ikastolan eta landuko den gaia "OHITURA OSASUNTSUAK SORTUZ: elikadura portaera-nahasmenduak ekiditeko familientzat gida" izango da.
|
-
- Otsailak 6, 17:00etan: HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat.
- Otsailak 20, 17:00etan: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4. mailako familientzat.
Saio horiek aurrera ateratzeko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat pertsona etorriko zareten. Hemen dituzue izena emateko inprimakiak:
|
Saioetan apuntatzeko aukera astebete lehenago itxiko dugu. Izen-emate kopuruaren arabera eskainiko ditugu zaintza eta itzulpen zerbitzuak.
|
Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!
|
|
|
|
|
3. Hezkuntza Sailak Salbatore Mitxelena ikastola bidegabeki zigortu du 140.000 euroko isuna ezarriz
Salbatore Mitxelena Ikastolari 2023an Hezkuntza Sailak ezezkoa eman zien bertan matrikulatu nahi zuten zortzi familiari, baina Ikastolak denei «ateak zabaltzea» erabaki zuen. Orain, Hezkuntza Sailak erabaki hori zigortu nahi du eta 140000 euroko isuna ordaindu beharko du ikasle horiek onartzearen truke. Ondorioz, kalte kuantitatibo eta kualitatibo larriak sortu dizkio.
|
Baina, Hezkuntza Sailak ez du Zarauzko Salbatore MIitxelena Ikastola soilik zigortu. Jokabide honekin Ikastola mugimendu osoa zigortu du, 7 lurraldeetan hedatzen den sare nazional bakarra.
|
Hemendik aurrera, zer? Aste honetatik aurrera, isunari aurre egiteko diru-bilketa ekintza desberdinak jarri ditu martxan Salbatore MItxelena Ikastolak. Horietako bat diru-ekarpen boluntarioak egitea izango da eta, horretarako, ondorengo kontu-korrontea zabaldu du: ES73 2095 5212 1091 2486 7983
|
Zalantzarik ez dute isunari eta gaur gaurko elkarren egoerari elkarrekin aurre egingo diogula, baina oso kezkatuta gaude, arazo hau ez baita hemen bukatu. Zarautzen jaiotza tasa igotzen ari da. Ezarri zaien matrikulazio mugarekin 2023-2024 ikasturteko arazoa errepikatu egin daiteke behin eta berriz. Eta egoera hau ez da Zarautzen gertatzen ari den kasu aislatu bakarra.
|
Horregatik, gaur elkarteratzeak egin ditugu Ikastoletan Zarauzko ikastolarekin elkartasuna adierazteko, batetik, eta Ikastolok matrikulazio prozesuan pairatzen ditugun murrizketak eta neurrigabekeriak salatzeko, bestetik.
|
|
|
|
|
4. Familien asebetetze galdetegia
Haurtzaro Ikastolako familien asebetetze galdetegia duzue jarraian. Galdetegi honekin Haurtzaro Ikastolako hainbat eremuekiko zuen asebetetze maila jakin nahi dugu, emaitzak aztertu eta hobekuntza plan bat bideratu ahal izateko. Zuen partehartzea ezinbestekoa da galdetegi honetan jasotako emaitzak ahalik eta zehatzenak eta esanguratsuenak izan daitezen. Beraz, mesedez eskatzen dizuegu, denbora tarte bat eskaini betetzeko, elkarrekin aurrerapausoak eman ditzagun.
|
- Betetzeko epea: otsaialaren 16a.
- Familia bakoitzeko erantzun bat ematea eskatzen dizuegu.
- Galdetegia guztiz anonimoa da, baina zuen ikastolako erabiltzaile eta pasahitza (ikastolako postarako erabiltzen duzuena) beharrezkoak dira galdetegira sartzeko.
Edozein duda baduzue, gurekin harremanetan jarri mesedez.
|
|
|
|
5. Urtarrilaren 31a, DBH 4ko arropa diseinuak eskatzeko azken eguna
Jakingo duzuen moduan, urtero-urtero DBH 4ko ikasleok kurtso bukaerako bidaia finantziatzeko hainbat ekintza antolatu ditugu. Horietako bat hauxe da: arroparen salmenta. Hori dela eta, aurten sortutako diseinuetan txapeldun jertseak, txapel gabeko jertseak, kamisetak eta poltsak (tote bag) sortu ditugu eta eskaera egiteko epea: urtarrilaren 31a, ostirala da. Beraz, ez utzi azkenerako eta egin zuen eskaera, DBH 4.mailako ikasleek eskertuko dugu eta.
|
|
|
|
|
Apartekoak
1. Mihiluze eguna Abaraxkan
Urtarrilak 25ean, larunbata, Mihiluze saioa antolatu du Abaraxkak. Ekintza 16:30ean izango da Abraxkank bertan eta Lehen Hezkuntzako haurrei bideratua izango da. Animatu eta parte hartu mihia dantzan jarriaz.
|
|
|
|
2. Palestinaren alde argazkia
Palestinaren su etenaren alde elkartasun argazkia gaur, 24a, Landetxeko muralean 18:15ean.
|
Eskerrik asko Oiartzun egindako lanagatik!
|
Oharra: Banderak eta palestinarrak ekarri.
|
|
|
|
|
|
|