|
|
|
18. zenbakia
2025ko urtarrilaren 17a
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1.Hasiera eman diogu Haurtzaro Ikastolako matrikulazio garaiari
|
|
|
|
|
Otsailaren 3tik 14ra izango da 2025-2026an gure ikastolan matrikulatu nahi dutenek kontuan izan beharko duten epea. Urtero egin ohi dugun moduan, gure hezkuntza proiektua hurbilagotik ezagutu nahi duenarentzat aurkezpen bilera egingo dugu eta gure proiektua ikastolako ate irekietan parte hartzeko aukera ere izango du urtarrilak 31, otsailak 1 eta otsailak 5ean.
|
|
2. Txinpart!-en 82. zenbakia
Atera dugu Txinpart! Haurtzaroko aldizkariaren 82. zenbakia. Haurtzaro Ikastolaren webgunean eskura duzue: Txinpart! 82
|
|
|
|
|
3. Haurtzaro Ikastolako jantokiaren esleipena
25-26 ikasturtetik aurrera, oraingo sukaldariak erretiroa hartuko duelako, sukaldari berria izango dugu. Horregatik, hurrengo hilabeteetan jantokiko sukalde zerbitzu berria izendatzeko hautaketa prozesuari hasiera emango diogu. Prozesuan interesa duenak, parte hartu ahal izateko dokumentazioa idazkaritzan jaso dezake astelehenetik aurrera (08:00-13:00 edo 14:30-17:30era).
|
Aurkezteko epea: otsailaren 7an, 17:00etan.
|
|
|
|
4. Guraso ordezkarien bilera: urtarrilak 20, astelehena
Guraso Ordezkariek bilera egingo dute urtarrilaren 20an, astelehenean, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan.
|
Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.
|
|
|
|
5. Treba gaitezen elkarrekin: Mari Jose Arruti Sarasola. ACABE elkarteko psikologoa
|
|
|
OHITURA OSASUNTSUAK SORTUZ: elikadura portaera-nahasmenduak ekiditeko familientzat gida.
|
-
- Otsailak 6, 17:00etan: HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat.
- Otsailak 20, 17:00etan: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4. mailako familientzat.
Saio horiek aurrera ateratzeko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat pertsona etorriko zareten. Hemen dituzue izena emateko inprimakiak:
|
Saioetan apuntatzeko aukera astebete lehenago itxiko dugu. Izen-emate kopuruaren arabera eskainiko ditugu zaintza eta itzulpen zerbitzuak.
|
Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!
|
|
|
|
6. Eskertza gutuna eta bideoa Hendaiako Gure Ikastolatik
Hendaiako Gure Ikastola osatzen dugun ikasle, irakasle, familia eta langileen partez, MILA ESKER!!!
|
Gure ikastolarentzat bultzada ekonomiko oso garrantzitsua izan da aurtengo txokolate egutegien kanpaina eta oso eskertuak gaude eman diguzuen laguntzagatik.
|
Datorren ikasturtean, berriro izango gaituzue txokolate goxoarekin bueltan. Bitartean, jaso gure agurrik beroena.
|
|
|
|
Apartekoak
1. Erraldoiak dantzatzen ikasteko akademia
Soinuenea eta Oiartzungo udalak antolatuta erraldoiak dantzatzen ikasteko tailerra izango da hilabete honetan ere.
|
- Erraldoi txikiak 2025-02-26, 17:00-18:00 Kontzejupe plaza
- Erraldoi ertainak 2025-02-14, 18:00-20:00 Elizalde Ikastetxea
Haurren adina: LH, 3, 4, 5 eta 6. mailakoak.
|
|
|
|
|
|
|