Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

17.
zenbakia



2025eko urtarrilaren 10a

Captura de Pantalla 2025-01-09 a las 9.35.59

Berri Orokorrak

1. Urtarrileko keinua: berogailuen tenperatura argien erabilera neurtzea


Negu bete-betean gaude eta berogailuak pizteko ordua iritsi da. Sarritan tenperatura egokia ezin lortu ibiltzen gara eta, batzuetan, berogailua topera jarri eta lehioa irekitzen dugu. Ekidin al dezakegu hori? Talde Berdekoen urtarrileko keinua berogailuaren eta argiaren erabilera kontzientea bultzatzea izango da.

Hori lortzeko, gure geletan, termometroen laguntzaz, tenperatura neurtuko dugu eta, behar ez dugunetan, geletako argia itzaliko dugu. Erronka erraza eta eraginkorra da energia aurreztu eta aldaketa klimatikoa moteltzen laguntzeko.

Etxeetan ere keinu hauek praktikan jar ditzakegu. Etxeetako energia-kontsumoaren ia erdia (% 45) berogailuan joaten da. Gure etxeetako tenperatura 1ºC jaisten baldin badugu, faktura elektrikoaren %5 eta %10 bitartean aurrez dezakegu, eta CO2 isurketak ere pixkanaka murriztuko ditugu: errepidean 1.600 km gidatzen dugunean isurtzen duguna bezainbeste.

Horregatik, Talde Berdeko kideok animatzen zaituztegu zuen egunerokoan energiaren kontsumo arduratsua egitera: gelako tenperatura egokia denean berogailua itzaliz eta gela hutsik dagoenean argiak itzaliz.

Xumea irudituagatik ere, ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa.

2. Urtarrilak 20an izan ohi diren jantokiko bajen inguruko OHARRA

Urtarrilaren 20ak jantokian duen eragina ikusita, gogoan izan jantokian baja ematea aurretik egin beharko dela. Horretarako, seme-alaben baja adierazteko galdetegia betetzea eskatzen dizuegu. Epea urtarrilaren 13a izango da.
Baja emateko: EGIN KLIK HEMEN
Captura de Pantalla 2025-01-09 a las 16.07.49

3. Arropa diseinu berriak aurtengo DBH 4koen aldetik

Jakingo duzuen moduan, urtero-urtero DBH 4ko ikasleok kurtso bukaerako bidaia finantziatzeko hainbat ekintza antolatu ditugu. Horietako bat hauxe da: arroparen salmenta. Hori dela eta, aurten sortutako diseinuetan txapeldun jertseak, txapel gabeko jertseak, kamisetak eta poltsak (tote bag) sortu ditugu.

Eskaera egiteko epea: urtarrilaren 31a, ostirala

Eskaera egiteko: EGIN KLIK HEMEN

Eskerrik asko!

4. Xiberutarrak ikastolan

Haurtzaro ikastolak Xiberotarrekin egiten duen trukerako poxpolin jantziak behar ditugu.
Ihoteetan iritsiko diren 15 bat umerentzat kuestazioan ateratzeko jantziak beharko genituzke (gona, korpiñoa eta mantala). Edozein adinetakoak. Etxean erabiliko ez denik izanez gero, ikastolako idazkaritzan uztea eskatzen dizuegu.
kuestazioa
Irudia: Oarsoaldeko hitza

5. Sahararen aldeko janari bilketa

Piztu itxaropena: Sahararen aldeko janari bilketa kanpainan parte hartuko dugu, urtero bezala, Haurtzaro Ikastolan.
Datorren astelehenetik, urtarrilaren 13tik, honako produktuak bilduko ditugu: ARROZA, PASTA, DILISTAK, BABARRUNAK, TXITXIRIOAK, ATUNA, SARDINAK, AZUKREA, KONPRESAK. Urtarrilaren 22a, asteazkena, izango da kanpainarako produktuak ikasgelan uzteko azken eguna. Elkarren artean lagun diezaiegun Saharako errefuxiatuei.

EL WATAN elkartekoek ondorengo mezu bidali digute:
"Asko eskertuko dugu EL WATAN elkarteak eta saharar errefuxiatuak! Eskerrik asko! Shukran!"

Eskolaz kanpoko ekintzak

1. Mendi Taldearen irteera: urtarrilak 19

  • Eguna: 2025/01/19, igandea.
  • Irteera: 9:00etan liburutegitik abiatzen den autobusa.
  • Itzulera: 13:00ean Grosen autobusa hartuko dugu.
  • Ibilbidea: 7Km. Oraingoan Pasaiatik Donostiarako bidea egingo dugu Ulia mendian barrena
  • Izena emateko epea: urtarrilak 16, osteguna.
  • Izen ematea: EGIN KLIK HEMEN
Mendi Irteera_2025-01-19
Captura de Pantalla 2025-01-09 a las 18.34.44

Apartatekoak

1. HAURKULTUR zikloak

2024 eta 2025 ikasturtean zehar Oiartzungo udalak, Soinuenea Fundazioa, Abaraxka Ludotekak eta Oiartzungo Antzerki Taldeak haur eta gaztetxoentzat propio sortutako programazioaren neguko saioak izango dira.

Urtarrilaren 3an "Roboria" animaziozko filma, urtarrilaren 12an “Erraldoi erraldoiak” emanaldia berriz ikusteko aukera izan da, otsailean “Butterfly effect” antzezlana eta martxoan bateratutako programazio honetan parte hartuko duen 1545 argitaletxeak erakundeak antolatutako ipuin kontaketa .

Eskuorria LHko ikasleei banatuko zai jasoko dute.
Informazio gehiagorako: EGIN KLIK HEMEN

2. Lur Kortaren ipuin kontaketa: urtarrilak 17, ostirala

Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Lur Kortaren ahotik:
  • Eguna: urtarrilak 17, ostirala
  • Ordua: 17:00
  • Adina: 2-3 urtetik gorako haurrentzat
Captura de Pantalla 2025-01-09 a las 11.07.31
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat gomendio hauek jarraituko dira:
  • Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
  • Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
    Lau urtetik gorako haurren saioetan, helduok ez gara gelara sartuko.
  • 2-3 urteko haurren saioetan heldu bakar batek lagunduko du haurra.

footerra

facebook instagram twitter youtube website