|
|
|
16. zenbakia
2024ko abenduaren 19a
|
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Zuzendaritzaren eta Lehendakariaren oharra
Haurtzaro Ikastolako Zuzendaritzak eta Lehendakariak datozen opor egun hauek primeran pasa ditzazuela opa dizuegu, gure komunitatea osatzen duzuenei. Eguberri eta urte berri on!
|
2. Abenduak 24, asteartea: Gabon Kantari
Abenduaren 24an, urteroko ohitura jarraituz, Oiartzungo kaleetan eta auzoetan ikastolako komunitatea kantari aterako gara.
|
GOGORATU, URTEAN ZEHAR EGITEN DITUGUN EKINTZETAKO BAT DELA HAU ERE, ETA IKASLE GUZTIEN PARTAIDETZA GARRANTZITSUA DELA. BEREZIKI ZUEN, GURASOEN, INPLIKAZIOA EZINBESTEKOA DA HORI LORTU AHAL IZATEKO.
|
Ikasleek baserritarrez jantzita etorri behar dute egun horretan; gurasoak ere gonbidatuak zaudete, eta zuek ere baserritarrez jantzita etortzera eta gurekin abestera animatzen zaituztegu. Jarraian, egun horretako xehetasunak:
|
- Haur Hezkuntza (2 urte): 11:15ean bilduko dira Urmendi Haur Eskolako eraikinaren atarian. Ibilbidea: Beheko plaza, ikastola aurrealdea, Rafael Pikabeako etxebizitzak, Madalensorotik barrena Kontzejupe plazara. Ondoren, 12:30erako Doneztebe plazara igoko dira, Udalak herritarrei egindako deialdiarekin bat egiteko.
- Haur Hezkuntza (3-5 urte): 11:15ean bilduko dira ikastolako sarrera nagusian, eta hona ibilbidea: ikastola, Elorrondo, Rafael Pikabea kalea, Mendiburu kalea, eta segidan, 12:10ak alderako, Landetxera igoko dira, bertan gainerako taldeekin elkartzeko.
- LH1 eta 2. maila: 10:30ean Aranbide aldeko ikastolako sarreran elkartuko dira. Ibilbidea hau izango da: ikastola - Aldapa Goikoa - Harri Gain - Goiara Azpia - Belutene - Agirrezabala farmazia - Euskal Herria plaza - Landetxe. 12:10ak alderako, Landetxera igoko dira, bertan gainontzeko taldeekin elkartzeko.
- LH3 eta 4. maila: 10:30ean Iturriotz auzoko Beheko Soroan elkartuko dira. Ondoren, Iturrioztik barrena ibiliko dira kantu kantari. Segidan, 12:10ak alderako, Landetxera igoko dira, bertan gainontzeko taldeekin elkartzeko.
- LH5 eta 6. maila: 10:00etan elkartuko dira Ugaldetxoko Kalexa Plazatxoan. Talde honek ibilbide hau egingo du: Ugaldetxo, Isasti, Arane, Txaparre, Mendibil, Gariño, Karaez kalea eta Tolarieta. 12:10ak alderako, Landetxera igoko dira, bertan gainontzeko taldeekin elkartzeko.
- DBH1 eta 2. maila: 10:00etan elkartuko dira Altzibar auzoko plazan. Ondoren auzoan zehar ibiliko dira kantu kantari eta ondoren, 12:10ak alderako, Landetxera igoko dira, bertan gainontzeko taldeekin elkartzeko.
- DBH3. maila: 10:00etan bilduko dira Gurutzeko plazan. Bertan kantu kantari ibili ondoren, Learre aldera joango dira eta Petra Lekuona Zaharren Egoitzan abestuko dute. Azkenik, 12:10ak alderako, Landetxera gerturatuko dira, bertan gainontzeko taldeekin elkartzeko.
- DBH4. maila: 10:00etan bildu, bai Ergoienen baita Ugaldetxon (Labore, Alcampo…) ere, eta bi auzoetan zehar ibiliko dira kantu kantari.
Oharra: 12:10ak aldera bilduko gara Haurtzaro Ikastolako komunitate osoa Landetxen Hator, hator elkarrekin abesteko. Bertako kantaldia eta gero, familia bakoitzak bere haurra jasoko du, eta komunitate guztia elkarrekin, kalejiran Doneztebe plazara joango gara, Yon Oñatibia etorbidean barrena. Bertan, Udalak herritarrei egindako deialdiarekin bat egingo dugu.
|
|
|
|
3. EHIren bi jolas berriak
EHI Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak bi jolas berri ekoitzi ditu aurten:
|
- ARGITXOREN MARRAZKIAK KOLOREZTATZEKO. 3 urtetik aurrerako haurrentzako berariaz egina.
- ZAZPIAK BAT KARTA JOLASA. Euskal Herria ezagutzeko aukera paregabea duzue.
Ohiko dendetan dituzue eskuragarri.
|
|
|
|
4. Ikastola aldizkariaren 261. zenbakia
Zuen seme-alabei atzo, asteazkena, banatu genien Ikastola aldizkariaren 261. zenbakia. Beraien eskutik jasoko duzue.
|
|
|
|
Apartekoak
1. Neguko kontzertua, etzi, Landetxen
Urteko azken Herri Musika kontzertua larunbatean, abenduak 21, izango da Landetxe kultur aretoan. Lehengo urtean hil zen Alan Griffin musikaria gogoratuko dute.
|
|
|
|
2. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera
Abenduaren 24an, asteartea, arratsaldeko 17:30ean Olentzero eta Mari Domingi Oiartzuna etorriko dira. Ongi etorri bero bat emateko asmotan, 17:30ean trikitilariek girotuko dute Kontsejupea eta 18:00ak inguruan Olentzero bere astoarekin, Mari Domingi eta laguntzaileak iritsiko dira Done Eztebe plazara, txistulariekin batera kanpaiak errepikan dauden bitartean.
|
Gabon kantak abestuko dizkiegu eta Olentzerok eta Mari Domingik eskutitzak irakurriko dituzte. Haurrek beraiekin hitz egiteko aukera izango dute. Oraindik eskutitza bidaltzeko baduzue, ikastetxean eta liburutegian egongo diren postontzietan sar dezakezue eskutitza.
|
Herritar guztiak Olentzeroren eta Mari Domingiren ongi etorrian parte hartzera gonbidatuak zaudete. Anima zaitezte. Eguberri on!
|
OLENTZEROREN LAGUNTZAILEAK
|
|
|
|
3. Arituz euskarria
Sakelekoan zein tabletean edo ordenagailuan, ikasleek familiekin euskaraz goza dezaten euskarria da ARITUZ.
|
Etapaka, hainbat baliabide eskura daitezke: kantak, ipuinak, filmak, sareetarako euskarriak eta abar. Helburua argia da: euskarak opor sasoian ez dezala etenik izan, eta euskara etxeetan sartu dadila gozamendutik, atseginetik eta ludikotasunetik.
|
Gustuko izango duzuela espero dugu.
|
|
4. Haurrentzat antzerki saioa, hilaren 27an
Oiartzungo Antzerkizaleek aurten ere antolatu dute antzerki emanaldia Gabonetako oporretarako.
|
|
|
|
5. Abaraxkaren Gabonetako egitaraua
Abaraxka Ludotekak Gabonetarako egitarau oparoa antolatu du. Datorren ostegunetik aurrera, abenduak 26, izango dira ekintzak.
|
Egitaraua osoa ondoko argazkian duzue.
|
|
|
|
6. 11 Aukera: irakurtzeko, oparitzeko
Literatur proposamen anitzak biltzen dituen kartela osatu dute aurtengo Ku-ku ekimenetik. Ondoko irudian duzue.
|
|
|
|
|
|
|