Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

15.
zenbakia



2024ko abenduaren 13a

Berri Orokorrak

1. Azken buletina, 19an

Hiruhileko honetako azken buletina abenduaren 19an bidaliko dugu, ostegunean.

2. San Tomas azoka: abenduaren 19an, Haurtzaron

Abenduaren 19an, osteguna hiruhileko honetako azken egunean, SAN TOMAS AZOKA antolatuko dugu.
  • Azokaren kokapena: ikastolako aurrealdean (eguraldiak laguntzen ez badu, frontoian).
  • Ikasleak baserritarrez jantzita etorriko dira, goitik behera ez bada ere, ahal den neurrian.
  • Azokan, ohikoa den moduan, barazki, fruitu eta baserriko tresneria izango dira. Baserriko beharrak askotarikoak dira, hortik tresnak, erremintak eta lanabesak ere askotarikoak izatea: arrastelu, igitai, bahe, saski….
  • Maila bakoitzak zer ekarri?
    • HH3. mailatik LH3. maila arte (barne): barazkiak, fruituak, fruitu lehorrak... Hauek bezperan (18an) ekarri behar dira ikasgelara.
    • Edozein mailako ikasleak: baserriko tresneria.
Jakin ezazue, behin azoka bukatu ondoren, jangarriak direnak, Elikagaien Bankura eramango ditugula.

Goiz erdian txistorra ogitartekoa dastatuko dugu. Horren kostua urtarrileko ordainagirian joango da.

Olentzero eta Mari Domingi etorriko zaizkigu Gela Nagusira, HHko haurrentzat 11:00etan eta LH1. zikloko haurrentzat, LH1eko plazan, 09:15ean. Tutoreak bakarrik egongo dira ikasleekin; gurasoen presentzia ezinezkoa da bertan, izan ere ikasle kopurua handia da eta denontzat ez dago lekurik. Bitartean, zuei, gurasoei, azokaz gozatzea edo bertan parte hartzea eskatu eta eskertuko dizuegu.

SAN TOMAS AZOKA 09:30ean irekiko dugu: DBHko Eskuttun taldeak irekiko du.
  • Azokara jaitsiera:
    • 09:30ean: 2 urtekoak.
    • 09:45ean: 3 urtekoak.
    • 10:00etan: 4 eta 5 urtekoak.
    • 0-2 urtekoak: komenigarri ikusten dutenean.
    • 10:30etik aurrera: gainontzekoak (LH eta DBH etapako ikasle-irakasleak) jaitsiko dira.
  • OGITARTEKOAK JATEKO ORDUA:
    • 10:00: 3 urtekoak (geletan).
    • 10:15: 4 eta 5 urtekoak (eguraldi txarra edo hotz handia bada geletan, bestela aurrealdean).
    • 10:30: LH1-2-3-4-5 eta 6 mailak eta DBHkoak.
    • 2 urtekoak: beraien gelan
  • 10:30: DBHko aurkezpen taldeak azokaren emanaldiari hasiera emango dio.
  • Ondoren, trikitiarekin eta panderoarekin azoka girotuko da.
  • 10:45: Haurtzaro Ikastolako bertsolarien agurra.
  • 11:00etan azokako otarraren zozketa.
  • 11:00-11:30: Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.
    • LH1. ziklokoak 09:15ean LH1. mailako plazan.
    • HH3koak: 11:00etan.
    • HH4 eta HH5ekoak: 11:15ean.
    • HHkoen emanaldiak maila bakoitzaren eremuan izango dira.
  • 11:10ean: ikasleen LHko ikasleen emanaldia (Haurtzaro Kantari mailaka).
  • 11:35ean: DBH4koen otarren zozketak.
  • 11:45ean: Hator, hator abestuko dugu.
  • 12:00ak aldera: azoka itxiko dugu.
DBH4. mailako ikasleek postua jarriko dute.

Gonbidatuta zaudete. Animatu! Giro ona ziurtatua dago!

3. Txerri Egunean egongo gara Haurtzaroko kideak

Txerri Eguna bihar larunbata, abenduak 14 ospatuko dugu herrian. Haurtzaroko kideak bertan izango gara:
  • DBH4. mailako ikasleek ikasbidaian laguntzeko txosna jarriko dute Madalensoron. Bertan, txistorraz gain, bestelako jaki goxoak egongo dira salgai. Baita bigarren eskuko azoka ere. Eta goizean zehar errifak salduko dituzte.
  • Oiartzoko ikasleek ere helburu berberarekin txosnan egongo dira, Haurtzarorekin batera.
  • Haurtzaro Ikastolako dantzariek emanaldia egingo dute Madalensoroko kanpoaldean, 12:00etan.
  • Baserritarrez jantzita joaten direnen artean Errigorako lote bat zozkatuko dute Txerri Egunaren antolatzaileek. Zozketan parte hartzeko kutxa, izenak jasotzekoa, ikastolako txosnan egongo da. Baserritarrez jantzi, Haurtzaroko tabernara bertaratu izena eman eta zozketan parte hartuko duzu! Animatu!

4. DBH4ko ikasleen eskerrak

DBH4ko ikasleek eskerrak eman nahi dizkizuete 2. eskuko azokak antolatzeko materiala ekarri diezuen komunitateko kide guztiei. Sekulako eskuzabaltasuna erakutsi duzue eta, horri esker, ikasturteko bukaerako bidaia finantzatzeko laguntza handia jaso dute.

Aurrerantzean ez dute material gehiago bilduko eta edukiontziak kenduko dituzte.

5. Oiartzokoen graduazioa, hilaren 23an

Oiartzoko 2006ko ikasturteko ikasleen promozio ekitaldia abenduaren 23an izango da, astelehena, 18:00etan, Errenteria-Oreretako Niessen aretoan.

Gonbidatuta zaudete!

6. Guraso Ordezkarien bilera: abenduaren 16a, astelehena

Guraso Ordezkariek bilera egingo dute abenduaren 16an, astelehena, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan.

Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.
Bizipoza egutegiak

7. Bizipoza egutegiak

Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da. Aurten ere, Bizipoza egutegia sortu dute. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKEelako, bertan jasota daude kulturaniztasuna, aniztasun funtzionala, gaixotasun larriak, heriotza edota familia aniztasunari lotutako nazioarteko egunak.

Egutegiak 8€ balio du, ikastolan erosketa eginez gero, erosle guztien artean bidalketa gastuak ordainduko genituzke. Interesatuta egonez gero, bete galdetegia abenduaren 17a baino lehen: https://forms.gle/v8goL7TL7VxbWsUi6. Urtarrilean joasoko duzue.

Apartekoak

1. Txerri Eguna, bihar

Herriko Txerri Eguna bihar, abenduak 14, larunbata, ospatuko dugu, goizean zehar.

Ondoko argazkian duzue egitaraua. Animatu parte hartzera eta etorri baserritarrez jantzita!
Txerri Eguna
footerra
facebook instagram twitter youtube website