|
|
|
|
38 zenbakia
2025eko ekainaren 20a
|
|
|
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Zuzendaritzaren oharra
|
Ikasturte honetako azken buletina duzue hau, eta bihotz-bihotzez, opor garai lasai eta zoriontsua pasa dezazuen opa dizuegu.
|
Uda ona izan dezazuela!
|
|
|
|
|
|
2. Idazkaritza irekita, uztailak 18ra arte
|
Uztailaren 18ra arte, ostirala, goizez irekita egongo da idazkaritza.
|
|
Udako lanak edo gelan ahaztutakoak jaso behar badituzue, gogoratu uztailaren 18 arte irekita egongo dela idazkaritza goizeko ordutegiaren barrenean.
|
|
|
|
|
|
|
3. Eskuartean dugu Txinpart! 83.zenbakia
|
Argitaratu dugu Txinpart! 83 Haurtzaro Ikastolaren aldizkaria. Irakurri nahi? Webgunean jada eskuragarri duzue. Txinpart! 83
|
|
|
|
|
|
|
|
|
4.1. Ordutegiak
- HH3ko ikasleek irailaren 5ean, ostirala, hasiko dute ikasturtea.
- HH4-DBH4ko ikasleek irailaren 8an, astelehena, hasiko dute ikasturtea.
- HH4-LH6koentzat goizeko zaintza zerbitzua ere irailaren 8an hasiko da: 07:30-09:00.
- HHn sarrerako ordutegia malgua izango da.
- Irailak 8-12: 09:00-12:00.
- Irailaren 15etik aurrera: 09:00-12:00 eta 14:30-16:30.
- LHn
- Irailak 8-12: 08:30-12:00.
- Irailaren 15etik aurrera: 08:30-12:00 eta 14:30-16:30.
- DBHn
- Irailak 8: 11:00etan.
- Irailak 9-12: 09:00-13:10.
- Jantokia 14:00 (zaintza 13:10-14:00).
- Irailaren 15etik aurrera: 08:00-14:00.
|
|
|
|
4.2. Tutore aldaketa dutenei informazioa
|
Orain arte tutore aldaketaren berri jaso ez dutenek uztailean zehar Alexia bidez informatuko da.
|
|
|
|
|
4.3. GOIZEKO ZAINTZA
Datorren ikasturteko goizeko zaintza behar bezala antolatzeko, izen-ematea martxan dugu. Gogoratu ordutegiagatik zailtasunak dituzten familiei bideratutako zerbitzua dela.
|
Izen-ematea betetzean kontuan izan:
|
- Ikasle bakoitzeko inprimaki bat bete behar da
- Zein egunetan eta ordutegitan behar duzuen zehaztu behar duzue
- Inprimakia betetzeko azken eguna irailaren 2a izango da.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
|
|
|
|
|
|
|
4.4. JANTOKIA
|
Datorren ikasturterako jantokiko izen-emate epea abuztuaren 15etik 31 bitartean irekiko dugu.
|
Erne ibili, udan zehar jakinaraziko dizkizuegu izena emateko jarraibideak.
|
**ADI, JANTOKIKO ERABILTZAILE GUZTIEK GARAIZ BETE BEHAR DUZUE INPRIMAKIA
|
|
|
|
|
|
|
|
5. Abuztuaren 4a eta 5a ezin osatu gabiltza. XANISTEBANETAKO TXOSNAN LAN egiteko deialdiak jarraitzen du
|
Aurretik esan badugu ere, Xanistebanetako txosnan lan egiteko prestutasuna beharrezko dugu proiektu aurrera eramateko, beraz, animatuko zara?
|
Talde hauek osatu ezean ez da bermatuko ohiko zerbitzu osoa eskaini ahal izatea.
|
|
OHARRA: Gainerakoak izena emandako egunean eta txandan elkar ikusiko dugu.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1. IZEN-EMATEA:
Ekainaren 9an ireki genuen datorren ikasturterako eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko aukera. Zerrendarik ez da argitaratuko. Irailean familiak ez badu bestelako abisurik, ikaslea talde barruan dagoelako da, eta urriaren 1etik aurrera ekintzan hasiko da. Aldaketarik balego, familia abisatuko genuke Alexia bidezko jakinarazpenaren baten bidez.
|
Epea luzatu egin da; ekainaren 23a barne irekita izango da, data horren ondoren itxi egingo da eta berriro irailean irekiko da.
|
Iraileko aukeran ekintza batzuetan gerta daiteke aforoa beteta egotea eta, itxaron zerrendan geratzea, baina, irailean, berriz ere irekitzen dugunean, interesa duzuen ekintzan izena eman ezazue, agian bajaren bat izan baitaiteke eta lekua egon. Baina gogoratu, aldi berean, ez dugula plaza egongo dela ziurtatzen.
|
|
Izena emateko azken eguna EKAINAK 23a izango da.
|
Hurrengo izen-ematearen datak:
|
- IRAILEAREN 12tik IRAILAREN 19ra BIAK BARNE. Irailaren 19an arratsaldeko 17:00etan itxiko dugu epea.
- INPRIMAKI HONEN BIDEZ EMAN BEHAR DA IZENA.
|
|
|
|
|
Apartekoak
|
|
1. Oiartzungo antzerkilariei zorionak!
Oiartzungo gazteak aurten ere Donostiko XXXVI. Gazteen Antzerki Topaketan sariak jaso dituzte. Bi sari irabazi dira aurtengoan:
|
- Taularatze onena “Zergatik?” lana OIARTZUNGO ANTZERKIZALE ELKARTEA
- Aipamen berezia “Ekainak 30” OIARTZUNGO ANTZERKIZALE ELKARTEA
|
Beraz, zorionak denei eta bejondeizuela!
|
|
|
|
|
|
|
2. Xakea plazan, Abaraxkaren eskutik
Ekainaren 25ean, asteazkenean, herritar guztientzat xakean jolasteko proposamena egin du Abaraxkak. Goizeko 11:00etan Doneztebe plazan elkartu eta jolasean aritzeko aukera paregabea izango da. Animatuko zarete?
|
|
|
|
|
|
|
|