Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

37
zenbakia



2025eko ekainaren 13a

Berri Orokorrak

Gelako argazkiak nork EZ du nahi (2)

1. Ikastola Egunean parte hartzeagatik, ESKERRIK ASKO!

Joan den asteburuan ospatu genuen Ikastola Eguna oso arrakastatsua izan zen bertan parte hartu zenuten guztiei esker. Buletin honen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu:
  • Antolaketa lanetan parte hartu zenutenei: ikasleei, langileei eta gurasoei.
  • Eskolaz Kanpoko Ekintzetako emanaldietan parte hartu zenuten ikasle guztiei, ikasturtean egindako lana modu bikainean eskaini zenutelako. Nola ez, ikasle horiekin lanean aritutako monitoreei ere eskerrik asko. Zorionak guztiei!
  • Ikastola Egunean parte hartu zenuten familia guztiei ere eskerrik asko.
Guztion artean giro aparta lortu genuen. ESKERRIK ASKO!
WhatsApp Image 2025-06-12 at 14.11.19

2. Ikastola eguneko errifen zenbaki saritua

Ikastola eguneko errifen zenbaki saritua 4037 zenbakia izan da. Zorionak idoiari!
Uztaileko goizeko zaintza (4)

3. Ikasturte bukaerako ekitaldia: udaburuko su

Ikasturtea amaitzen ari gara jada eta azken egunean udaburu su eguna ospatuko dugu. Horretarako, 10:45ean aldera ikastolako anfiteatroan elkartuko gara eta udaburu su rapa elkarrekin kantatuz, sura atzean utzi nahi ditugunak botaz eta etorkizunari eskatu nahi dizkiogunak eskatuz hasiko dugu uda garaia.
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (11)

4.1. Egutegia 2025-26

Hemen duzue 2025-26 ikasturteko ikasleen egutegia eta horrelako egutegi txiki bat jasoko dute ikasleek gaur.
Captura de pantalla 2025-06-12 a las 9.38.20
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (9)

4.2. GOIZEKO ZAINTZA

Datorren ikasturteko goizeko zaintza behar bezala antolatzeko, izen-ematea martxan jarri dugu. Gogoratu ordutegiagatik zailtasunak dituzten familiei bideratutako zerbitzua dela.

Izen-ematea betetzean kontuan izan:
  • Ikasle bakoitzeko inprimaki bat bete behar da
  • Zein egunetan eta ordutegitan behar duzuen zehaztu behar duzue
  • Inprimakia betetzeko azken eguna irailaren 2a izango da.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

IZENA EMATEKO INPRIMAKIA
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (12)

4.5. JANTOKIA

Datorren ikasturterako jantokiko izen-emate epea abuztuaren 15etik 31 bitartean irekiko dugu.
Erne ibili, udan zehar jakinaraziko dizkizuegu izena emateko jarraibideak.

**ADI, JANTOKIKO ERABILTZAILE GUZTIEK GARAIZ BETE BEHAR DUZUE INPRIMAKIA

Gelako argazkiak nork EZ du nahi (13)

4.6. GARRAIOA

Orain arteko erabiltzaileek ez dute izena eman behar, automatikoki erabiltzaile izaten jarraituko dute.
BAJA EMAN edo ALTA BERRIA egin nahi duenak idazkaritzan adierazi behar du ekainaren 20a bitartean.
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (3)

5. Arropa asko pilatu da sarrerako pertxeroan

Ikasleek ahazten duten arropa sarrera nagusian dagoen pertxeroan zintzilikatzen dugu. Hiruhileko honetan asko pilatu da. Hiruhileko amaierarekin batera, ekainaren 20an, ostirala, bertatik kenduko dugu. Beraz, zerbait falta baduzu, pasa zaitez erretiratu aurretik bila.

Galdutako beste gauzak idazkaritzan jasotzen ditugu; bertan galde dezakezue zerbait galdu baduzue.
Uztaileko goizeko zaintza (2)

6. XANISTEBANETAKO TXOSNAN LAN egiteko deialdiak jarraitzen du

Aurretik esan badugu ere, Xanistebanetako txosnan lan egiteko prestutasuna beharrezko dugu proiektu aurrera eramateko, beraz, animatuko zara?
Bete INPRIMAKIA

OHARRA: Txandak osatu ahala, inprimakitik kentzen joango gara.
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (17)

7. Guraso ordezkarien bilera: ekainak 16, astelehena

Guraso ordezkariek bilera egingo dute ekainaren 16an astelehenean, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan.

Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.
WhatsApp Image 2025-06-11 at 14.17.38

8. Hainbat sari ikastolako ikasleen artean

Xanistebanetako kartel lehiaketan bi sari irabazi dituzte gure ikasleek, lehen oiartzuarraren saria Jon San Josek irabazi du eta Haur eta gaztetxoen artekoa Manex Arabolaza eta Endika Odriozola. Zorionak hiruroi.

Baina ez dira saritutako bakarrak izan. Haur eta gazteen Azkue literatur sarietan Aner Elizondo DBH 2.mailako ikasleak adinari dagokion olerkietako 1.saria irabazi du, Anari Larburuk 2.saria eta Ekhi Arizmendik, Batxilergo 1.mailako ikasleak, adinari dagokion 3.saria prosan. Zorionak hiruoi eta bejondeizuela!
WhatsApp Image 2025-03-14 at 09.22.59

9. TANTA errifak:

Gogoratu Tanta errifaren zozketa ekainaren 20an izango dela, datorren ostiralean. Zorte on denai!
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (3)

10. Etxetik kendu nahi zenituzkeen altzariak dituzu?

Etxetik kendu nahi zenituzkeen altzariak dituzu? Ikastolan besaulki, mesanotxe, alfonbra, zutikako lanpara, puf eta apal txikiei bigarren bizitza emateko prest geundeke, beti ere txukun samar baldin badaude.
Horregatik, bota baino lehen, atera argazkia eta bidali ikastolako helbidera: haurtzaro@ikastola.eus
Eskerrik asko.
WhatsApp Image 2025-06-12 at 14.23.15

11. Ikastola aldizkaria: 264. zenbakia

Iritsi da Ikastolen aldizkaria eta gaur etxera eramango dute ikasleek.

Eskolaz kanpoko ekintzak

1. Ekintza osagarrietako ekintzen dosierra eta izen-ematea

Ekintza osagarrien ekintzen informazioa eskura duzue jada galerietan eta izen ematea ekainaren 20a bitarte dela gogoratu.

IZENA EMATEKO HEMEN

Apartekoak

kartela

1. KU-KU eguna eta festa

Bihar ospatuko da liburutegiko eraldaketa prozesuaren amaiera festa. Goizean goizetik hasiko da estanpazio tailerrarekin, kaperaren bisita izango da ondoren, eta igandean, kaleko liburutegia eta tailerrak izango dira, 12:00etan ipuin kontaketa ere izango da Maite Frankoren eskutik eta ondoren, amaiera ekitaldia.

Animatu eta hurbildu zaitezte festara!
Captura de pantalla 2025-06-12 a las 11.04.46

2. Sorkuntza tailerra

Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan haur eta gazteentzako tailerra eskaintzen ditu Idoia Bertarabide Arrietak. Tailer hauen oinarria pintura, marrazketa eta bolumena dira.

6 urtetik aurrerako haurrentzat sortze tailerra astearte, asteazkenetan 16:45-18:15 bitarte.
12 urtetik gorakoentzat, astearteetan 18:30-20:00 bitarte.

Informazio gehiago: iberatarbide@hotmail.com/ Manuel Lekuona etorbidea 10, behea.
Captura de pantalla 2025-06-12 a las 11.13.18

3. Antzerkia eta klown ikastaroak Oiartzunen

Oiartzungo antzerkizale elkarteak eta Saltsa guztien perrexilak, Oiartzungo udalaren laguntzaz antolatuta, gazte zein helduentzat antzerkia edo klown ikastaroak!
Antzerkiaz gozatu nahi baduzu, hemen duzu aukera!
Anima zaitez!
Gora, gora, gora ANTZERKIA!

Informazio gehiagorako: https://oiartzungoantzerkizaleak.eus/

footerra
facebook instagram twitter youtube website