Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

36
zenbakia



2025eko ekainaren 6a

Berri Orokorrak

Gelako argazkiak nork EZ du nahi (2)

1. Ginkana eta egitaraua:

GINKANA

Haurtzaro Ikastolaren Eguna: ginkanarako oharrak
Igandean, Ikastola Eguneko ospakizuna eguna izango dugu eta guztia prest edukitzeko, kontuan har itzazue, mesedez, ondorengo oharrak:
Ohar garrantzitsuak:
    • Arrazoiren batengatik, bereziki eguraldi txarragatik, ginkana bertan behera geldituko balitz, sare sozialetan argitaratuko dugu albistea 07:15ean. Ordu horretan berririk ez badago, egingo dela ulertuko da.
    • OHAR BEREZIA: ginkanako irteerako eremua parte-hartzaileentzat izango denez, beste guztiei eremu horretan arren ez sartzea eskatzen dizuegu.
Ginkanan parte hartuko duzuen ikasleentzat:
    • Ekarri beharrekoak: bizikleta, kaskoa, uretan ibiltzeko arropa (neoprenoa baldin baduzue, ekarri), sandaliak edo uretan ibiltzeko oinetakoak (oinetako zahar batzuk izan daitezke).
    • Eguzkia bada, eguzkitako krema emanda etorri behar duzue.
    • Ginkana 08:00etan hasiko den arren, taldeak minutuero aterako dira. Ikasleei geletan adierazi dizuegu zein ordutan atera behar duzuen eta 5 minutu lehenago prest egon beharko duzue irteera lekuan. Ordua errespetatzea eskatzen dizuegu.
    • Ikasleak Urmendi aurreko eremuan elkartuko zarete dagokien orduan, eta hor adieraziko dizuegu nondik atera behar duzuen.
  • Ginkanan lanean parte hartuko duzuen gurasoentzat:
    • Txaleko reflektante bat ekarri behar duzue.
    • Boluntarioak 07:30ean ikastolako anfiteatroan elkartuko zarete.
    • Elkartzean adieraziko dizuegu egin beharrekoa.
OHAR BEREZIAK:
  • Ginkanan parte hartuko duten ikasleen irteera URMENDIKO eremutik izango da.
  • Ginkanako irteerako eremua parte-hartzaileentzat izango denez, beste guztiei eremu horretan ez sartzea eskatzen dizuegu.
  • Sibeluts kalea itxita egongo da ibilgailuentzat
  • Urmendiko aparkalekua ez da erabilgarri egongo, egunean zehar antolatzen diren ekintzetarako erreserbatua egongo da.

EGITARAUA

Prest dago eta lotura honetan duzue eskuragarri.

Ikastola Eguna 2024 egitaraua (1)2

2. Eskolaz kanpoko emanaldien oharrak:

Ikasleak honako leku eta orduan egon beharko dute prest:
10:30etan anfiteatroan:
Euskal dantzako dantzariak: kalez jantzita (edo bakoitza dagoen bezala).

10:45ean anfiteatroko oholtzaren ondoan:
Bertsolariak, trikitlari eta panderojoleak.

Gimnasia erritmikoa: arduradunak jakinaraziko die zein ordutan eta non elkartuko diren.

16:00etan ikastolako gimnasioan:
Dantza modernoko LH 4, LH 5, LH 6 eta DBHko ikasleak.

16:30etan ikastolako gimnasioan:
Dantza modernoko LH 1, LH 2 eta LH 3ko ikasleak.

3. Zaborraren kudeaketa denon ardura da Ikastola egunean ere

taldeberdea_Zaborra
Urtez urte Ikastolaren egunean zaborraren kudeaketarekin zailtasunak izaten ditugu, lekuz kanpo edota nahastuta agertu izan dira. Horregatik, gogoratu nahi dugu denon ardura dela gaia lantzea eta zaborraren kudeaketa egokia egitea. Beraz, etxean ere gaiaz hitz egingo dugu?

Eskerrik asko!

4. Kilometroak: arropa salmenta igandean

KMK
Igandean Kilometroetako arropa salmenta postua izango da goizean zehar.
Animatu eta hurbildu postura!!
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (5)

4. Goizeko jarduna datorren astetik aurrera

Azken asteetan sartu berri gara eta datorren astetik aurrera jardunaldi murriztua izango dugu Ikastolan. Gogoratu, beraz, HH eta LHko ikasleek goizeko jarduna izango dutela eta DBHkoek 9:00etatik 13:00ak bitartekoa.
LH 5-DBH 4 mailako familiei
A las familias de LH 5-DBH 4
Gelako argazkiak nork EZ du nahi

4. Guraso bilera: UEMAren markoaren aurkezpena.

Harrera ikastola garela kontuan hartuta, kulturartekotasunaren erronkari arduraz heldu nahi diogulako eta Udalarekin eskutik aurrera egin, datorren asteazkenean, hilak 11, arratsaldeko 17:00etan jantokiko aretoan egingo den bileran espero zaitugu.

Oharrak:
  • Bilerara telefonoarekin eta hari konektatu dakizkiokeen entzungailuarekin etortzea hobesten da.
  • Telegram aplikazioa mugikorrean deskargatuta ekartzea komeni da.
  • Zaintza zerbitzua egongo da. Eman izena esteka honetan.
Uztaileko goizeko zaintza (2)

5. XANISTEBANETAKO TXOSNAN LAN egiteko deialdiak jarraitzen du

Aurretik esan badugu ere, Xanistebanetako txosnan lan egiteko prestutasuna beharrezko dugu proiektu aurrera eramateko, beraz, animatuko zara?
Bete INPRIMAKIA

OHARRA: Txandak osatu ahala, inprimakitik kentzen joango gara.

6. Mugikor biltzea Kongoko Errepublika Demokratikoko biztanleen alde

Kongo_1

7. ARITUZ euskarriak

Captura de pantalla 2025-06-05 a las 9.53.42
Udaran familiek euskaraz kanta, dantza, jolas eta gozatzeko hamaika baliabide eskura dezaten haurrekin jardunean arituz, ARITUZ euskarria eguneratu berri dugu.

Etapaka, hainbat baliabide eskuratu daitezke: kantak, ipuinak, filmak, sareetarako euskarriak eta abar. Helburua argia da: euskarak opor sasoian ez dezala etenik izan, eta euskara etxeetan sartu dadila gozamendutik, atseginetik eta ludikotasunetik.

Gustuko izango duzuela espero dugu.
Captura de pantalla 2025-06-05 a las 9.53.57
Captura de pantalla 2025-06-05 a las 9.55.04
Captura de pantalla 2025-06-05 a las 9.54.57
Captura de pantalla 2025-06-05 a las 9.55.09

Eskolaz kanpoko ekintzak

1. Ekintza osagarrietako ekintzen dosierra eta izen-ematea

Ekintza osagarrien ekintzen dosierra eta izen ematea datorren astean jasoko duzue jakinarazpen baten bitartez. Gogoratu, izena emateko epea ekainaren 20a izango dela.

Izena emateko hemen
Captura de pantalla 2025-06-05 a las 9.59.47
Rafting argazkia

2. Mendi taldea: RAFTINGa Bidarrain

  • Eguna: 2025/06/15, igandea.
  • Irteera: 9:00etan Ikastolako parkinetik.
  • Itzulera: 17:00etan.
  • Ibilbidea:: Bidarrain rafting praktika
  • Izena emateko eta ordainketa egiteko epea: ekainak 12, osteguna, arratsaldeko 17:00etan.
  • Izen ematea: EGIN KLIK HEMEN

Apartekoak

Aurkezpena (1)

1. Dortokaren ametsa proiektuaren aurkezpena, Alberto Celdrán jatorrizko idazlearekin

Noiz: ekainaren 12an, asteazkena
Ordua: 18:30ean
Non: Post-etxean

Animatu!
footerra
facebook instagram twitter youtube website