|
|
|
35 zenbakia
2025eko maiatzaren 30a
|
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Ikastola Eguna: xehetasunak
|
|
Datorren astean zehaztuko diegu ikasleei ginkanako irteera ordua. Taldeak minuturo aterako dira eta 5 minutu lehenago prest egon beharko dute irteera lekuan. Ikasleak jantoki aurreko eremuan elkartuko dira dagokien orduan, eta hor adieraziko diegu nondik atera behar duten.
|
Ginkanarako guraso taldea oraindik ez dugu osatu, 80 boluntario izatea komeni da. Jarraian duzue izena emateko inprimakia. Eskerrik asko erakutsitako prestutasunagatik!! Kopurua lortuko ez bagenu, bertan behera geldituko da ekintza.
|
OHARRAK: Ginkanan lanean parte hartuko duzuen gurasoentzat:
|
- Txaleko reflektante bat ekarri behar duzue.
- Errekan lagunduko duzuen gurasoak (aurrez adieraziko zaizue zein zareten) 07:00tan ikastolako anfiteatroan elkartuko zarete.
- Errekako laguntzaileek aldatzeko arropa ekarri beharko duzue.
- Besteak 07:30ean ikastolako anfiteatroan elkartuko dira.
Ginkanan parte hartuko duzuen ikasleentzat:
|
- Ekarri beharrekoak: bizikleta, kaskoa, uretan ibiltzeko arropa (neoprenoa baldin baduzue ekarri), sandaliak edo uretan ibiltzeko oinetakoak (oinetako zahar batzuk izan daitezke).
- Eguzkia bada, eguzkitako krema emanda etorri behar duzue.
- Ginkanan parte hartuko duten ikasleen irteera URMENDIKO eremutik izango da.
- Ginkanako irteerako eremua parte-hartzaileentzat izango denez, beste guztiei eremu horretan ez sartzea eskatzen dizuegu.
- Sibeluts kalea itxita egongo da ibilgailuentzat
- Urmendiko aparkalekua ez da erabilgarri egongo, egunean zehar antolatzen diren ekintzetarako erreserbatua egongo da.
BAZKARIA: bazkarirako txartelak maiatzaren 26tik ekainaren 3a arte, edo txartelak agortu bitartean, idazkaritzan eros ditzakezue. Prezioa: 26€ helduak eta 13€ ikasleak.
|
|
|
|
|
|
|
ZABORRAREN KUDEAKETA DENON ARDURA DA IKASTOLA EGUNEAN ERE
Urtez urte Ikastolaren egunean zaborraren kudeaketarekin zailtasunak izaten ditugu, lekuz kanpo edota nahastuta agertu izan dira eta gogoratu nahi dugu denon ardura dela gaia lantzea eta zaborraren kudeaketa egokia egitea. Beraz, etxean ere gaiaz hitz egingo dugu?
|
|
|
|
|
|
|
3. Etxetik kendu nahi zenituzkeen altzariak dituzu?
Etxetik kendu nahi zenituzkeen altzariak dituzu? Ikastolan besaulki, mesanotxe, alfonbra, zutikako lanpara, puf eta apal txikiei bigarren bizitza emateko prest geundeke, beti ere txukun samar baldin badaude. Horregatik, bota baino lehen, atera argazkia eta bidali ikastolako helbidera: haurtzaro@ikastola.eus Eskerrik asko.
|
|
|
|
|
4. HH3tik LH4ra bitarte guraso bilera orokorra deialdia: UEMAren markoaren aurkezpena.
|
|
Harrera ikastola garela kontuan hartuta, kulturartekotasunaren erronkari arduraz heldu nahi diogulako eta Udalarekin eskutik aurrera egin, datorren asteazkenean, hilak 4, arratsaldeko 17:00etan jantokiko aretoan egingo den bileran espero zaitugu. HH3- LH 4.mailara bitartekoentzat zuzendua. LH5etik DBH4ra ekainaren 11an izango da.
|
- Bilerara telefonoarekin eta hari konektatu dakizkiokeen entzungailuarekin etortzea hobesten da.
- Telegram aplikazioa mugikorrean deskargatuta ekartzea komeni da.
- Zaintza zerbitzua egongo da. Interesatuz gero, eman izena hurrengo inprimakian
|
|
|
|
5. XANISTEBANETAKO TXOSNAN LAN egiteko deialdia
|
|
Aurretik esan badugu ere, Xanistebanetako txosnan lan egiteko prestutasuna beharrezko dugu proiektu aurrera eramateko. Ikasleek oporrak hartu aurretik antolatu nahi ditugu egun bakoitzeko txandak eta zuen partaidetza beharrezkoa dugu. Guztira 150 lagun behar ditugu txandak osatzeko, txanda bakoitzeko 28 lagun inguru; urtero lan egiten duzuenez gain, orain arte tabernan lana egin ez duzuenen partehartzea ere beharrezkoa dugu.
|
- Abuztuaren 2tik 5era:
-
- 2.txanda (19:00-bukatu arte).
- Madalenetan, Orereta Ikastolako tabernako txanda: uztailaren 21ean. Xanistebanetan lan egitea gaizki badatorkizue, txanda honetan izena ematera animatzen zaituztegu. Madalenetan Haurtzaro Ikastolak lan egiten du hango txanda batean eta Oreretako gurasoak, trukean, abuztuaren 2an gure tabernan aritzen dira lanean, koadrillen afari egunak direlako bi egunak.
OHARRA: Txandak osatu ahala, inprimakitik kentzen joango gara.
|
|
|
|
|
6. Mugikor biltzea Kongoko Errepublika Demokratikoko biztanleen alde
|
|
DBH3ko ikasleek Kongoko Errepublika Demokratikoko biztanleriaren alde mugikorrak jasotzeko kanpaina bat egingo dugu. Izan ere, Kongon ume askok egiten dute lan baldintza txarretan mugikorrak egiteko behar diren mineralak jasotzen. Alboan GKE-k jasotako mugikorrak haien konponenteak birziklatzen dituen enpresa bati salduko dizkio, eta lorturiko dirua Kongon proiektuak egiteko erabiliko da.
|
Utzi zure mugikor zaharra LH 6 eta DBHn izango diren kaxetan.
|
|
|
|
|
|
7. Oharra: Urmendiko aparkalekua ez erabili
Ordu bertsuan familia asko ibiltzen zarete seme-alabekin joan-etorrian ikastola inguruan. Eguraldi txarra, lanerako presa... egoera ulergarriak dira guztiak, eta ahalik eta erosotasun handiena bilatzen dugu denok. Urmendi Haur Eskolan 0 eta 3 urte bitarteko haurrak egoten dira eta, haien familientzat da aparkalekua. Goizetan eta, batez ere, 16:30 inguruan ikastolako familia askok bertan aparkatu, eta haur eskolako gurasoak lekurik gabe geratzen dira.
|
Gogorarazi nahi dizuegu Urmendiko familiek lehentasuna dutela, eta beraz, ikastolakoei ez dagokizuela aparkaleku hori. Elkarbizitza osasuntsurako garrantzisua da arauak eta besteen premiak ulertzea, beraz, jar dezagun denok guretik.
|
|
|
|
|
|
8. SALBATORE MITXELENA IKASTOLA-POSTALA
|
|
|
|
|
Eskolaz kanpoko ekintzak
1. Oiartzun Kirol Elkartearen deialdia
Oiartzun Kirol Elkarteak entrenamenduak antolatu ditu datorren ikasturtean futbolean aritu nahi duten ikasleentzat Ugaldetxoko futbol zelaian. Jarraian dituzue mailak, egunak eta ordutegiak.
|
Alebinak mutilak 2014koak:
|
Lau saio aurreikusten dira; ekainak 11, 13, 18, 20. Lehenengoan xehetasun gehiago jasoko dituzue.
|
Alebinak neskak 2014koak:
|
Bi saio aurreikusten dira; ekainak 7 eta 15. Lehenengoan xehetasun gehiago jasoko dituzue.
|
Alebinak neska-mutilak 2015koak:
|
Bi saio aurreikusten dira: ekainak 7 eta 15.
|
|
|
|
|
2. Eskolaz kanpoko ekintzen ikasturte amaiera
Iritsi zaigu eskolaz kanpoko ekintzen amaiera ere.
|
Maiatzak 31n bukatuko diren ekintzak:
|
- Eskola kirola
- Trikitia eta panderoa
- Gitarra
- Mekanografia
- Robotika
- Musikart
- Gitarraren kasuan, GOGORATU EKAINAREN 21ean eguerdiko 12etan kontzertua eskainiko dutela ikasleek eta 10:00etarako egon behar dutela Landetxen prestaketa lanetarako. Ikasleren batek kontzertua bitarte klaserik jaso nahi izanez gero, jarri zaitezte zuzenean monitorearekin harremanetan.
- Musikart-en kasuan, ekainaren 2ko emanaldiarekin emango zaio amaiera ikasturteari.
Ekainak 6an bukatuko diren ekintzak:
|
- Euskal dantzak
- Bertso eskola
- Xakea
- Sorgin eta Aztien Heltzea
- Eskulanak
- Atletismoa
Ekainak 13an bukatuko diren ekintzak:
|
- Dantza modernoa
- Antzerkia
Parte hartu duzuen guztioi eskerrik asko! Datorren ikasturterako izen-ematea ikasturtea amaitu baino lehen irekiko dugu eta erne egon zaitezte!
|
|
|
|
|
1. Aiako Harria Parke Naturalaren Eguna ospatzen dugu!
|
|
- NOIZ: Ekainak 1
- 9:00etan mendi-ibilaldia Aritxulegira, ingurumen-hezitzaileek gidatuta.
- Aritxulegin 10:30etik aurrera:
- Artaldea bertatik bertara ikusteko aukera.
- Hegazti baten askatzea.
- Euskal makila borroka erakustaldia.
- Et Incarnatus orkestraren emanaldia.
- Gazta dastaketa eta salmenta.
- 4:00ak aldera, itzulera oinez edo autobusez.
- Aritxulegira oinez edo autobusez bakarrik iritsi ahal izango da.
- Autobusa: 9:00etan Beasaindik, 9:25ean Tolosatik, 10:00etan Oiartzundik, Ugaldetxoko (Karla Lekuona) futbol zelaitik eta 10:10ean Pagoaldea poligonotik.
- Autobuserako izen-ematea: arditurri@gipuzkoanatura.eus 943 49 50 69 www.gipuzkoanatura.eus
|
|
|
|
2. Oiartzunen Hiri-Orientazio Lasterketa
|
|
|
|
Ekainaren 7an, Oiartzunen ospatuko da orientazio hiri-lasterketa herrikoia, Gipuzkoako Ligako 4. proba. GOT eta BROS taldeek antolatzen duten lasterketa dibertigarri hau adin guztietarako egokia da.
16:30etik aurrera, Doneztebe plazan, hiru ibilbide izango dira aukeran: bat familientzat eta ume txikientzat aproposa, beste bat ertaina eta hirugarrena adituentzat. Ibilbidea izena ematean aukeratu behar da. Oiartzun beste modu batez ezagutzeko aukera paregabea da!
Irteerak 17:00etatik 19:30era izango dira. Izena eman ekainaren 4a baino lehen, webgunean.
Informazio gehiago eta izen-emateak: gotorientazioa.org Harremanetarako: info@gotorientazioa.org
|
|
|
|
|
|
|