Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

34
zenbakia



2025eko maiatzaren 23a

Gure LGBTIQ+ fobiaren aurkako aldarria:

B_3

Ikusi aldarria

Berri Orokorrak

1. Ikastola Eguna: bazkarirako txartelak eta ginkana

Ikastola Eguna 2025 egitaraua
BAZKARIA:
Bazkarirako txartelak maiatzaren 26tik ekainaren 2a arte, edo txartelak agortu bitartean, idazkaritzan eros ditzakezue. Prezioa: 26€ helduak eta 13€ ikasleak.
MENUAK
  • Helduek:
    • Ensalada mixtoa
    • Bakailuz beteriko piperra
    • Baserriko oilaskoa parrilan
    • Txerri saiheskiak parrilan
    • Eceizako pasteltxoak
  • Umeek:
    • Urdaiazpiko kroketak
    • Hanburgesa eta saltxitxa parrilan patatekin
    • Izozkia
Bazkalorduan ikasleen ardura gurasoena dela gogorarazi nahi dizuegu.

GINKANA
Gogoratu gurasorik gabe ezinezkoa dela ginkana antolatzea, ikasle guztiek parte har dezaten, 80 gurasoren laguntza beharrezkoa dugu. Orain arte 23 gurasok eman duzue izena, baina ez da nahikoa.
Jarraian duzue zeregin honetan izena emateko inprimakia.

EGITARAUA
Prest dago eta lotura honetan duzue eskuragarri.

Ikastola Eguna 2024 egitaraua (1)2
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (1)
GAZTE PACK-A (2)

DBH 3koen familien mezua:

Prest dugu aurten ere Ikastola Egunean DBH 3koen tabernarako eskaintza guzti-guztia!

Ikastolako azken ikasbidaiaren finantzaketarako antolatzen dugu urtero taberna eta aurten gure txanda da. Tabernan bertan kontsumitzera animatu nahi zaituztegu.

Familia guztiarentzat eskaintza zabala prestatu dugu:
pintxo eta bokata goxo-goxoak, edari fresko zein beroak, krep egin berriak, gozoak, litxarkeriak, helatuak... eta aurtengo berrikuntza: kafeak ere eskainiko ditugu, bazkalondorako.

Zuen laguntza behar dugu! Zuen zain egongo gara. Animatu eta etorri!

2. Urmendi Eguna, etzi, igandea

Gelako argazkiak nork EZ du nahi (1)
Etzi, igandea maiatzak 25, Urmendi Eguna ospatuko dute, 10:30etik 13:00etara. Egitaraua hauxe da:
  • 10:30ean: Hiru txerrikumeak antzerki saioa.
  • Ondoren, tartea izango da txoko hauetan lasai aritzeko:
    • Photocall-a.
    • Aurpegia margotzea.
    • Talo txokoa.
    • Sormen txokoa.
    • Fruta txokoa.
    • Madalenak apaintzeko txokoa.
  • Goizean zehar: musika zuzenean.
  • Eguerdi partean: jatekoa ere izango da.
Animatu!
Gelako argazkiak nork EZ du nahi

3. Jantokiko erabiltzaileentzat ohar garrantzitsua: EKAINA

Gogoratu nahi dizuegu, datorren ekainaren 9tik 20ra, ikasturteko azkeneko egunetan, ikasleak jardunaldi murriztuan egongo direla, goizez bakarrik. Xehetasunak:
  • HH eta LHko ikasleen kasuan goizeko saioa 12:00etan amaituko dute, ondoren bazkaltzera joango dira eta zerbitzua 14:30ean amaituko da. HH3ko ikasleek ez dute siestarik egingo egun hauetan.
  • DBHko ikasleen kasuan, ondorengo ordutegia izango dute: 9:00-13:10. Ikasturte hasierako lehenengo astean bezala. Jantokian geratuko diren ikasleek zaintza izango dute 14:00ak arte eta jarraian jantokiko zerbitzua izango dute 15:15ak arte. Ekainaren 20an ordutegi berezia izango dute: 10:00-12:00, 13:00etan bazkaria.
  • Azken egunean ere, ekainak 20, jantokiko zerbitzua eskainiko dugu.
  • Jantokiko erabiltzaile FINKO GUZTIEK bete behar duzue inprimakia, BAIEZKOA edo EZEZKOA IZAN.
Ikasle bakoitzeko inprimaki bat bete behar duzue eta bertan zehaztu irteteko baimenak ere. Datu horiek orain jakitea beharrezkoa dugu gure antolaketarako. Maiatzaren 28a izango da inprimakia betetzeko azken eguna.
Gelako argazkiak nork EZ du nahi (3)

4. Arropa asko pilatu da sarrerako pertxeroan

Ikasleek ahazten duten arropa sarrera nagusian dagoen pertxeroan zintzilikatzen dugu. Hiruhileko honetan asko pilatu da. Hiruhileko amaierarekin batera, ekainaren 20an, ostirala, bertatik kenduko dugu. Beraz, zerbait falta baduzu, pasa zaitez erretiratu aurretik bila.

Galdutako beste gauzak idazkaritzan jasotzen ditugu; bertan galde dezakezue zerbait galdu baduzue.

Apartekoak

1. Ku-Ku liburutegia

Kartela_maiatzak 24
Larunbatean "Bazen behin liburutegi bat" herriko liburutegiaren inguruko azken saio parte-hartzailea egingo da.
  • NOIZ: maiatzak 24
  • NON: Liburutegiko ikasle gelan (beheko solairuan)
  • NOIZ: 10:00etatik 13:00etara
Animatu!

2. Altxorraren bila Abaraxkan

ALTXORRAREN BILA
Bihar, larunbata, LHko haurrentzat Altxorraren bila jolasa antolatu du Abaraxkak. Animatuko zarete?

3. Natura behatuz familian

PHOTO-2025-05-14-14-09-25 (1)
Oiartzungo Ingurumen Taldea osatzen dugun herritarrok hurrengo maiatzaren 25ean udalarekin batera prestatu den NATURA BEHATUZ FAMILIAN ekimenaren berri emanetara gatoz.

Herrian elkarlanean aritzeko asmoarekin, gure natura hurbila babestu, berarekin harremanak indartu eta ohitura jasangarriak sustatzea dugu helburu.

Gainera, herrian natur irla edo arnasgune berdea osatzen duen Txarako basoaren inguruko hausnarketa kolektiboa bultzatu nahi dugu.

Horregatik, elkar gaitezen maiatzaren 25ean 11:00etan Txarako parkeko zubian.

Izena emateko hemen duzue galdetegia.

OIARTZUNGO INGURUMEN TALDEA

4. Oiartzunen Hiri-Orientazio Lasterketa

04-GOT-2025-Oiartzun-V-scaled
Ekainaren 7an, Oiartzunen ospatuko da orientazio hiri-lasterketa herrikoia, Gipuzkoako Ligako 4. proba. GOT eta BROS taldeek antolatzen duten lasterketa dibertigarri hau adin guztietarako egokia da.

16:30etik aurrera, Doneztebe plazan, hiru ibilbide izango dira aukeran: bat familientzat eta ume txikientzat aproposa, beste bat ertaina eta hirugarrena adituentzat. Ibilbidea izena ematean aukeratu behar da. Oiartzun beste modu batez ezagutzeko aukera paregabea da!

Irteerak 17:00etatik 19:30era izango dira. Izena eman ekainaren 4a baino lehen, webgunean.

Informazio gehiago eta izen-emateak: gotorientazioa.org
Harremanetarako: info@gotorientazioa.org

footerra
facebook instagram twitter youtube website