|
|
|
33 zenbakia
2025eko maiatzaren 16a
|
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. "Komunitate aske, anitz, zaindu eta parekidearen alde" maiatzaren 23an
|
|
Maiatzaren 23an, biahr izango den LGBTIQ+ fobiaren aurkako eguna aitzakotzat hartuz, elkarrekin "Komunitate aske, anitz, zaindu eta parekidearen alde" aldarrikatzeko ekintza kolektiboa egingo dugu. Egingo dugun ekintzarako ikasleek kolore hauetako kamisetak jantzita ekartzeko eskaera egin nahiko genizueke:
|
- HH: morea
- LH 1. zikloa: urdina
- LH 2. zikloa: berdea
- LH 3. zikloa: horia
- DBH 1. zikloa: laranja
- DBH2. zikloa: gorria
Mila esker eta jarrai dezagun denon artean komunitate anitz eta askea eraikitzen!
|
|
|
|
|
2. AGENDA 30: Maiatzeko keinua: Tokian tokiko eta garaiko produktuak kontsumitu
|
|
Garraioak zer esan handia du negutegi-gasen isurketan. Bizi garen lekutik zenbat eta hurbilago ekoiztu elikagaiak eta produktuak, orduan eta gehiago lagunduko dugu aldaketa klimatikoan.
|
Garaian garaiko frutak eta barazkiak kontsumitzen baditugu, eta ez nazioarteko inportazioak, CO2 gutxiago isuriko dugu atmosferara. Berezko ingurunetik kanpo edo garaiz kanpo lantzen baditugu produktuak, kantitate ikagaragarriak beharko ditugu uretan, energiatan eta beste baliabide batzuetan.
|
Elikagaiak hegazkinez garraiatzen baditugu planetaren bazter batetik bestera, 1.700 bider CO2 gehiago isuriko dugu kamioiez baino.
|
Zuzen eta zorrotz esanda, baliteke elikagaiek uzten duten karbono-arrastoaren % 80 garraioak eragitea.
|
Horregatik, Talde Berdeko kideok animatzen zaituztegu zuen egunerokoan, eta batez ere, hilabete honetan, garaiko eta bertako produktuak kontsumitzera.
|
Xumea iruditu arren, ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa.
|
|
|
|
|
3. Igandean LH 6koen elkartasun azoka
|
|
Duela aste batzuk iragarri bezala, 6. mailakook Aita Mari itsas-salbamentu humanitarioaren aldeko ekintza solidariotan erabat murgilduta gaude:
|
- Tolare jatetxean bi pertsonentzako otordua sari duten errifak herrian barrena saltzen ari gara. Oraindik errifa batzuk saltzeko ditugunez, erostera animatzen zaituztegu.
- Miren tabernan txitxirio kopurua asmatzeko erronka ere martxan jarri dugu. Porra honen saria Miren tabernan bertan bi pertsonentzako otordua izango da.
- Datorren igandean, maiatzak 18, Arraguako festetan goiz eta arratsaldez. Elkartasun Azoka egingo dugu. Horretarako, hainbat produktu gozo eta eskuz egindako objektuak eskainiko ditugu. Horrez gain, Urrats liburudendak eskainitako motxila eta eskola materiala saritzat duen txitxirio-porra ere martxan jartzeko asmoa dugu.
Ikus zenezaketenez, badugu zer eskertua Tolare, Dixidu, Miren eta Urratseko jendeari. Gora zuek!
|
Hau guzti hau gutxi balitz, ekainaren 9an hitzordua dugu Aita Mariko ordezkariekin lortutako dirua eman eta haien lanaz hitz egiteko. Ez gaude ilusio faltan!
|
|
|
|
|
|
4. Ikastola Eguna: ekainak 8
|
|
Ikastola Egunaren antolaketarako zenbait informazio aurreratu nahi dizuegu, eta zuen laguntza eskatu:
|
- Ikasleek hainbeste estimatzen duten ginkanarekin hasiko da eguna 08:00etan. LH3. mailatik DBH4. maila arteko ikasleak har dezakete parte. Izena emateko zerrendak eta araudia parte hartu dezaketen ikasleen geletan zintzilikatu ditugu. Jada izena eman dezakete ikasleek. Epea maiatzaren 27an amaituko da (asteartea).
- Laguntza eskaera: 80 guraso behar ditugu. Urtero bezala, ginkana antolatu ahal izateko, eta horrela nahi duten ikasle guztiek parte har dezaten, 80 gurasoren laguntza beharrezkoa dugu.
Jarraian duzue lagundu ahal izateko inprimakia. Izena emateko epea maiatzaren 27an amaituko da, astelehena (ginkanaren iraupena: 07:30-11:00). JENDE NAHIKOA APUNTATUKO EZ BALITZ, EZ GENUKE GINKANARIK EGINGO. Izena ematen duzuen gurasoentzat oharra: txaleko islatzailea (reflektantea) ekarri behar duzue egun horretarako.
- Gogoratu: gurasorik gabe ezinezkoa izango da egitea. Azken egunean izenik eman gabe bertaratzen da guraso asko, baina hori antolatzaileentzat ez da antolatzeko modu egokiena. Mesedez, aurrez izena eman ezazue!
- BAZKARIA ETA PROGRAMA: bazkarirako txartelen salmentaren eta egitarauaren berri aurrerago emango dizuegu.
|
|
|
|
|
5. Jantokiko erabiltzaileentzat ohar garrantzitsua: EKAINA
Gogoratu nahi dizuegu, datorren ekainaren 9tik 20ra, ikasturteko azkeneko egunetan, ikasleak jardunaldi murriztuan egongo direla, goizez bakarrik. Xehetasunak:
|
- HH eta LHko ikasleen kasuan goizeko saioa 12:00etan amaituko dute, ondoren bazkaltzera joango dira eta zerbitzua 14:30ean amaituko da. HH3ko ikasleek ez dute siestarik egingo egun hauetan.
- DBHko ikasleen kasuan, ondorengo ordutegia izango dute: 9:00-13:10. Ikasturte hasierako lehenengo astean bezala. Jantokian geratuko diren ikasleek zaintza izango dute 14:00ak arte eta jarraian jantokiko zerbitzua izango dute 15:15ak arte. Ekainaren 20an ordutegi berezia izango dute: 10:00-12:00, 13:00etan bazkaria.
- Azken egunean ere, ekainak 20, jantokiko zerbitzua eskainiko dugu.
- Jantokiko erabiltzaile FINKO GUZTIEK bete behar duzue inprimakia, BAIEZKOA edo EZEZKOA IZAN.
Ikasle bakoitzeko inprimaki bat bete behar duzue eta bertan zehaztu irteteko baimenak ere. Datu horiek orain jakitea beharrezkoa dugu gure antolaketarako. Maiatzaren 28a izango da inprimakia betetzeko azken eguna.
|
|
|
|
|
|
6. Gelako argazkiak: nork EZ du nahi?
Urtero bezala, gelako talde argazkiak ateratzen ari gara HH3, HH5, LH2, LH4, LH6, DBH2 eta DBH3. mailetan.
|
Familiaren batek argazkia EZ badu nahi jarraian dagoen inprimakia bete behar du maiatzaren 23a baino lehen.
|
Ezer adierazten ez duzuenen kasuan, argazkia nahi duzuela ulertuko dugu eta ikasleen bidez jasoko duzue.
|
Prezioa 3 eurokoa da eta kontu korrontetik kobratuko dizuegu ekaineko erreziboan. Bestalde, familiaren batek argazki bat baino gehiago nahiko ba, idazkaritzan adierazi beharko du.
|
|
|
|
|
|
7. Ikasle ohien datu bilketa
Ikasle ohiak, ikastola eta komunitatea taldearen izenean idazten dizuegu.
|
Haurtzaroko ikasle ohien zerrenda izugarria da, eta urtez urte luzatuz doa gainera! Beti aipatu izan dugu joaten den belaunaldi bakoitzak gurean uzten duen hutsunea handia dela eta, era berean, joaten denak ere hutsune hori sentitzen duela. Hutsune hori bete ez, baina behintzat lotura txiki bat berreskuratu nahian, ikasle ohiekin harremanetarako kanalen bat sortu nahiko genuke. Batek daki zer eman dezakeen horrek... Gurasoen artean ere ikasle ohiak bazaudetenez, eskertuko genizueke zuek ere galdetegi hau betetzea, baita zuen belaunaldi berekoak direnen artean zabaltzea ere (izango duzue talderen bat, seguru).
|
Ikasle ohiak, ikastola eta komunitatea taldea
|
|
|
|
|
|
8. Lan eskaintza: Euskara eta literaturako irakaslea
Orereta Ikastolak, DBHn, euskara eta literatura irakaslea (tutore lanak ere egingo dituena) behar du ordezkapen baterako. Euskal ikasketetan gradua, EGA edo baliokidea eta Bigarren Hezkuntzan irakasle izateko Unibertsitate Masterra edo baliokidea izatea dira bete beharreko baldintzak. %95eko lanaldia eta Lan Hitzarmenaren araberako lansaria eskaintzen dira.
|
Aipatu lan-eskaintzan interesatuak, jakin maiatzaren 18ra bitarteko epea dagoela curriculum vitae-a igotzeko: www.oreretaikastola.eus webguneko “Gurekin lan” egin atalean erregistratzeko.
|
|
|
|
|
Eskolaz kanpoko ekintzak
1. Eskola Kiroleko Lurralde Kontseiluan ordezkari
|
|
Haurtzaro Ikastolak parte hartu du Eskola Kiroleko Lurralde Kontseiluan ordezkari berriak hautatzeko prozesuan eta hori dela eta, datorren ikastutean, ikasteetxetako ordezkaritza lanak Alaitz Bergaretxe Gezalak beteko ditu, besteak beste.
|
|
|
|
|
Apartekoak
1. Lur Kortaren ipuin kontaketa: maiatzak 20
|
|
|
Maiatzaren 20an, arratsaldeko 5-etan 4 urtetik gorako haurrentzat ipuin kontaketa izango da Manuel Lekuona Udal Bibliotekan Lur Kortaren eskutik.
|
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat, gomendio hauek jarraituko ditugu:
|
- Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin
badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
- Saioaren aurretik edo ondoren meriendatuko
dugu, Bibliotekan ezin da jan eta.
- Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte
baterako prestatzen bait du saioa.
- Lau urtetik gorako haurren saioetan, helduok ez
gara gelara sartuko.
|
|
|
|
|
|
2. Natura behatuz familian
|
|
Oiartzungo Ingurumen Taldea osatzen dugun herritarrok hurrengo maiatzaren 25ean udalarekin batera prestatu den NATURA BEHATUZ FAMILIAN ekimenaren berri emanetara gatoz.
|
Herrian elkarlanean aritzeko asmoarekin, gure natura hurbila babestu, berarekin harremanak indartu eta ohitura jasangarriak sustatzea dugu helburu.
Gainera, herrian natur irla edo arnasgune berdea osatzen duen Txarako basoaren inguruko hausnarketa kolektiboa bultzatu nahi dugu.
|
Horregatik, elkar gaitezen maiatzaren 25ean 11:00etan Txarako parkeko zubian.
|
Oiartzungo Ingurumen Taldea
|
|
|
|
|
3. EUSKARALDIA
Bihar, larunbata, 17:00etan Mihiluze jolasa, Biyurrienea eta Euskaraldia batzordeak antolatuta. Animatu eta hartu parte!
|
|
|
|
|
|
|
|